Jakin nahi duzu zer estreinaldi dauzkazun udaberrian Euskaltelen eskaintzen dizugun telebistan?
Martxoan, mundu teknologikoan murgilduko gara Day One denboraldiko estreinaldi handienetako batekin: Prime Videon izango da ikusgai.
SkyShowtimen, Yellowstone unibertsoa zabaldu egingo da, Marshals baitator ate-joka. Nurses telesailarekin, ospitale-mundu bizi bortitzean murgilduko gara Warner TVren eskutik. Gainera, hitzordu garrantzitsua dugu Canal Hollywooden, Oscar sarietako filmekin.
Guztia TB baduzu, Dennis Quaid izango duzu anfitrioi Historia kanalean, Maravillas sagradasen bigarren denboraldiarekin.
Futbolzaleek Euskadiko taldeen LALIGA EA SPORTSeko partidarik onenak ikus ditzakete DAZNen. Eta martxan dira dagoeneko txirrindularitzako klasikoak: hasteko, Paris – Niza, Eurosporten eskutik.
Bestalde, txikiek La casa de muñecas de Gabby ezagutuko dute DreamWorksen.
Nobedade ugari daude streamingeko plataformetan ere. Tommy Shelbyren eta Peaky Blinders-en historia amaitzeko, film bat datorkigu Netflixera: Peaky Blinders: The inmortal man. Disney+-en, berriz, misterioak argitzeko aroa da martxoa: Si es martes, es asesinato. Eta HBO Maxen familia barruko liskarrak izango ditugu ikusgai Rooster telesailean.
Gehiago jakin nahi duzu martxoko estreinaldiei buruz?
Day One: Prime Video
Alex Gonzalez, Alba Planas eta Asier Etxeandia dira Day Oneko protagonistak. Istorioak Ulises Albeti jarraitzen dio. Informatika-jenio bat da Albet, eta teknologiara itzuliko da Samuel Barrera lagunaren dei bat jaso ostean, krisi ikaragarri baten mehatxua baitago airean, zeinak teknologiaren eta gizakien rola birdefinituko baitu.
-
Estreinaldia: martxoaren 13an, ostirala, Prime Videon.
Marshals: SkyShowtime
Yellowstone unibertsoko telesail berri bat heldu da SkyShowtimera. Marshalsen, Kayce Dutton-ek bat egingo du AEBko Marshals eliteko unitate batekin, eta konbinatu beharko ditu cowboy gisa eta itsas armadako SEAL gisa duen gaitasuna justizia egiteko Montanan.
-
Eskaripean: Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Nurses: Warner TV, dialeko 14an

Warner TVk Nurses estreinatuko du, Torontoko ospitale bateko lehen lerroan lan egiten duten bost erizain gazte protagonista dituen telesail berria.
-
Estreinaldia: martxoaren 24an, asteartea, Warner TVn (dialeko 14an).
-
Eskaripean: Replaytekan.
Especial Óscar: Canal Hollywood, dialeko 40an

Canal Hollywoodek urteko zinema-ekitaldirik handiena dakarkigu Especial Óscar saioarekin. Film onenaren saria irabazi duten zortzi film ahaztezin ekarriko dizkigu gogora. Besteak beste, hauek ikusteko aukera izango dugu: Bravehearteko lurralde menderakaitzak, Gente corrienteren intimitate lazgarria, El Golpe filmaren bizitasuna eta Rockyren borroka etengabea.
Hona hemen Canal Hollywoodeko Especial Óscar saioak emango dituen film eta ordutegi guztiak:
-
Martxoak 15, igandea, 16:15ean: Memorias de África
-
Martxoak 15, igandea, 19:00etan Braveheart
-
Martxoak 15, igandea, 19:00etan Rocky
-
Martxoak 16, astelehena, 15:30ean Gente corriente
-
Martxoak 16, astelehena, 17:40an El golpe
-
Martxoak 16, astelehena, 19:50ean American Beauty
-
Martxoak 16, astelehena, 22:00etan Una mente maravillosa
-
Emanaldia: martxoaren 15ean (igandea) eta 16an (astelehena), Canal Hollywooden (dialeko 40an).
-
Eskaripean: Replaytekan.
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
Maravillas sagradas - T2, Historia kanalean: dialeko 70ean
Maravillas sagradasen bigarren denboraldia. Dokumental-sail honek munduko erlikiarik sakratuenen atzean ezkutatzen diren historia, sinesmenak, enigmak eta misterioak azaltzen dizkigu. Dennis Quaidek aurkeztua eta ekoitzia da.
-
Estreinaldia: martxoaren 9an, astelehena, 22:00etan (dialeko 70ean).
-
Eskaripean: Replaytekan.
París - Niza: Eurosport, dialeko 110ean

Abian dira txirrindularitzako proba klasikoak. Lehena, Paris – Niza da, 2026ko martxoaren 8tik (igandea) 15era (igandea). Eta Eurosporten ikusi ahal izango dugu. Lehiara itzuliko da Jonas Vingegaard txapelduna, eta gogor arituko da lehiakide ospetsuei irabazteko; esate baterako, Juan Ayusori, beste faboritoetako bat.
-
Emanaldia: martxoaren 8tik 15era, Eurosporten (dialeko 110ean).
La casa de muñecas de Gabby: DreamWorks, dialeko 94an

DreamWorksek panpina-etxe zoragarri bat esploratzera gonbidatzen gaitu Gabbyrekin, Pandy Patas haren lagun minarekin, eta katu lagun guztiekin. Ez huts egin haien guztien abentura dibertigarri eta bitxiak, jolasez, eskulanez, dantzez eta irribarrez beteak baitaude beti.
-
Estreinaldia: martxoaren 2an, astelehena, DreamWorksen (dialeko 94an)
-
Emanaldia: astelehenetik ostiralera, 07:40an eta 15:35ean; asteburuetan, 07:40an.
-
Eskaripean: Replaytekan.
Futbola: DAZN, dialeko 114an eta 115ean
Gozatu futbolik onenaz: LALIGA EA SPORTS DAZNen, Euskaltelen bidez. Zure talde gogokoenen partidak ez huts egiteko, hona hemen martxoko hitzordurik aipagarrienak, dagoeneko finkatuak baitaude eguna eta ordua:
-
Martxoak 13, ostirala, 21:00etan Alaves – Vila-real (DAZN LALIGA)
-
Martxoak 15, igandea, 21:00etan Reala – Osasuna (DAZN LALIGA)
-
Martxoak 14, larunbata, 14:00etan Girona – Athletic (DAZN LALIGA)
Netflix, Disney+ eta HBO Max-eko nabarmenenak
Peaky Blinders: The Immortal Man: Netflix
Peaky Blindersek film batekin itxiko du historia, eta martxoan estreinatuko da Netflixen. Orain, Birminghamera lekualdatuko da ekintza: 1940an gaude, Bigarren Mundu Gerra hasi berritan. Semea nazien konspirazio batean nahasten zaionean, Tommy Shelbyk (Cillian Murphy Oscar saridunak interpretatua) erbestetik itzultzea erabakiko du familia eta herrialdea salbatzeko.
-
Estreinaldia: martxoaren 20an, ostirala, Netflixen.
Si es martes, es asesinato: Disney+
Misterioa eta krimena helduko dira Disney+-era, Si es martes, es asesinatotelesaila estreinatuko baita martxoan. Lisboara joandako bidaiari batzuk detektibe bihurtuko dira bat-batean, hilketa bitxi batean korapilatu ostean. Besteak beste, Alex Garcia, Inma Cuesta eta Ana Wagener dira protagonista.
Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.
-
Estreinaldia: martxoaren 31an, asteartea, Disney+-en.
Rooster: HBO Max
Rooster telesailak aita nobelagile baten eta haren alabaren arteko harreman zaila erakutsiko dugu, umore-kutsu batez betiere. Testuinguruan, unibertsitate-eremu guztiz arrotz bat. Steve Carell eta Charly Clive dira komedia honen protagonistak. Ekoizleak, berriz, genero honetako filmetako bi izen ospetsu: Bill Lawrence eta Matt Tarses.
Estreinaldia: martxoaren 9an, astelehena, HBO Maxen.
2026ko martxoko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.
