Gogoratzen zarete eskolan Historiaurrea, Antzinaroa, Erdi Aroa, Aro Modernoa... ikasten zenituzten garaiaz? Bada, hemendik urte gutxira, gaur egun bizi dugun une honi Aro Digitala deituko diote.Baina ez dugu liburuetan irakurriko; ebooketan edo garatzeko gai izango garen beste mota bateko gailu digitaletan baizik.

Iraultza digital honek ez du beste aukerarik utziko, eta gaur egun ezagutzen dugun munduaren zimendu guztien eraldaketa ekarriko du.

Eta gure esku dago mundu hobea lortzeko erabiltzea iraultza hori.

Iraultza horrek bete-betean harrapatu gaitu telekomunikazio-operadoreok. Hamarkadak daramatzagu pertsonak, gure etxeak eta gure enpresak konektatzen, eta orain, IoT —gauzen Internet— kontzeptua agertu da, eta konekta daitekeen guztia gailuetara konektatzeari ekingo diogu. Eta ikuspegi eraikitzaile batetik egiten dugu; ez ikuspegi intrusibotik. Bizitza errazagoa izan dadin nahi dugu. Errazagoa gure bezeroentzat, eta gure enpresentzat.

The Economisteko inteligentzia-unitateak egindako azterlan batek dioenez, machine learning ahalik eta gehien aprobetxatuta, oso ondo prestatutako pertsonak ezinbestekoak izango dira eraldaketan, bai eta aurrerago ere. Horrek pentsarazten digu ezen, enpresen hazkundea eta aurrerapen teknologikoa edozein direla ere, rol eta erantzukizun-modu desberdinak eskatuko direla, zeinetan makina eta gizakia elkarrekin egongo baitira, etengabe ikasteko.Makinak giza talentu handia beharko du perfekzionatzeko.

Adituak gero eta konbentzituago daudeAA duten makinek ere ezin dituztela pertsonak ordezkatu.Izan ere, makinek ezin dituzte, beren ulermena erabilita, prozesuak ulertu.

Hezkuntza-eskaintza osoa aldatuko da hurrengo 20 urteetan. Eta aldaketa horietako asko teknologiaren eta adimen artifizialaren bultzadatik etorriko dira. Gaur egungo lan asko zaharkituta geratu eta desagertu egingo dira, eta prozesu horien automatizazioak ordezkatuko ditu. Baina hori ez da mehatxu gisa ikusi behar, aukera handi gisa baizik: rol profesional berriei ateak irekiko zaizkie, eta horrek etengabeko ikaskuntzan bizitzeko aukera ekarriko digu. Aldaketa horrek nekazariengan nahiz medikuengan izango du eragina, eta are nabariagoa izango da lanbide tekniko guztietan. Mooreren legearen arabera, bi urtean behin teknologiak bere burua gainditzen du; eta, olatu hori geldiarazi ezin dugunez, olatua hartu, espezializatu eta gaitu egin behar dugu.

Aurreko batean, etorkizuneko lanei buruz irakurri nuen: imajina dezakezuen guztia dago hor, eta zientzia-fikziozko film futuristaren batean ikusi ahal izan duzuen guztia. Egoera horren aurrean, gure prestakuntza- eta egokitze-gaitasuna garatu behar ditugu, eta lanbide-heziketak lagundu diezaguke gaitasun horiek eskuratzen.

Nolakoak izango dira etorkizuneko lanak, eta zer trebetasun/gaitasun izan beharko dituzte langileek? Zer ikasi behar luke gure seme-alabak?

Etorkizuneko lan gehienetarako, gaitasun teknologiko ugari beharko ditugu. Kualifikaziorik behar ez duten eta eskuz egiten diren lan errepikakor guztiak desagertzeko arriskuan daude.

Gaur egun lan-merkatuan sartuta dauden edo hemendik gutxira sartu nahi duten langileek eraldaketa horrek eskatzen dizkigun trebetasunak indartu behar dituzte. Trebetasun horien artean, hiru nabarmenduko nituzke:

  • Pentsamendu kritikoa eta disruptiboa
  • Adimen soziala
  • Sortzaile/egokitzaile eta sortzaile/berritzaile profila

Nolanahi ere, uste dut gure seme-alabek aldaketetara egokitzeko trebetasunak hartu behar dituztela, eta beren barne-bokazioaren barruan ahalik eta gehien kualifikatzen saiatu behar dutela.

Makinekin elkarlanean arituko gara, baina ez gaituzte ordezkatuko benetan garrantzitsua den horretan. Makinek gero eta hobeto ulertuko dute gure hizkuntza, eta alderdi hori funtsezkoa da, lagundu nahi badigute ulertu egin behar gaituzte-eta. Ez dezagun ikusi arrisku gisa, abantaila gisa baizik. Gure eguneroko lanean laguntzaile kognitibo bat sartzera goaz; eraldaketa hori guztia behar bezala erabiltzen ikasten badugu, hobeak izango gara; izan ere, “gizatiarrago izaten lagunduko digu teknologiak”.

Enrique

Méndez

Enpresetarako aliantzak, IoT, eraldaketa digitala

Lankidetza, EBrentzat funtsezkoa

Erakunde publikoek, gizarte-eragileek eta enpresek ingurune digitaletan trebatutako eta kualifikatutako pertsonak eskatuko dituzte, beren ezagutzak eta gaitasunak makinen potentzialari eta 'adimenari' gehitzeko gai izango direnak.

Hala jasotzen du 'Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordearen “Digitalizazioa, AA eta Ekitatea” irizpenak:Nola indartu EB etorkizuneko gaitasunen eta hezkuntzaren mundu-mailako lasterketan, eta nola bermatu, aldi berean, gizarte-inklusioa'.

Europako Ekonomia eta Gizarte Batzordeak uste du mundu-mailako lasterketa horretan arrakasta izateko beharrezkoa dela estatuen artean lankidetza estuan jardutea. Europako unibertsitateen artean sareak sortzea sustatu beharko litzateke, AArekin zerikusia duten gaitasunak hobetzeko. Halaber, beharrezkoa da Lanbide Heziketaren arloan lankidetza areagotzea, eta beharrezko erreformak, mugaz gaindiko trukea eta hezkuntza eta prestakuntzaren arloko lankidetza bultzatzea, langileen birziklatzea barne dela, trantsizio digitala gainditzeko.

Hori guztia, inklusioa alde batera utzi gabe: munduguztiak izan behar du teknologia digitaletarako eta AArako sarbidea, bai etabeharrezko gaitasunetarako ere, generoa, adina eta jatorri sozioekonomikoaedozein direla ere.