Joan Euskaltel Enpresara
Deitu DOAN 900 840 590
  • ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Business and breakfast: gauzen Interneteko (IoT) soluzioak

    Ana - Euskaltel
    • 2018-05-08
    • notebk_icon 2 min

    Ez dago eguna gosari eder batekin hastea baino gauza hoberik. Hala uste al duzu zuk ere? Eta gosari horretan zure eguneroko bizitza eta zure enpresarena errazteko gure proposamen teknologikoen berri emango bagenizu?

    Bada, horixe eskaintzen dizugu gure Business and Breakfast jardunaldietan. Saio bat baino gehiago egin ditugu martxoaz gero, eta apirilaren 26koa gure gai gustukoenetako bati eskaini diogu:  Internet of Things (IoT).  Prest18ko Elkarrizketa Arinak gustuko izan bazenituen, hau ikaragarri gustatuko zitzaizun.

    Go To market Enpresaren arduradun Iñigo González aritu zen jardunaldiaren aurkezle gisa. Berrikuntzaren alde egin dugun apustuaz aritu zen, Machine Learning eta Adimen artifizialaoinarri hartuta egiten dugun lanaz; hain zuzen, teknologia horiek lagungarri dira industria-prozesuak automatizatzeko, alegia, 4.0. Industriarako. Abantaila handi bat dugu guk: Euskaltelen, gure bezeroen neurriko soluzioak garatzen ditugu, apustu hau oinarri hartuta, betiere: berrikuntzaren, eraldaketa digitalaren eta hurbiltasunaren aldeko apustua.

    Eta hilaren 26ko saioaren ardatza IoT zenez, aukera baliatu genuen gogorarazteko teknologia hori, enpresa-arloan ez ezik, eguneroko bizimoduan ere aplikatzen dela. Ildo horretatik, laster aurkeztuko duguEuskaltel Life. Zerbitzu horren bidez, besteak beste, jakin ahal izango duzu zer gertatzen ari den zure etxean, zu etxetik kanpo egonda ere. Aplikazio bati eta sentsore-sare bati esker, jakin dezakezu, adibidez, norbait sartu den zure etxean, edo leihoren bat ireki den, edo zartagina sutan utzi duzun… eta beste gauza asko eta asko.

    Dena den, gure Business and Breakfast enpresentzako foro bat izanik, gauzen Interneten enpresa-arloko aplikazioak izan ziren gure jardunaldiaren ardatza. Arlo horretako aplikazio batzuei buruzko informazioa emateko, gurekin izan ziren, batetik Hirisens, ingurumen-kondizioak (airearen kalitatea, ibaien emaria eta beste gauza asko) kontrolatzen aritzen den start-up bat eta, bestetik, Ondoan, datu horiek aztertzeaz, ondorioak ateratzeaz eta ekintza konkretuak proposatzeaz arduratzen dena.

    Eta modu oso entretenigarrian egin zuten: Hirisensek teknologia honen aplikazio konkretuak, haien funtzionamendua eta bilakaera erakutsi zizkigun. Kontatu ziguten, adibidez, nola sentsoreei esker ibaien ur-goraldien alertak jaso ditzakegun, eta, hala, halako egoeren ondorio larrienak saihestu.

    Edo nola lagundu diezaguketen sistema horiek zaborra hobeto biltzen. Adibidez, imajinatzen duzu herriko zabor-ontziek haien betetze-mailaren berri ematen duten sentsoreak izatea eta haiek husteko kamioiak beharrezkoak direnean bakarrik erabiltzea? Bada, posible da.

    Gauzen Internetek soluzio ikusgarriak eta praktikoak eskaintzen dizkigu. Esate baterako, Getariako Udalak erabili zuen teknologia hau bere herriko kale batzuetako zarata-maila kontrolatzeko. Eta, nola egin zuen? Zarata-sentsoreak jarri zituen ostalaritza-jarduera handia zegoen kaleetan, frogatzeko arazo bat zutela, eta guztien artean konpondu behar zutela. Gaur egun, kale horietako zarata-maila asko gutxitu da, kontrol horiei esker.

    Bada, teknologia berriak eta haien aplikazioak ezagutzen jarraituko dugu gure hurrengo Business and Breakfast jardunaldietan ere, eta hau bezain interesgarriak izatea espero dugu. Gogoan izan, eta parte hartu nahi baduzu, idatzi:

    • Maiatzaren 24an segurtasunari buruz arituko gara.
    • Ekainaren 7an, berriz, garraiorako eta logistikarako soluzioak izango ditugu hizpide.
    • Eta, azkenik, irailaren 27an, gure gai gustukoenetako bat izango dugu aztergai: eraldaketa digitala

    Zure zain egongo gara!

    ¿Te ha gustado?

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • inteligencia_artificial_sostenibilidad Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten Enpresak
      • inteligencia_artificial Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako Enpresak
      • gestion_cliente Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak Enpresak
      • 5G_empresas Etorkizuneko komunikazioak: 5G eta SDWAN Enpresak
      • DeciData, gure zerbitzuak optimizatzen laguntzen digun Bilboko start-upa Enpresak
      • Soluzio orokorra, kablerik gabea eta segurua Last Tour-erako Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina data driven DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas pymes euskadi redes 5g Responsabilidad Social Corporativa sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten

    • 08 abuztua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako

    • 27 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak

    • 14 uztaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Data Marketingen abantailak zure enpresan: eraginkortasuna, errentagarritasuna eta biziraupena

    • 12 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Datuen babesa, Big Data soluzioak garatzen edo erabiltzen dituzten enpresetan

    • 30 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Roberto Romero: “Metabertsoa da telekomunikazio-sare globalen hurrengo iraultza handia”

    • 28 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da

    • 21 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Santiago Niño-Becerra: “Teknologia oso garrantzitsua izango da etorkizun hurbilean”

    • 17 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.