Mozorro eta inauterien hilabetea izateaz gainera, otsaila hilabete egokia da orobat Euskaltelek eskaintzen dizkizun telebista-estreinaldi handiez gozatzeko.
Hil honetan, SkyShowtimek Los Tipo Malos 2 telesailaren bigarren denboraldi zinematografikoa eskainiko dizu, bai eta Ponies telesaileko Gerra Hotz garaiko ikerketak ere.
Gainera, Mendebalde Urrunera joango gara, AMC Western kanala erantsi baitu Euskaltelek bere telebista-eskaintzan. Eta Pragara ere joango gara, The Rookieren 8. denboraldia estreinatuko baitu Warner TV-k.
Guztia TB baduzu, aukera izango duzu Mes de los Goya ikusteko Somos kanalean, Neguko Joko Olinpikoak Eurosporten eta Ariel sirenatxoaren abentura berriak Disney Jr-en.
Nobedade ugari daude streamingeko plataformetan ere. Los Bridgerton telesailaren 4. denboraldia bukatuko da Netflixen, Paradisek aurrera egingo du Disney+-en, eta Santiago Segura helduko da Prime Videora No Hay Más Que Uno, la serierekin.
Gehiago jakin nahi duzu otsaileko estreinaldiei buruz?
Los Tipos Malos 2, SkyShowtime kanalean
SkyShowtimek Los Tipo Malos 2 filma estreinatuko du. Animazioko film horretan, orain txintxotuta dauden animalia-talde bat da protagonista; "Tipos Malos" da taldearen izena. "Tipos Buenos” taldeko kide zintzo izateko ahalegina egin arren, “Tipas Malas” taldeak antolatutako lapurreta batean nahastuko dira oharkabean.
-
Eskaripean: otsailaren 28tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Ponies, SkyShowtimen
Mosku, 1977. Bea (Emilia Clarke) eta Twila (Haley Lu Richardson) AEBko enbaxadako bi "poney" dira, eta CIAren operatibo bihurtzen dira senarrak hiltzen dizkietenean. Elkarrekin lan egingo dute krimena argitzeko, eta, bide batez, Gerra Hotzaren garaiko konspirazio handi bat azaleratzeko. Ez huts egin Ponies telesaila SkyShowtimen.
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
The Rookie - T8, Warner TVn: dialeko 14an
Warner TV kanalak otsailean estreinatuko du The Rookie, Nathan Fillion protagonista duen polizia-fikzioaren zortzigarren denboraldia.
Denboraldi berria Pragan hasiko da. Han, Los Angelesko Polizia Departamendua hankaz gora jarri duen abokatu eskrupulurik gabeko batekin aritu beharko dute Nolan, Bailey eta Harperrek.
-
Estreinaldia: otsailaren 4an, asteazkena, 22:00etan, Warner TVn, dialeko 14an.
-
Eskaripean: Replaytekan.
AMC Western, kanal berria: dialeko 45ean

Euskaltelen telebista-eskaintzan, AMC Western erantsi dugu, zinemako genero ezagunenetako bateko filmak soilik eskaintzen dituen premium kanal bakarra. Ikusgai izango dituzu hor, bai genero horretako klasiko handienak, bai neowestern deiturikoak, bai eta 1960ko eta 1970eko hamarkadetako western errebisionistak eta spaguetti westerneko film ezagunak ere.
Fan TV baldin baduzu, otsailetik aurrera hitzordu hutsezina duzu Mendebalde Urrunarekin, AMC Western kanalean (dialeko 45ean).
Eta Guztia TB baduzu, gogoan izan beste estreinaldi hauek dituzula:
Mes de los Goya, Somos kanalean: dialeko 41ean

Somos kanalak Mes de los Goya izenburuko programazio bereziarekin ospatuko du espainiar zinemako sari nagusien banaketa. 28 filmetik gora dira lehian aurten, sari eta izendapen askorekin guztiak ere, eta denak ikusi ahal izango dituzu otsailean, gauero, 21:00etatik aurrera.
-
Emanaldia: egunero, 21:00etatik aurrera, Somos kanalean (dialeko 41ean).
-
Eskaripean: Replaytekan.
Neguko Joko Olinpikoak Eurosporten: dialeko 110ean

Ez huts egin Eurosporten Milano Cortina 2026ko Neguko Joko Olinpikoak. Hitzordu olinpikoko zuzeneko emanaldiak eta jokoetako saio ugari ikusgai. 93 herrialdetako 3.500 atleta baino gehiago lehiatuko dira 16 diziplina olinpikotan 195 dominetako bat irabazteko; aurten, gainera, bada nobedade bat, aurreneko aldiz parte hartuko baitu mendiko eskiak.
-
Emanaldia: otsailaren 6tik 22ra, Eurosporten (dialeko 110ean).
Ariel: La sirenita - 2. denb, Disney Jr-en: dialeko 92an

Bueltan da Arielen denboraldi berria itsas azpiko abenturaz beteta. Ez dira faltako ez jakin-mina, ez adiskidetasuna. Ohi bezala, Sebastian eta Flounder lagun izango ditu Arielek, eta ahotsa erabiliko du mundua aldatzeko armarik eraginkorren gisa.
-
2. denboraldiaren estreinaldia: otsailaren 23an, astelehena, Disney Jr-en (dialeko 92an).
-
Eskaripean: Replaytekan.
Netflix, Disney+ eta Prime Video
Los Bridgerton – 4. denboraldiaren bigarren zatia, Netflixen
Los Bridgertonen laugarren denboraldiak Zilarrezko Dama nor den argituko digu azkenean.
Maskara-dantza batekin, identitate ezkutu batekin eta Benedict Bridgertonentzat dena aldatuko duen enkontru batekin hasi zen dena. Orain, baina, heldu da halako sentimendu ustekabekoak eragiten dizkion gazte misteriotsua nor den jakiteko garaia.
-
4. denboraldiaren bigarren zatiaren estreinaldia: otsailaren 26an, osteguna, Netflixen.
Paradise - 2. denb., Disney+-en
Paradiseko lasaitasuna hautsiko du hilketa asaldagarri batek. Bigarren denboraldian, Teriren bila ibiliko da Xavier mundu osoan. Bitartean, sumina eta amorrua pilatzen doaz, azken gertakari eta sekretuen berri izan ondoren.
Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.
-
Estreinaldia: otsailaren 23a, astelehena, Disney+-en.
Padre No Hay Más Que Uno, La serie, Prime Videon
Santiago Seguraren saga ezaguna telesail bihurtua: Padre No Hay Más Que Uno, la serie. Helenak bere bizitzako lan amestua lortu eta familia beste leku batera joaten denean bizitzera, Mateok alde batera uzten du bere ibilbidea bost seme-alabez arduratzeko, eta konturatzen da uste baino zailagoa dela aita izatea.
Estreinaldia: otsailaren 6an, ostirala, Prime Videon.
2026ko otsaileko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.
