Irail on baterako errezetarik onena Euskaltelek eskaintzen dizkizun telebistako telesail eta film berriak dira. Zinema gustatzen bazaizu, SkyShowtimen, Oscar saria irabazitako titulu bat daukazu, The Brutalist, eta, horretaz gain, telesail berri bat: Dexter: Resurrección. Eta Warner TVn, berriz, El joven Sheldon telesailaren spin-off dibertigarria, El primer matrimonio de Georgie y Mandy. Anime klasikoaren zaleek Dragon Ball Z Kairen azken kapituluak dituzte ikusgai Comedy Centralen.
Gainera, Guztia TB aukera baduzu, Las brujas de Mayfairen bigarren denboraldia ikusi ahal izango duzu AMCn. Lasher deabruaz erditu ondoren Rowan Mayfair (Alexandra Daddario) zertan den ikusi ahal izango duzu. Bide batez, jakizu AMC dela kanal gonbidatua irailean (dialeko 9an).
Gustatzen zaizu futbola? Bada, ez galdu Eibarren eta Reala Bren partidak, LaLiga Hypermotionen.
Eta gogoan izan DAZN futbol-pakete berri bat duzula orain Euskaltelen, Athleticen, Realaren, Alavesen eta Osasunaren partidak ikusi ahal izateko (LALIGA ea Sports).
Streamingeko plataformetan, berriz, Miércolesen bigarren denboraldia Netflixen, Task telesailaren estreinaldia HBO Maxen, eta Solo asesinatos en el edificioren bosgarren denboraldia Disney+en (gogoratu plataforma hori zuzenean kontratatu dezakezula Euskaltelekin).
The Brutalist, SkyShowtimen
Anora, Nosferatu, Robot Salvaje eta Wickeden ondoren, Oscar saria irabazitako beste film bat ikusi ahal izango duzu SkyShowtimen: The Brutalist. Akademiaren hiru sari irabazi ditu; haien artean, Adrien Brodyri emandako gizonezko aktore protagonista onenarena. The Brutalistek László Toth arkitekto ameslariaren istorioa kontatzen du. Gerraosteko Europatik ihes eginda, Pennsylvaniara joan da bizitzera. Han, bere bizitza, lana eta bikote-harremana berreraikitzen saiatuko da. Baina botereak eta legatuak kostu handia dute...
-
Eskaripean: abuztuaren 30etik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
El primer matrimonio de Georgie y Mandy, Warner TVn, dialeko 14an
Warner TVk El primer matrimonio de Georgie y Mandy estreinatuko du, El joven Sheldonen spin-offa. Georgie Cooper Jr. eta Mandy dira protagonistak; elkarrekin bizi dira Texasen, eta alaba bat hazten ari dira. Telesailaren atzean El joven Sheldon eta The Big Bang Theoryren sortzaileak daude, eta, beraz, ez da faltako Cooper unibertsoko umore berezia.
Estreinaldia dela eta, Warner TVk lehen lau atalak emango ditu gau berean, irailaren 8an, 22:00etatik aurrera.
-
Estreinaldia: irailaren 8an, astelehena, 22:00etan, Warner TVn (dialeko 14an).
-
Emanaldia: astelehenero, 22:00etan
-
Eskaripean: Replaytekan
Dexter: Resurrección, SkyShowtimen

Dexter esnatu da, eta konturatu da Harrison aztarnarik utzi gabe desagertu dela. New Yorkera joango da, semearekikoak konpontzera. Baina Angel Batista, Miamiko poliziako agentea, galderak egiten hasiko zaio, eta Dexter konturatuko da ezin dela iragana atzean utzi. Ez galdu Dexterren SkyShowtimeko itzulera.
Lehen bi atalak irailaren 12tik aurrera izango dira ikusgai, eta atal berriak eskainiko dira astero.
-
Eskaripean: irailaren 12tik aurrera Replaytekan, 4K deskodetzailea baldin baduzu. Oraindik 4K deskodetzailerik ez baduzu, eskatu hemen doan.
Dragon Ball Z Kai, Comedy Centralen, dialeko 15ean

Bizi berriro Dragon Ball Z Kairekin eta Comedy Centralekin animeko klasiko baten betiko atal mitikoak, orain bertsio birmasterizatuan.
-
Estreinaldia: jada ikusgai Comedy Centralen (dialeko 15ean).
-
Emanaldia: astelehenetik ostiralera, 17:30ean.
-
Eskaripean: Replaytekan
Eta Guztia TB baduzu, hartu kontuan beste estreinaldi hauek ere:
Las brujas de Mayfair - 2. denboraldia, AMCn: kanal gonbidatua (dialeko 9an)

Iraileko kanal gonbidatua da AMC, eta Las brujas de Mayfairen denboraldi berria ikus dezakezu hartan, Anne Riceren trilogiako bigarren liburuaren egokitzapena.
Alexandra Daddario Rowan Mayfair bihurtu da berriro, sorgin-familia baten oinordeko neurokirurgialari gaztea; nahikoa lan izango du bere botereekin eta Lasher deabru berriarekin! Gizakia da ala munstroa?
-
Estreinaldia: irailaren 8an, astelehena, 22:10ean, AMCn (kanal gonbidatua, dialeko 9an).
-
Emanaldia: astelehenero, 22:10ean
-
Eskaripean: Replaytekan
Eibar eta Reala B, LaLiga Hypermotionen, dialeko 115, 116 eta 117an

Ez galdu Eibarren eta Reala Bren partidak, LaLiga Hypermotionen. Apuntatu zure talde gogokoenaren partida hauek.
-
Reala B - Cadiz: irailak 7, igandea, 16:15ean
-
Las Palmas - Reala B: irailak 12, ostirala, 20:30ean.
-
Eibar- Andorra: irailak 8, astelehena, 20:30ean.
-
Cadiz – Eibar: irailak 13, larunbata, 16:15ean.
DAZNeko nabarmenena
LA LIGA EA SPORTS DAZNen

Dakizunez, orain DAZN futbol-pakete berri bat duzu Euskaltelen, hilean 10 € ordainduta, urtebetez. LALIGA EA Sports-eko bost partida ikus ditzakezu jardunaldi bakoitzean —38 jardunaldietatik 35etan—, baita DAZNek jardunaldi bakoitzean irekian emango duen partida ere.
Beraz, presta zaitez Athleticen, Realaren, Alavesen eta Osasunaren partidez gozatzeko.
Netflix, Disney+ eta HBO Max-eko nabarmenena
Miércoles, bigarren denboraldia (bigarren zatia), Netflixen
Miércoles Addamsen abenturen beste sorta bat, bigarren denboraldiaren bigarren zatiari dagokiona. Botere psikikoak ahulduak izanagatik ere, gure protagonistak ez du etsiko Academia Nunca Máseko misterioa argitu arte.
-
Estreinaldia: irailaren 3an, asteazkena, Netflixen.
Task, HBO Maxen
Mark Ruffalo eta Tom Pelphrey dira Task HBOko telesail original berriko protagonistak. Filadelfiako langile-auzo pobre batean girotutako telesail honek FBIko agente baten gorabeherak kontatzen ditu; familia-buru arduragabe bati lotutako droga-etxeetako lapurreta-kate bat argitu nahian dabil.
-
Estreinaldia: irailaren 8a, astelehena, HBO Maxen.
Solo asesinatos en el edificio - 5. denboraldia, Disney+en
Krimenak ez du etenik New Yorkeko Arconia eraikinean. Nor izango da hurrengo biktima Steve Martin, Martin Short eta Selena Gomez protagonista dituen telesail ezagunaren denboraldi berrian? Misteriorik eta umorerik ez da faltako Solo asesinatos en el edificioren bosgarren denboraldian (Disney+en estreinatuko da).
Gogoratu zuzenean kontratatu dezakezula Disney+ Euskaltelekin.
-
Estreinaldia: irailaren 9an, asteartea, Disney+-en.
2025eko iraileko estreinaldi horiek guztiak eta beste asko dauzkazu zain Euskaltelen bidez ikus dezakezun telebistan.