Teknologia
Multioperadore-soluzioak: zer diren eta zer abantaila dituzten
Une oro konektatuta egon ahal izatea funtsezkoa da gaur egun, eta behar horri erantzuteko sortu dira multioperadore-soluzioak, hots, estaldura operadore baten baino gehiagoren bidez eskaintzeko aukera ematen duten soluzioak. Hain zuzen ere, beharrezkoak dira era guztietako espazioetan konektagarritasuna, malgutasuna eta jasangarritasuna bermatzeko, eta abantailak dakartzate erabiltzaileentzat nahiz enpresentzat.