Badator hitzordu olinpiko handia, eta merezi duen moduan bizi dezazun nahi dugu. Euskaltelen bezero izateagatik, Paris 2024 Joko Olinpikoen zirrara guztia bizi izango duzu Eurosporten, inolako kostu gehigarririk gabe.
Eurosportek, Euskaltelen bidez, Paris 2024ko Joko Olinpikoen emankizuna eskainiko du, uztailaren 26tik abuztuaren 11ra.
Kirolik onenaren 800 ordu baino gehiago zuzenean, gure kirolari olinpiko handien jarduerak huts egin gabe.
Besteak beste, Maialen Chourraut gure txapeldun handia ikusiko dugu, prest baitago Parisen bere domina-bilduma handitzeko; surf-lehiaketak ere ezin ahaztu, han arituko baita lehenengoz Joko Olinpikoetan Andy Criere donostiarra. Taldekako kirolei dagokienez, saskibaloian eta eskubaloian jokatuko dute Darío Brizuelak, Kauldi Odriozolak eta Imanol Garciandiak, hurrenez hurren.
Aisia TBko eta Guztia TBko gure bezeroek Paris 2024 Joko Olinpikoak ikusi ahal izango dituzte, kostu gehigarririk gabe, Eurosportek prestatu duen estaldura zabalari esker, kanal berriak gaitu baitira ekitaldi honetarako.
Parisko 2024ko Joko Olinpikoetarako Eurosporten kanal bereziak
Joko Olinpiko hauetan 32 kirol-modalitatetako lehiaketak izango dira, 10.000 atletak eta 200 naziok baino gehiagok parte hartuko dute, dominak lortu nahian 306 probatan. Halako ekitaldiak zinez merezi du estaldura berezi eta zabala.
Hala, Eurosportek eduki esklusiboko zazpi kanal berri gaituko ditu, kirol olinpiko nagusietan zentratuak: erraketa-kirolak eta golfa, kirol artistikoak, futbola, saskibaloia, kontaktu-kirolak, eskubaloia eta boleibola. Aukera izango dugu 150 orduz zuzenean ikusteko teniseko, mahai-teniseko eta golfeko norgehiagokak emakumezkoen eta gizonezkoen kategorietan, gimnastika artistikoko eta erritmikoko 90 ordu inguru, eta saskibaloi- eta eskubaloi-partidarik onenen 100 ordu baino gehiago. Kanal berriak dialeko 59tik 65era izango dira ikusgai, biak barne, Euskaltelen bidez eskaintzen dugun telebista-zerbitzuan.
-
Dialeko 59an: Erraketa-kirolak eta golfa
-
Dialeko 60an: Diziplina artistikoak
-
Dialeko 61ean: Futbola
-
Dialeko 62an: Saskibaloia
-
Dialeko 63an: Kontaktu-kirolak
-
Dialeko 64an: Eskubaloia
-
Dialeko 65ean: Boleibola
Kanal berezi horiek izango ditugu ohiko kanalez gainera: Eurosport 1 (dialeko 57an), diziplina olinpiko klasikoen estaldura zabalarekin; eta Eurosport 2 (dialeko 58an), atleta espainiarren segimendu berezia egingo duena.
Gainera, lehiaketa nagusiei kalitate handieneko irudiarekin eta soinuarekin jarraitu ahal izateko, Joko Olinpikoetan Eurosport 4K (dialeko 66an) kanala ere mantenduko da. Definizio ultra handiko kanal hori ezin hobea da kirolaren emozio guztia bizitzeko. Parisen bertan zaudela irudituko zaizu, estadioko lehen ilaran.
Joko Olinpikoen estaldura bereziari eta kanal esklusibo berriei esker, gure kanaletako batzuen dialak aldatuko ditugu aldi baterako. Hona hemen aldaketak: Teledeporte dialeko 69an izango da; LALIGA TV Hypermotion, dialeko 68an; LALIGA+ dialeko 69an, GOL PLAY dialeko 102an; Real Madrid TV dialeko 103an; Surf Channel, 104an; Extreme Sports, 105ean; Ubeat, 106an; Iberalia, 107an; eta Cazavisión, 108an.
Beraz, eseri lasai, eta presta zaitez Parisko 2024ko hitzordu olinpiko handiaz gozatzeko Eurosporten, Euskaltelen bidez. Ondo baino hobeto pasatuko duzu ;)