Canva diseinu grafikoko eta irudi-konposizioko plataforma bat da, infografiak, grafikoak, aurkezpenak edo are web-orriak online sortzeko aukera ematen duten tresnak dituena.
Canva 2012an sortu zuten, Sydneyn, Melanie Perkins eta Cliff Obrecht enpresaburu australiarrek.
Hasiera batean, web-bertsioa besterik ez zuen, eta haren bidez diseinu, iragarki eta kartel txikiak egin zitezkeen.
Gaur egun, mundu osoko erabiltzaileek gehien erabiltzen duten diseinu-tresnetako bat da, erabileraren sinpletasunagatik, txantiloien katalogo zabalagatik eta euskarri anitzetarako elementu grafikoak sortzeko duen moldakortasun handiagatik.
Zertarako balio du Canvak?
Canvak aukera ematen du diseinuak zerotik egiteko eta gonbidapenak, azalak, webguneak, liburuxkak, sare sozialetarako argitalpenak... sortzeko.
Bere irudi-banku propioa dauka, eta milaka txantiloi (8.000 inguru) eta doako multimedia-elementu eskaintzen ditu.
Xehetasun bat: Canvarekin konposizioak egin daitezke, baina ez irudiak moldatu.
Nola erabiltzen da Canva?
Canvaren interfazea intuitiboa da, eta ez da ezagutza sakonik behar erabiltzeko.
Saioa hasten duzunean, pantailaren ezkerraldean, aukeren menu bat ikusiko duzu; han daude zure konposizioari gehitzen ahal dizkiozun elementu eta aukerak. Irudiaren erdialdean, zure sorkuntza ikusi ahal izango duzu, denbora errealean. Han jarduteko, egin klik nahi duzun eremuan; elementuak gehitzeko, albotik arrastatu eta askatu egin behar dira.
Estiloen edo elementu grafikoen iradokizunak aurkitzeko bilatzaile bat ere badu.
Gainera, multimedia artxiboak erantsi eta sorkuntzan txertatzeko aukera ematen du (adibidez, zure enpresaren bideo korporatiboak edo promozionalak).
Canvaren funtzionalitate nabarmenak
Canvaren funtzionalitate aurreratuenetako bat Estudio Mágico izeneko tresna-sorta da, Adimen Artifizialean oinarritutako teknologia erabiliz zure markaren ahotsarekin testua sortzen duena.
Canvak, halaber, erabiltzaile batek baino gehiagok irudiak aldi berean editatzeko aukera ematen du tresna kolaboratiboen bidez; haiekin, aurkezpenetan, onlineko arbeletan edo dokumentuetan lan egin eta iruzkinak sar daitezke denbora errealean. Taldeentzat oso aukera praktikoa da.
Canvaren beste funtzio nabarmen bat "Inprimatu zure diseinua" izenekoa da; hau da, diseinatu duzuna inprimatzeko eta fisikoki jasotzeko aukera ematen du, eta hori zoragarria da papergintzako soluzioetarako.
Canva dohainik da?
Bai, Canvak badu doako bertsio bat.
Erregistratzeko eta Canva doan erabiltzen hasteko, canva.com web-orrira sartu behar da. Zure helbide elektronikoa, Google-ko, Facebook-eko edo Apple-ko kontua edo beste bideren bat erabil dezakezu.
Doako bertsioak denetik badu ere, Canvak baditu ordainpeko aukera batzuk, funtzionalitate aurreratuagoak dituztenak. Zehazki, Pro marka duten elementuak ordainpeko-aukerei soilik dagozkie.
Canvaren bertsioak eta erabiltzaile-aukerak
Canvak hainbat gailu eta sistema eragiletarako bertsioak ditu:
Windowserako Canva. Windows 10en eta bertsio berriagoetan funtzionatzen du.
Partikularrentzako eta enpresentzako bertsio espezifikoak ere baditu.
Erabiltzailea sortzen duzunean, zer erabiltzaile-mota zaren galdetuko dizu: irakaslea, ikaslea, partikularra, GKEa, ETEa edo enpresa handia.