Gozatu - Página 5

Gozatu

Galdakaoko jaiak 2025: datak, egitaraua, kontzertuak...

Galdakaoko 2025eko jaiak, santakurtzak, irailaren 12tik 21era ospatuko dira. 10 egun hauetan kuadrillen igoera, kontzertuak, gastronomia eta beste hainbat ekitaldi izango dira, eta egun handia irailaren 14a izango da. Galdakaoko 2025eko jaietako egitarau osoa kontatuko dizugu, xehetasunik gal ez dezazun.

Gozatu

Hondarribiko 2025eko alardea: desfilea eta jaietako egitaraua

Hondarribiko Alardea irailaren 8an ospatzen da urtero, eta Hondarribiko jaietako unerik bereziena da. Milaka pertsona kalera ateratzen dira frantsesen 1638ko setiotik askatzea oroitzen duen desfilea ikusteko. Urtero berritzen dute Guadalupeko Ama Birjinari emandako botoa, garaipenean emandako laguntza eskertzeko. Hondarribiko Alardearen jatorriari eta desfileari buruz, eta Hondarribiko jaien 2025eko egitarauari buruz gehiago kontatuko dizugu. Gogoan hartu, jaiak irailaren 6tik 11ra dira eta.

Gozatu

Bermeoko 2025eko Jaiak: Andra Mari eta Santa Eufemia

Iraila iristen denean, Ama Birjina omentzeko jaiak bata bestearen atzetik izaten dira Euskadi guztian. Bermeoko 2025eko Jaiak (Andra Mari eta Santa Eufemia) irailaren 7tik 16ra dira. Jaietako egitarauan ez dira falta musika, kirola, su-festak eta danborradak.

Gozatu

Zarauzko 2025eko jaiak: Euskal Jaia

Gure ohitura eta tradizioak erreibindikatzea arrazoi ona da beti jaiak antolatzeko. Irailaren 1etik 9ra, Zarauzko 2025eko Jaietan eta, bereziki, Euskal Jaian, arrantzale-herri honetako kaleetan ospakizun handiak egiten dira, arropa tradizionalek, musikak eta euskal folkloreak alaituta.

Gozatu

Lekeitioko 2025eko jaiak eta Antzar Eguna

Lekeitioko 2025eko jaiak, sanantolinak, irailaren 1etik 8ra ospatuko dira. Eta Antzar Eguna izango da herriko festetako egun seinalatua, irailaren 5ean, ostirala. Post honetan, informazio gehiago emango dizugu Lekeitioko 2025eko jaietako programari buruz, eta hiru mende baino gehiagoko historia duen tradizio bitxi hau azalduko dizugu.