Telebista dagoeneko ez da programak ikusteko soilik; etxeko aisiaren erdigune bihurtu zaigu. Orain, jokoz, musikaz, ehunka aplikazioz eta zure telesail eta programa gogokoenez osatutako unibertso batera sartzeko aukera duzu, eta zuk erabakiko duzu zer eta noiz ikusi. Esperientzia hori ahalik eta onena izan dadin, Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzua jarri dugu martxan. Luxuzko zerbitzu bat da, Irudi- eta soinu-kalitate onena nahi dutenentzat diseinatua.

Zergatik da premium gailu bat Euskaltel Infinity HomeBox?

Soinu murgiltzailea Bang & Olufsen audioarekin eta Dolby Atmosekin

Imajinatu zinema-areto batean zaudela, baina zure sofaren erosotasunean. Bang & Olufsen audioarekin eta Dolby Atmos soinu murgiltzailearekin, hots guztiak benetakoa balira bezala sentituko dituzu: itsasoa, kaleko trafikoa, jazarpen polizial bat, norbait barrez… Erabat murgilduko zara eszena guztietan. Telebista arrunt batek eskaintzen dizun soinu-esperientziatik harago doa, eta une bakoitza izugarri erreal bihurtzen du.

Goi-mailako irudi-kalitatea Dolby Vision, HDR10+ eta Ultra 4Krekin

image

Gure deskodetzaileak teknologiarik aurreratuena du. Dolby Vision, HDR10+ eta Ultra 4K. Horiei esker, koloreak biziagoak dira, distira zehatza, kontrastea hobezina eta gardentasuna harrigarria. Teknologiarik onena jarri dugu zure zerbitzura, irudi hobea eta esperientzia bisual paregabea izan ditzazun.

Konexio hobezina wifi 6 eta Bluetooth bidez

Deskodetzaileak wifi 6 du, eta, horri esker, ahalik eta gehiena aprobetxa ditzakezu zure bideratzailearen potentziala eta zure zuntz-konexioa. Abiadura handiagoa eta itxaronaldi laburragoa izango dituzu, eta bermatua izango duzu erabilera arina. Gainera, Bluetooth konexioari esker, deskodetzailea beste gailu batzuekin lot dezakezu, baita soinu-barra gisa erabili ere.

Mugarik gabeko entretenimendua Android TV eta Google Assistant-ekin

Goi-mailako ekipo hau Android TV bat da; beraz, zuzeneko sarbidea izango duzu streaming bidezko zure aplikazio gogokoenetara, hala nola Netflix, HBO Max, Disney+, DAZN, Amazon Prime Video eta YouTube. Baina ez hori bakarrik; bideo-jokoak deskargatu ahal izango dituzu, eta zure musika gogokoenaz gozatu. Eta zure esperientzia are errazagoa izatea nahi baduzu, aktibatu Googleren laguntzailea "Hey, Google" esanez, eta eskatu ikusi nahi duzun hori.

Osatu zure esperientzia murgiltze-bozgorailuekin

image

Soinua beste maila batera eraman nahi duzu? Gure deskodetzailearen premium soinua ezin hobeto osatzen duten murgiltze-bozgorailu batzuk merkaturatu ditugu. Zure egongelako edozein puntutan jartzeko ezin egokiagoak dira, eta benetako soinu inguratzailea esperimentatzeko aukera emango dizute.

Euskaltel Infinity HomeBox zerbitzuaren prezioak

Euskaltel Infinity HomeBox goi-mailako ekipoa da; beraz, gure zuntz, mugikor eta telebistako paketerik osoenetan egongo da.

Gainerako paketeetarako, hautazko zerbitzua da. Zerbitzuaren prezioa: 5 €/hil (BEZa barne).

Murgiltze-bozgorailuen prezioa: 3 €/hil, 24 hilabetez. Epe hori bukatutakoan, bozgorailuak zureak izango dira.

Zalantzaren bat duzu edo zerbitzua kontratatu nahi duzu? Oso erraza da. Deitu iezaguzu, eta xehetasun gehiago emango dizkizugu. Gogoan izan 1717an gaudela bezeroa bazara, eta 900 825 470 zenbakian Euskaltelekoa ez bazara.