Segurtasuna

Segurtasuna

Maskotak dituzten etxeetarako pentsatutako alarma: Euskaltel Alarmak

Kezkatua zure lagun iletsuak alarma aktibatu dezakeelako ustekabean? Euskaltel Alarmak zerbitzuak kezka hori baztertzeko aukera ematen dizu, maskoten mugimenduarekiko immuneak diren sentsoreak baititu. Horiei esker, alarma-dei faltsuak saihestu ditzakezu, eta sistema aktibatua eduki dezakezu beti, baita katua edo txakurra etxean aske badabilkizu ere. Nahikoa da instalatzaileari zure maskotari buruzko informazioa ematea; hala, behar bezala doituko dizu berak ekipoa.

Segurtasuna

Erne, phishinga! Kontuz Euskaltelen mezu faltsu hau jasotzen baduzu

Mehatxu zibernetiko berriekin egiten dugu topo egunero. Kasu honetan, erabiltzaile batzuk gurekin harremanetan jarri dira esanez mezu batzuk jaso dituztela eta haietan datu pertsonalak eskatzen zaizkiela eta Euskaltelenaren oso antzekoa den —baina Euskaltelena ez den— domeinu batetik aplikazioak deskargatzeko esaten zaiela. Hona hemen gure izenean iruzur egiten saiatzen den phishing-saiakera honi buruzko informazio guztia.