Zeure negozioa edo enpresa sortzea erabaki duzu? Hura martxan jartzeko kontuan zer hartu behar duzun eta Euskaltelek zertan lagundu diezazukeen azalduko dizugu.

Jarraitu beharreko urratsak eta enpresa edo negozio bat sortzeko baldintzak

  1. Lehenengo erabakietako bat —eta urratsik garrantzitsuenetako bat— da erabakitzea pertsona fisiko bat (autonomo bat) edo juridiko bat (enpresa bat) izango den.

Lehenengo kasuan, pertsonak bere ondare pertsonalarekin erantzuten du, eta enpresa baten betebehar eta eskubide guztiak bere izenean gauzatzen ditu. Bigarrenean, Merkataritza Erregistroan inskribatutako enpresak hartzen ditu bere gain eskubide eta betebehar guztiak.

Pertsona fisikoek ez dute gutxieneko hasierako kapitalik behar; bai, ordea, enpresek. Kapitala sozietate-motaren araberakoa da: 60.000 behar dira sozietate anonimo bat antolatzeko, eta 30.000, sozietate mugatu bat bada.

  1. Hurrengo urratsa da jarduera egin behar den udalerriko udalean jarduera- edo irekiera-lizentzia eskatzea.

  1. Gainera, ziurtagiri bidez frogatu beharko duzu zure enpresaren izena ez datorrela bat lehendik inskribatutako beste batekin,

  1. IFZa eskatu eta JEZn alta eman beharko duzu (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga, Zerga Agentzian). Izapide horietako gehienak zuzenean edo telematikoki egin ditzakezu. Adibidez, CIRCE programak mota bat baino gehiagoko sozietateak telematikoki sortzeko aukera ematen du: Erantzukizun Mugatuko Sozietatea (SM), Enpresa Berria Sozietate Mugatua (EBSM) edo enpresa indibiduala (autonomoa).

  1. Estatutuak idatzi eta zerga-betebehar guztiak ezagutu behar dituzu. Behar izanez gero, langileak kontratatzeko eta Gizarte Segurantzan afiliatzeko izapideei buruzko informazioa jaso beharko duzu, eta patenteak eta marka propioak erregistratu.

Urrats horiek guztiak egiteko, erakunde hauen webguneetan begiratu dezakezu: Espainiako Merkataritza Ganbera, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoa (SEPE) edo Industria, Merkataritza eta Turismo ministerioaren ETE ataria.

EAEko hiru probintzien kasuan, Eusko Jaurlaritzaren webgune ofizialean edo Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren webgunean begiratu dezakezu. Euskadin enpresa bat eratzeko eta abian jartzeko izapideei buruzko informazio zehatza biltzen da haietan.

Zure negoziorako ziurtagiri elektronikoa eskatzea gomendatzen dizugu, administrazioak gero eta gehiago erabiltzen baititu baliabide elektronikoak; izapide asko erraztuko dizkizu, eta denbora aurreztuko duzu.

Zure enpresa edo negozioarekin arrakasta izateko gomendioak

  • Argi eduki behar duzu zer eskainiko duzun eta nori eskainiko diozun; hots, zein izango den zure produktua eta zein zure bezeroak. Kontuan izan gure mundua hain digitalizatua izanda ez duzula zertan kokapen jakin batera mugatu; Internetek eta merkataritza elektronikoak hainbat tokitako erabiltzaileengana iristeko aukera ematen dizute.

  • Negozio-plan zehatz eta errealista bat egin behar duzu. Laguntza behar baduzu, Industria Zuzendaritza Nagusiaren eta Enpresa Txiki eta Ertainen atarian tresna interaktibo bat duzu, aholkuak eta analisia eskaintzen dituena, AMIA tresnaren bidez. Tresna horrek negozioaren estrategia definitzen laguntzen du, eta zure enpresa-planaren bideragarritasun teknikoa, ekonomikoa eta finantzarioa aztertzeko aukera ematen du.

  • Izena oso garrantzitsua da. Izen egokia eta besteetatik bereizteko modukoa aukeratzea oso pauso garrantzitsua da; gehiago gogoratuko eta zabalduko da, eta marka-irudi indartsuagoa sortuko du.

  • Ezarri eta indartu zure kontaktu-sarea, networking deritzona.

  • Zure enpresarako soluzio teknologikorik egokienak aukeratu. Euskaltelek lagunduko dizu horrekin.

Enpresarako edo negoziorako Euskaltelen soluzio teknologikoak

Gure mundu digitalizatu honetan, lehia handia da, baina baita aukerak ere. Baldintzak, izapideak, eskaerak eta legeak direla medio, ez da erraza martxan jartzea, baina teknologia aliatu ona da, bai martxan jarri aurreko fase horretan, bai martxan jarritakoan.

Zure ideia egia bihurtzeko, informazioaz gain, tresna eta soluzio teknologiko onenak eduki behar dituzu; halakoxeak eskaintzen dizkizu Euskaltelek.

Zure ETEa beti ON egoteko soluziorik osoena: ETE MAX: abiadura handiko Internet, mugikor-tarifak, funtzionalitate aurreratuak dituzten telefonogune birtualak, eta segurtasun-aukera lehiakorrak.

Zibersegurtasuna funtsezko gaia dela badakigunez, ETE-etarako Zibersegurtasun Zerbitzua eskaintzen dugu, zibersegurtasunean aditua den laguntza tekniko pertsonalizatua. Asteko 7 egunetan, 24 orduz, izango duzu eskura.

Zure enpresak edo negozioak hainbat egoitza baditu, edo telelana erabiltzen baduzue, zerbitzu aurreratuak ditugu zuentzat, hala nola Microsoft 365, zure ekipoa une oro konektatuta egon dadin eta edozein gailutatik enpresako informazio guztia azkar eta seguru eskuratzeko aukera izan dezan.

Beste bulego bat edo beste lokal komertzial bat daukazu eta han ere Interneteko konexioa behar duzu lanerako? Egoitza bat baino gehiagotarako konexio simetrikoa eskaintzen dizugu; aplikazioaren bidez erraz kudeatu ahal izango duzu, gainera.

Gainera, Kit Digitala programaren digitalizazio-eragileak gara. Ekimen horren bidez, helburua da enpresa txikietan, mikroenpresetan eta langile autonomoentzat soluzio digitalak inplementatzea. Esate baterako, laguntza hori baliatu daiteke webgunea eta Interneteko presentzia hobetzeko, Bulego Birtualeko zerbitzuak eta tresnak edo faktura elektronikoa martxan jartzeko, nahiz Marketplace soluzioak inplementatzeko —Euskaltelen Kit Digitalaren aukera-paketeko soluzio digitaletatik berriena—.

Soluzio berritzaileak, eguneratuak eta pertsonalizatuak dira guztiak, eta zure enpresa edo negozioa arrakastaz martxan jartzen lagunduko dizute.

Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.