Eraldaketa digitala dela eta, guztiz aldatzen ari dira enpresen sistemak, beharrak eta kudeaketa. Euskaltelen, tresna berria aurkezten dizuegu: THEA, sareak monitorizatzeko eta kudeatzeko zerbitzu berria, IT azpiegiturak kontrolpean izan nahi duten enpresentzat berariaz diseinatutako tresna. Izan ere, zuen digitalizazio-prozesuan aurrera egiten eta lehiakortasuna sustatzen laguntzea da gure helburua.

THEA enpresetara bideratutako IoT (gauzen Internet), big data, analisi aurreratu eta prozesuen automatizazio robotikorako plataforma bat da. Euskaltelek diseinatutako eta garatutako zerbitzu aitzindari bat da. Bezero zareten enpresek egunerokoan aipatzen dizkiguzuen beharretan oinarrituta sortu dugu, eta enpresako IKT-iturri guztien diagnostiko-, jarduera- eta kudeaketa-lan guztiak eta denbora errealean erabakiak hartzea errazten dizkizue.

THEAren bidez, hainbat IKT-iturritatik sortutako informazioa jaso, gorde eta aztertzen da, funtzionalitate hauei esker:

  • IP finkoarekin eta makina birtualekin egindako datu-atzipenak monitorizatzen ditu, denbora errealean nahiz historian eskura dagoen informazio guztia erabilita.
  • Monitorizatzen diren zerbitzuen egoera orokorraren ikuspegi bat ematen du laburpen-taula batean eta geoerreferentziak dituen mapa batean.
  • Informazioa osatzeko, egoitza bakoitzaren egoeraren, haien komunikazio-sarbideen eta monitorizatutako makina birtualen inbentario xehatua egiten du, eta datu guztiak era grafikoan edo taulen bidez bistaratzeko aukera ematen du.
  • Sarearen egoeraren berri ematen duten arauak eta abisu-mezuak definitzeko aukera ematen du, panelera sartu beharrik ez izateko.

THEAren abantaila nagusietako bat da plataforma teknologiko hori zerbitzu gisa kontrata dezakezuela. Hala, ez duzue baliabide ekonomikoetan eta giza baliabideetan inbertsiorik egin behar; tresna bakarrarekin eta era guztiz autonomoan, komunikazio-sarearen eta makina birtualen egoera monitoriza dezakezue, ekipoetan eragiketak egin eta gorabeheren segimendua egin.

Gainera, zuen enpresaren behar zehatzek hala eskatzen badute, RPA teknologiarekin (prozesuen automatizazio robotikoa) osa dezakezue THEA. Horretarako, SANDRA, gure bot-a dugu. Bot horrek eskura dauden laguntza-tresnak erabili, emaitzak interpretatu eta erabakiak hartzen ditu, aurretik ezarrita dauden parametroetan oinarrituta. Halaber, pertsonen lana osatzen du, kontrolatzen diren zerbitzuak 24 orduz eta 7 egunez zaintzen baititu eta ikuskapenak eta diagnostiko automatikoak egiten baititu.

THEA zerbitzu berriarekin ere, sistema abian jartzeko aholkularitza aditua eta mantentze-lan espezifikoak eskaintzen dizkizuegu Euskaltelen, kontratatutako zerbitzuetan errendimendu eta kalitate maximoa lor dezazuen eta enpresaren trantsizio digitala eraginkortasunez gauzatu dezazuen.

THEAren bidez, datuen eragiketak eta aprobetxamendua optimizatu ahal izango dituzue, eta uneoro bermatuko dira, batetik, zerbitzuen erabilgarritasuna, errendimendua eta segurtasuna eta, bestetik, IKTen kudeaketa guztiz bereizgarriia.

Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialeko taldearekin.