Urriaren 7tik 15era, Basaurin San Fausto jaiak egiten dira. Musika, gastronomia eta arropa tradizionalak herriko kaleetan: arrakasta handiko jaiak dira, eta familia guztiarentzako moduko 200 jardueratik gora dituzu egitarauan. Halakoak dira Basauriko San Fausto jaiak.

Bilboaldeko eskualdean dago Basauri. Eta urrian milaka pertsona joaten dira Bizkaiko txoko horretara, Euskadiko jai entzutetsuenetariko batzuetan ongi pasatzera: Basauriko sanfaustoak.

Basauriko 2023ko jaietako egitaraua

Aurten ere Herriko Taldeak elkartea arduratu da herriko jaiak antolatzeaz: Basauri 9 egunez giro onez eta dibertsioz beteko duten jardueren egitarau biribil bat prestatu du.

Hona hemen nabarmenenak:

Urriak 7, larunbata

  • 18:00: Kuadrillak udaletxean elkartuko dira
  • 18:55: Sofía Oteroren pregoia.
  • 19:00: Txupinazoa eta kuadrillen jaitsiera, eskarabileroarekin.
  • 21:30: Kalejira Gazte-lekurekin
  • 22:30: OXABI
  • 23:59: Dantzaldia San Fausto plazan

Urriak 8, igandea

  • 09:00: Txupina
  • 09:00: Petanka-txapelketa
  • 09:30: Tenis-txapelketa
  • 10:30: Bizkaiko 2023ko Open Esku Pilota Txapelketa
  • 11:00: Haurrentzako jarduerak
  • 12:00: Bakailao-dastatze herrikoia
  • 13:30: SOPORTE VITAL BÁSICO
  • 17:00 – 18:00: 3X3ko V. saskibaloi-torneoa
  • 17:30: Kuadrillen arteko Abarka jaurtiketako XVI. txapelketa
  • 18:30: Kalejira, Sama Siku Fanfarrearekin
  • 19:00: Txitxarrillo MARAN
  • 19:00: Euskal erromeria
  • 19:30: Les Tambors de Feu kalejira piroteknikoa
  • 20:15: EMMEren kontzertua
  • 21:30: EL VUELO DEL PÍKARO taldearen kontzertua

Urriak 9, astelehena

  • 09:00: Txupina
  • 10:00: Dultzaineroen kalejira
  • 15:30: Buruhandi-lehiaketa
  • 16:30: Gatzatu-lehiaketa
  • 17:00: Zurra-tripontzien txapelketa
  • 17:30: Pilota bizkorreko VIII. txapelketa
  • 18:00: Porrusalda erromeria, haurrentzat
  • 19:00: Txorizo-jatea eta pintxo solidarioa
  • 22:00: Bakarrizketak

Urriak 10, asteartea

  • 09:00: Txupina
  • 10:00: Dultzaineroen diana
  • 10:30: Igel-toka txapelketa herrikoia.
  • 12:00: Txistularien kalejira
  • 14:00: Erretiratuen bazkaria
  • 17:30: Danborrada txikia, Ogeta Baten lonjatik.
  • 20:15: Orkresta Elektrotxaranga
  • 22:00: Helena Bianco y Los Mismos

Urriak 11, asteazkena

  • 09:00: Txupina
  • 09:30: Haurren udalbatza
  • 10:00: Dultzaineroen diana
  • 10:30: Erraldoi eta buruhandien kalejira
  • 12:00: Dultzaineroen kalejira
  • 13:00: Lore-eskaintza Eskarabileroari eta Manuela Egigureni
  • 14:30: Emakumeen herri-bazkaria
  • 18:45: Tor Magoaren magia-ikuskizuna
  • 21:15: Suzko zezena.
  • 22:30: LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS
  • 23:59: Dantzaldia, La Resistencia orkestrarekin

Urriak 12, osteguna

  • 09:00: Txupina
  • 10:00: Emakume beteranoen Eskarabileroa Futbol-txapelketa
  • 11:30: Erraldoi eta buruhandien kalejira
  • 12:00: Herri-kirol erakustaldia
  • 12:00: “GARAGARDAY” artisau-garagardoen azoka
  • 13:30: Apar-festa
  • 15:00: Babarrun-jate herrikoia

Urriak 13, ostirala (San Fausto eguna)

  • 09:00: Txupina
  • 10:00: Dultzaineroen diana
  • 11:30: Prozesioa eta lore-eskaintza San Faustori
  • 12:00: Meza nagusia
  • 12:00: Txistularien kalejira
  • 15:00: Kuadrillen bazkari handia
  • 22:00: Su-festa.
  • 22.30: Dos Pájaros Y Un Trio
  • 00:30: La Reina Show orkestraren dantzaldia

Urriak 14, larunbata

  • 09:00: Txupina
  • 09:30: Baserriko produktuen erakusketa
  • 10:00: Dultzaineroen diana
  • 11:30: Paella-txapelketa herrikoia
  • 13:00: Gilda-jate herrikoia
  • 23:00: Zea Mays
  • 00:30: Dantzaldia, VERSVS orkestrarekin

Urriak 15, igandea

  • 09:00: Txupina
  • 09:30: Artisautza Azoka
  • 10:00: Dultzaineroen diana
  • 11:30: Marmitako-txapelketa
  • 19:15: Festen amaiera

2023ko sanfaustoetako kontzertuak

Musikak protagonismo berezia izango du. Hona hemen 2023ko sanfaustoetako kontzertu nagusiak:

  • Larunbata, urriak 7: OXABI
  • Asteartea, urriak 10: Helena Bianco
  • Asteazkena, urriak 11: Los Zopilotes Txirriaos
  • Ostirala, urriak 13: Dos Pájaros Y Un Trio
  • Larunbata, urriak 14: Zea Mays

Pregoilaria eta Basauriko 2023ko jaietako kartela

Sofía Otero basauriar aktorea da (Berlinaleko Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi dutenen artean gazteena) 2023ko sanfaustoetako pregoilaria.

Bestalde, aurreko urteetan bezala, Udalak lehiaketa ofizial bat antolatu du 2023ko sanfaustoetako kartela aukeratzeko; Senior eta Txiki kategoriak izango dira.

Kartel honek iragartzen ditu Basauriko 2023ko San Fausto jaiak.

Fiestas de San Fausto de Basauri 2023

Aurkezpen-gutun bikaina da pregoiarekin eta txupinazoarekin hasten diren eta familia guztiarentzako dibertsioa dakarten jai hauentzat.

Pregoia, txupinazoa eta kuadrillen jaitsiera Basauriko sanfaustoetan

cuadrillas en San Fausto de Basauri
Iturria: Basauriko Herriko Taldeak

Kuadrillek garrantzi handia dute Basauriko jaietan, eta jarduera ugaritan parte hartzen dute. Hasteko, protagonista izaten dira jaien hasieran, udaletxeko plazan elkartzen direnean.

Alkatearen eta alkate txikien agur ofizialen, pregoiaren eta txupinazoaren ondoren, kuadrillen jaitsiera egiten da: ezarritako ordenari jarraitu behar zaio, eta dultzainero, txaranga eta txistulariekin batera joaten dira; geldiune bat egiten da Bingen Anton Ferrerori loreak eskaintzeko.

Amaieran, Eskarabilera saria ematen zaio “jaitsiera onenari”.

Hortik aurrera, dibertsioa eta giro ona nagusitzen dira Basauriko txoko guztietan.

Basauriko sanfaustoetako jarduerak

Musika, antzerkia, dantza-ikuskizun eta -erakustaldiak, danborradak, kontzertuak, dantzaldiak eta kalejirak izango dira herriko jaiak girotzeko.

Txikienentzat, magia, askariak, haurrentzako tailerrak eta jolas tradizionalak izango dira.

Basauriarrek eta bisitariek primeran pasatzen dute porroi-lehiaketan, zaku-lasterketetan, giza futbolinean, zezensuzkoan, buruhaundi onenen sarietan eta, nola ez, erraldoi eta buruhandiekin. Erakusketak eta nekazaritza- eta artisau-azoka ere badaude.

Kirolak ere ez dira falta izaten: esku-pilotako eta bola-jokoetako txapelketak eta xake-lehiaketak egiten dira.

Eta gastronomiak ere protagonismo handia du, dastatzeak, tailerrak eta gatzatu-, tortilla- eta zurrakapote-lehiaketa tradizionalak izaten baitira. Zurrakapotea dastatu nahi baduzu, kuadrillen txosna inprobisatuetan izango duzu horretarako aukera onena, eta, gainera, porroian edan ahal izango duzu.

Ukitu solidarioena, aldiz, odolkiak, muskuiluak, sardinak, hirugiharra, sandwichak eta babarrunak jateko ekimenek emango dute.

Basauriko sanfaustoetako emakumeen bazkaria

fiestas de San Fausto de Basauri
Iturria: Basauriko Udalaren Facebookeko kontu ofiziala

Emakumeen herri-bazkaria da Basauriko sanfaustoetako ekitaldi sinbolikoenetariko bat.

Eskarabilerak eta Manuela Egiguren omentzen dira bazkari horrekin.

Eskarabilerak garrantzi handiko figura dira Basaurin, eta beren monumentua ere badute, Kale Nagusian. XX. mendearen hasieran lurrun-indarrezko trenak ibiltzen ziren burdinbideetara edo galdaketa-enpresen hondakindegietara “eskarabila” izeneko ikatzaren bila joaten ziren emakumeak ziren eskarabilerak; ikatz hori sukalde ekonomiko zaharretan erabiltzen zuten.

Manuela Egigurenek ere bere eskultura du, eta haren izena du herriko elkarte batek. Manuela emagina zen, eta basauriar askori lagundu zien jaiotzen. Horregatik omentzen dute urtero.

Basauriko sanfaustoetako kuadrillak.

Basauriko jaiak ezin dira ulertu kuadrillarik gabe.

Hauek dira Basauriko kuadrillak: Alaiak, Aldatxa, Basajaunak, Basatiak, Edurre, Hauspoak, Itsaslapurrak, Laguntasuna, Mozkorrak, Ogeta Bat, Ontzak, Txanogorritxu eta otso maltzurra, Txikerrak, Urbiko Lagunak, Zigorrak eta Zoroak.

Haietako asko 60ko hamarkadan sortu ziren: dantzarekiko edo bertako kulturarekiko zaletasunak lotzen zituen lagun- edo herritar-taldeek osatu zituzten.

Kuadrilla bakoitzaren arropa tradizionalak sinbolikoak dira, identitateari eta jai-giroari lotzen baitzaizkie. Zaila izaten da halako jantziak lortzea, eskaera handia baitute, pizten duten interesa dela eta.

Jantziak Basauriko jaietan

fiestas de Basauri
Iturria: Basauriko Herriko Taldeak

Kuadrilla gehienek alkandora zuria dute. Hala ere, Basajaunak taldeko kideen alkandora gorria da, eta Ogeta Batekoena, mahoizkoa.

Galtzetan kolore-barietate handiagoa dute, baina ugarienak mahoizkoak dira; gainerakoak zuriak, beltzak edo gorriak dira.

Gonak ere oso deigarriak dira, gehienak marradunak: berde eta zuriak, berde eta beltzak, gorri eta zuriak edo gorri eta beltzak.

Txalekoak zuriak, beltzak, berdeak eta mahoizkoak izan daitezke, eta kuadrilla batzuek ez dute txalekorik.

Oinetako gisa, abarkak dira ohikoenak, bai gizonezkoen artean, bai emakumezkoen artean.

Gerriko eta amantalek osatzen dituzte jantziak.

Kuadrillen jantziak tradizioaren ikurra dira historia luzeko jai hauen barruan.

Basauriko sanfaustoen historia

Basaurin 1968tik ospatzen dira sanfaustoak.

Lagunarteko parranda batean (batzuk mozorrotu ere egin ziren) sortu zen herri guztiak parte hartzeko moduko jai bat antolatzeko ideia.

Eta, hala, lanari ekin zioten agintariek, herritarrek eta Kalero jai-batzordeak (Basauriko beste jaiak dira Kalero Kareagako jaiak, irailean).

Urte hartan, hamar kuadrilla aritu ziren lanean herriari zenbait egunez dibertsioa emateko; urte hartako jaietako giroa herrikoia eta erreibindikatzailea izan zen.

Ordudanik aldatuz eta zabalduz joan dira jaiak, baina ez dute galdu gertutasuna eta giro partizipatiboa. Eta, hala, Euskadiko jai ezagunenetariko batzuk izatera iritsi dira. Urriaren 7tik 15ra, hitzordua duzu 2023ko sanfaustoetan, Basaurin.

Goiburuko irudiaren iturria: Basauriko Herriko Taldeak