• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Bost aholku startup bat, enpresa berri bat sortzeko

    Nora - Euskaltel
    • 2015-11-10
    • notebk_icon 2 min

    Ideia on daukazu eta prest zaude zeure startupa edo enpresa sortzeko, baina ez dakizu nondik hasi? Ez kezkatu; gomendio batzuk emango dizkizugu zure enpresak arrakasta izan dezan.

    Ez da lantegi erraza startup bat sortzea eta arrakasta izatea, baina ezinezkoa ere ez da. Kontuan izan lana gogor eta etengabe eginda lortuko duzula proiektua aurrera ateratzea. Horrez aparte, badira aintzat hartu beharreko beste zenbait alderdi ere.

    1. Zer arazo konpondu nahi duzun

    Jendeari gustatzea eta zure produktua edo zerbitzua erostea, horra zure negozioaren bideragarritasunaren gakoa. Zure bezero izan daitezkeenen premiaren bat ase behar du zure proposamenak, edo arazoren bat konpondu, edo nahi bat lortzen lagundu. Antzeko eskaintzarik baldin badago lehendik, aztertu zure lehiakideak eta bilatu haietatik bereizteko eta haien eskaintza hobetzeko moduren bat.

    1. Lantaldearen garrantzia

    Enpresa arrakastatsu baten zimenduak, zalantzarik gabe, hauek dira:lankide baliotsuak. Funtsezkoa da lantalde bikaina izatea, gaitasun eta jarrera aldetik ondo hornitua. Izan ere, elkarrekin hartu beharko dituzue erabakiak, eta krisiak eta une zailak gainditu. Horregatik, ezinbestekoa da harreman ona eta irizpide bateratuak egotea enpresaren sortzaileen artean.

    1. Dirua nondik aterako duzun

    Maileguak, diru-laguntzak, aurrezkiak, lagunak, familia… Zure enpresa berria finantzatzeko hainbat modu daude. Zure premien arabera hautatu behar duzu egokiena, edo aukera bat baino gehiagoren konbinazioa egin. Beste aukera bat: oso diru gutxirekin ekin diezaiokezu negozio berriari (bootstrapping deitzen zaio horri), baina hasieran likidezia pixka bat edukitzeak erraztu egiten ditu gauzak. Oso argi izan behar duzu zenbat diru gastatu behar duzun, eta zertan, bai eta nola berreskuratu behar duzun ere.

    1. Burokrazia, ahalik eta gutxiena

    Izapide ugari egin behar izaten dira enpresa bat sortzeko, eta ez da harritzekoa zure onetik irtetea halakoren batean. Garbi baldin badakizu zer urrats egin behar dituzun, denbora gutxiago beharko duzu izapideetarako, eta, paper-kontuak alde batera utzita, zure lanari ekiteko moduan izango zara. Lehenik eta behin jakin behar duzuna: zer forma juridiko eman behar diozun enpresari. Hautaketa horren araberakoak izango dira burokrazia-alorrean eman beharreko hurrengo pausoak. Nolanahi dela ere, hona hemen sozietate-mota guztiek erkide dituzten zenbait urrats:

    • Izen bat eskatu Merkataritza Erregistroan
    • Interneteko domeinua erosi (aukera ugari daude)
    • Eskatzen duten kapital soziala bankuan gordailatu
    • Enpresaren estatutuak eta eskriturak idatzi
    • IFKa eskatu Zerga Agentziari
    • Ondareen Eskualdatzeen gaineko Zergaren likidazioa egin, dagokizun ogasun-ordezkaritzan.
    • Merkataritza Erregistroan inskribatu enpresa

    Ez zaitzala izutu burokraziak! Zenbat eta azkarrago ekin, orduan eta hobe!

    1. Ikasi zeure burua saltzen

    Aprobetxatu egin behar duzu zure proiektua saltzeko sortzen zaizun aukera bakoitza, dela foro ofiziala, dela informala. Funtsezkoa da, bestalde,networking egokia ere: ekintzaileentzako jardunaldietara joan beharra daukazu, zure enpresa ezagutarazi nahi baduzu. Horretarako, zure proiektua ahalik eta lasterrena saltzen ikasi behar duzu. Ezinbestekoa duzu, hortaz, elevator pitch bat sortzea eta jorratzea. Solaskideari zure proiektuarekiko interesa piztea, hori da garrantzitsuena.

    Argixeago ikusten duzu orain proiektua? Hala espero dugu. Orain, ekin lanari eta hezurmamitu zure ametsa!

    ¿Te ha gustado?
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • soluciones_IoT Nola babestu datuak IoT soluzioetan Enpresak
      • Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko Enpresak
      • Prestatu agenda maiatzeko ekitaldirik onenetarako Enpresak
      • Teknologia, negozio-ereduek behar duten aldaketaren bultzatzaile Ekitaldiak, Enpresak
      • Merkatu eta Euskaltel, eraldaketa digitalerako aliatuak Merkatu eta Euskaltel, eraldaketa digitalerako aliatuak Enpresak, Itunak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

    • 13 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

    • 11 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.