San Tomas da Euskadiko ospakizun ezagunenetako bat. Egun hau herri eta hiri askotan ospatzen da, baina gaur Donostiako santomasetara joango gara. Azoka handia egiten da han, urte askoko historia duena, eta txistorra da, Kaxildaren baimenarekin, protagonista nagusia. Donostian santomasak noiz eta nola ospatzen diren kontatuko dizugu.
Abenduaren 6an eta 7an, Bilbao International Games Conference (BIG) jardunaldia egingo da Bilboko Euskalduna Jauregian. Bideojokoen profesionalentzako nazioarteko kongresu honek Euskaltelen babesa du. Hona hemen xehetasun gehiago:
Iruñeak faroltxoak askatuz ospatu ohi zuen San Saturnino zaindaria. Hori izaten zen jaiegun horretan ikusmin gehien sortzen zuten ekitaldietako bat, Gabonetako argiak piztearekin batera. 2024an ez dute, lehen bezala, faroltxorik askatuko Iruñean, baina, hala ere, ez da faltako jarduerarik San Saturnino egunean Iruñearen Eguna ospatzeko egitarauan.
Mehatxu zibernetiko berriekin egiten dugu topo egunero. Kasu honetan, erabiltzaile batzuk gurekin harremanetan jarri dira esanez mezu batzuk jaso dituztela eta haietan datu pertsonalak eskatzen zaizkiela eta Euskaltelenaren oso antzekoa den —baina Euskaltelena ez den— domeinu batetik aplikazioak deskargatzeko esaten zaiela. Hona hemen gure izenean iruzur egiten saiatzen den phishing-saiakera honi buruzko informazio guztia.
Deskontuak eta doako janaria agintzen dituen McDonald's-en mezu bat jaso baduzu, irakurri arretaz post hau, phishing iruzur baten biktima izan zaitezke eta.
Gabonetan, opariak ekartzen dizkie urtero Olentzerok Euskal Herriko umeei. Olentzero, ordea, ilusioa eta urduritasuna baino askoz gehiago da. Ikazkin onbera hori tradizioaren eta euskal kondairen ikurretako bat da, eta, horregatik, oso maitea dugu. Ezagut itzazu Olentzeroren eta haren lagun Mari Domingiren jatorria eta historia.
Kirol elektronikoen Euskadiko lehiaketa onenaren ekintzaz eta emozioaz gozatzeko prest? Azaroaren 29an eta 30ean izango da Gamegune 2024, Arabako Teknologia Parkean. Hona hemen Gamegune 2024ri buruzko ezinbesteko informazioa.
Gau Beltzarekin hasten den hilabetea ezin da gaizki joan. Eta, asmo horrekin, azarorako estreinaldi interesgarriak dakartza Euskaltelek eskaintzen duen telebistak.