Adimen artifiziala (IA) esponentzialki hazi da azken urteotan, eta guregana ere iritsi da. Enpresak ere jabetzen zarete zeinen garrantzitsua den zuen eragiketa-ereduak hobetzeko, baina hura aplikatzeko arazo handi bat izan duzue askotan: garestia da.

Duela gutxi arte, adimen artifizialak bultzatutako erakunde bihurtzea oso garestia zen, eta, beraz, gehienentzat, bereziki ETEentzat, guztiz ordainezina. Adimen artifizialeko proiektuak eraginkortasunez garatu eta ezartzeko, inbertsio handia egin behar zen plataformetan eta tresnetan, eta, gainera, nahitaezkoa zen lantalde bat, horiek guztiak nola erabili jakiteko berariazko ezagutza zuena.

Baina teknologiak aurrera egin du, eta aldatu egin da egoera. Gaur egun, erakunde gehienen eskura dago adimen artifizialeko eredua segurtasunez, azkar eta modu errentagarrian martxan jartzea, hasieran inbertsio handirik egin beharrik gabe. Orain, irabazle edo galtzaile izatea ez dago datu-zientzialari onenak edo teknologiarik sofistikatuena edukitzearen mende, baizik eta teknologia horiek ahalik eta gehien aprobetxatzearen eta erraz eta eraginkortasunez erabiltzearen mende.

McKinsey-k adimen artifizialaren ezarpenari buruz egindako ikerketa baten arabera, 'zain gelditzeak arriskuak dakartza', eta handitu egiten da teknologia hori besteek baino lehenago baliatzen dutenen abantaila. Adimen artifizialarekin aurrera egiten dutenak abangoardian izango dira ziur asko, baina oraindik ez da berandu inorentzat, ikerketa horrek berak baitio hiru enpresatik bik ez dutela oraindik adimen artifizialean oinarritutako eredurik.

Testuinguru horretan, Euskaltel Taldeak BAI Analytics sortu du, bezeroei adimen artifizialeko zerbitzuak eskaintzeko ekimena. Hala, aurrerapauso bat eman du, eta, urrats horri esker, adimen artifizialaren ekosistemako eragile nagusietako bat bihurtu da, eta gai da hasieratik bukaerarainoko hainbat zerbitzu eskaintzeko, horretarako hodeiko barneko soluzioak eta Microsoft Azure eta DataRobot plataformak erabilita.

Enpresentzako balio-proposamena

Euskaltel Taldean aspaldi hasi ginen adimen artifizialeko zerbitzuak lantzen, eta gaur egun baditugu dagoeneko bai esperientzia, bai adimen artifizialean oinarritutako soluzioez baliatzen diren hainbat bezero. Orain, profesional espezializatuek osatutako lantalde berri bat dugu gurean, esperientzia handia duena adimen artifizialeko tresnak erabiltzen eta soluzioak garatzen, eta enpresen behar komertzialei, teknologikoei eta zientifikoei erantzutea duena helburu.

BAI Analytics zuen beharrei erantzuteko sortu da, zuek, tokiko enpresa gisa, balioa lortu nahi baituzue azken datu-tresna eta -teknikak modu onean erabiltzeko aukera izanez. Horretarako, gure esperientzia eskaintzen dizuegu, industrian dugun urte askotako esperientzia, bai eta analisi sofistikatuak egiteko, inplementatzeko eta kudeatzeko dugun esperientzia ere, hala zuen erakundeen diru-sarrerak handitzeko, eraginkorrago izateko, bezeroekiko esperientzia hobetzeko eta enpresaren arriskua modu eraginkorragoan kudeatzeko.

Lantalde berri horren plataformek, teknologiek eta ezagutzek erakutsi dute jada balio handia lor daitekeela negozio-ereduak berraztertzean. Adimen artifizialak bultzatutako negozio bihurturik, garapen bakoitzaren itzulkina eta konplexutasuna ebaluatzeko ekimenak lehenetsi daitezke, eta ekimen horiek behar bezala antolatu.

Jakin nahi duzu adimen artifizialeko zer soluzio izan daitezkeen egoki zure enpresarako? Gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu zaitez gure buletinera. Enpresa-bezeroentzako sail komertzialarekin ere jar zaitezke harremanetan.