Hamar urtean behin, aldaketa bat gertatzen da XG sareetan. Orain, 5Garen aroan gaude; eta komunikazio mugikorren bilakaeran hori da hurrengo urratsa.

Badakigu 5G teknologiak beste dimentsio batzuetara eramaten duela konektagarritasuna, eta bizi garen, lan egiten dugun eta komunikatzen garen ingurunea aldatzen duela.

Euskalteleko Negozio eta Administrazio Publikoetako aholkulari José Miguel Zuluagaren eskutik, argitu nahi dizuegu nola egiten duen, eta haren abantaila eta onura nagusiak azaldu.

5Garen abantaila bereizgarriak

Merkaturatu zen lehen teknologiak, NSAk (Non Stand Alone), 5G funtzionalitateak eskaintzen zituen 4G sareetan.

Gaur egun, Euskaltelek badu 5G sare bat, non Corea eta irratia biak baitira erabat 5Gkoak. Eta nabarmenak dira desberdintasunak: abiadura, latentzia eta aldi berean gailu gehiago konektatzeko aukera.

Jose Miguelek azalduko dizkigu.

5G teknologiak enpresetan dituen abantailak

Sare mugikor pribatuen hedapena eta sare mugikorra erraz eta seguru erabili ahal izatea, software bidez. Abantaila horiek eta gehiago ditu 5Gak enpresetarako.

Honela dio José Miguelek.

5G teknologiak nola aldatzen dituen negozioak

José Miguelek argitu digu 5Gak nola hobetu ditzakeen merkataritza-eragiketak sektore jakin batean. Datuak denbora errealean transmititzea funtsezkoa da.

5G teknologia eta datuen kudeaketa

Beste teknologia gaitzaile batzuei esker, hala nola adimen artifiziala eta datuaren kudeaketa, 5Gak goitik behera aldatzen du enpresen jarduteko modua. Eraginkortasun handiagoa eskaintzen du, eta, berrikuntza gisa, aurresateko gaitasuna.

José Miguelek emango dizkigu transformazio horren gakoak.

5G sareaz eta Euskaltelen enpresentzako soluzio teknologikoez gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.