• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Big Datatik marketin digitalera: etorkizunik handieneko lanbideak

    Nora - Euskaltel
    • 2017-06-14
    • notebk_icon 2 min

    Selektibitateko azterketa egin dute berriki milaka gaztek, beren unibertsitate-ikasketak eta, askotan, etorkizuneko lana jomugan dituztela.

    Ikasketak eta lanbidea aukeratzea gure bizitzako erabaki garrantzitsuenetako bat da. Horregatik, ahalik eta erabakirik egokiena hartzen laguntzeko, etorkizunik oparoena duten ikasketa eta lanbideei buruzko txosten eta azterketa ugari argitaratzen dira urtero.

    Eta guk ere ezagutu dugunez une zail eta zalantzaz betetako hori, lagundu egin nahi dizugu. Horretarako, lan-merkatuaren joerei buruzko txosten horietako batzuk irakurri ditugu, eta datozen urteetan lanpostu gehien izango dituzten lanbide edo sektoreak laburbilduko dizkizugu orain.

    • Big Data. “Informazioa boterea da”. Francis Bacon-en esaldi ezagun horrek ondo baino hobeto laburbiltzen du zeinen garrantzitsua den informazioaren kudeaketa negozio bat arrakastatsu izateko. Gaur egun, datu gehiago prozesatzen dira 48 orduan Historiaurretik 2000. urtera bitartean prozesatu diren datu guztiak baino. Eta datu horien antolaketa eta, batez ere, haien interpretazio egokia dira negozio ororen funtsezko oinarria. Gaur egungo teknologiei esker, enpresa edo erakunde orok du aukera Big Datako proiektu bat planteatzeko lagunduko diona enpresa barruko nahiz bezero, hornitzaile eta lehiakideen portaerak analizatzen eta aurreikusten,. Big Datako aholkularitza-eskaera -eskaintza baino handiagoa da, eta datozen urteetan ere hori bera gertatuko dela aurreikusten da.
    • Science, Technology, Engineering and Maths. STEM eremuko unibertsitate-ikasketak (STEAM ere esaten zaio batzuetan, Arts hitzaren A ere barruan hartuz gero) daude informazioaren eta komunikazioaren teknologien oinarrian, ingeniaritzak batez ere. Gure Interneteko aro honek informatika- eta telekomunikazio-adituak eskatzen ditu, aplikazioen garapena eta, jakina, segurtasun informatikoa eta hodeiko zerbitzuen kudeaketa landuko dituztenak. Gezurra badirudi ere, ikasketa horietako ikasle-kopurua jaitsi egin da azken urteetan, eta kezkaz ikusi dute joera hori enpresa teknologiko eta erakundeek, profesional kualifikatuen beharra baitago. Joera horri aurre egiteko, zenbait kanpaina jarri dira martxan bokazio zientifiko eta teknologikoak sustatzeko, emakumeen artean batez ere, % 26 bakarrik baitira emakumeak STEM eremuko ikasketetan.
    • Enpresen administrazioa eta zuzendaritza (EAZ) Ekonomia da, teknologiarekin batera, munduko motor nagusia, eta enpresa-kudeaketari loturiko lanpostuak betetzeko eskaria oso handia da (eskaintza gehien egiten dituen hamar lanbideetako bat da). Izan ere, EAZa da lau urtez segidan gehien eskatu den trebakuntzetako bat. Gaur egun argitaratzen diren lan-eskaintza guztien % 5 arlo horretakoak dira. Asko da hori.
    • Harrigarria irudituko zaizue beharbada, baina erizaintzako ikasketek oso eskaera handia dute, eta langabezia-tasarik txikienetako bat duen lanbideetako bat da: % 5 inguru. Egia da ez dela ongien ordaindutako lanbideetako bat, baina bai gizarteak hobekien baloratzen duenetako bat. Etorkizuna bermatua du gainera, gerora ere handia izango baita erizain-eskaera mendekotasunen eta GKEen eremuan, esaterako.
    • Marketin digitala. Internetek eremu guztietara ekarri du iraultza, baita merkataritzara ere, eta orain arte multinazional handien eremu ziren merkatuak zabaldu dizkie enpresa txiki eta ertainei ere. Hala, lanpostu ugari eskaintzen dituzte marketin digitaleko diziplinek, hala nola sare sozialen kudeaketak, merkataritza elektronikoak edo web-analitikak.
    • Elikadura eta osasuna. Elikadurarekiko eta osasunarekiko ardura ez da moda-kontu hutsa, gero eta zabalduagoa dagoen —eta desagertzeko asmorik ez duen— joera bat baizik. Azken urteetan, gero eta elikagai osasungarri gehiago merkaturatu dira, eta, horrekin batera, aurrera egin du nekazaritza ekologikoak eta osasunarekiko kezkak. Badakigu medikuntza beti izango dela lan-eskaera handiko sektore bat, baina paziente bakoitzaren genetikaren araberako tratamendu pertsonalizatuak eskaintzea da joera. Espezializazio mediko berri horrek paziente bakoitzarentzako farmako eta botikak prestatuko ditu, pazienteak behar dituen printzipio aktiboen arabera.

    Eta zuk? Hartua duzu erabakia dagoeneko? Gustuko dituzu STEAM sektoreko lanbideak edo nahiago dituzu humanitateak? Zer moduz Selektibitatea? Konta iezaguzu zure esperientzia, esan zer unibertsitate-ikasketa aukeratu dituzun eta ea bokaziogatik aukeratu dituzun edo lan-aukeretan pentsatuta. Zuri entzuteko gaude!

    ¿Te ha gustado?
    • Big Data
    • Erizaindegia
    • Marketin digitala
    • Steam
    • teknologia
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • Buenas prácticas que protegen tu negocio Zure negozioa babesteko jardunbide egokiak Enpresak
      • manos pantalla ordenador Euskaltelen Kit Digitala programak eskaintzen dizkizun 10 soluzio digitalak Enpresak, Nabarmen
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • Prestatu agenda maiatzeko ekitaldirik onenetarako Enpresak
      • Teknologia, negozio-ereduek behar duten aldaketaren bultzatzaile Ekitaldiak, Enpresak
      • Merkatu eta Euskaltel, eraldaketa digitalerako aliatuak Merkatu eta Euskaltel, eraldaketa digitalerako aliatuak Enpresak, Itunak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Zure negozioa babesteko jardunbide egokiak

    • 26 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Euskaltelen Kit Digitala programak eskaintzen dizkizun 10 soluzio digitalak

    • 23 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.