Teknologia

Euskadiren eraldaketa digitalerako estrategiaren gakoak

Azken urteetan, eta batez ere pandemiaren ondoren, arlo guztietara sartu da digitalizazioa; ziztu bizian sartu ere. Espazio fisikoaren eta birtualaren hibridazioak, batetik, eta "datifikazio" gero eta handiagoak, bestetik, berrikuntzarako eta hazkunde ekonomikorako aukera berriak sortu dituzte.

Teknologia

Biometria: zure enpresaren zibersegurtasuna zaintzeko

Biometriak pertsona bakoitzaren ezaugarri fisiko edo portaera bereziak erabiltzen ditu nortasuna egiaztatzeko. Lotura estua du zibersegurtasunarekin, teknologia biometrikoak gero eta gehiago erabiltzen baitira sarbide fisiko eta digitalen autentifikazioaren edo kontrolaren segurtasuna hobetzeko.

Teknologia

Larrialdietarako 5G sare pribatuak

Sareen eta komunikazioen gaitasunak proban jartzen dituzte larrialdiek. Izan ere, egoera kritiko horietan dira batez ere eraginkorrak eta beharrezkoak 5Ga eta horren antzeko beste teknologia batzuk. Horren adibide egokia dira larrialdietarako 5G sare pribatuak, eta horiekin lotutako proiektu aitzindarietan ari gara lanean.n

Teknologia

Adimen artifiziala Euskadin: zabalduagoa eta espezializatuagoa

Nola ari da inplementatzen adimen artifiziala Euskadin? Zenbateraino inplementatu dute enpresetan eta administrazio publikoan? Behar adina langile espezializatu ditugu? Galdera horiei erantzuten die BAIC, Basque Artificial Intelligence Center erakundeak argitaratu berri duen txosten batek.

Teknologia

Microsoft 365, soluzio teknologiko integrala zure enpresarentzat

Microsoft 365i buruz entzungo zenuen zerbait dagoeneko, seguru. Hodeian oinarritutako produktibitate-plataforma bat da, enpresentzako tresnak eta zerbitzuak eskaintzen dituena, hala nola posta elektronikoa, egutegia, testu-prozesamendua, lankidetzarako tresnak eta hodeian biltegiratzeko aukera. Gaur egungo lan-dinamiketarako soluzio integrala.