Azken urteotako eraldaketa digital geldiezinak profil eta gaitasun profesional berrien eskaria dakar, eta STEM izenez ezagututako diziplinekin lotzen dira horietako asko.

90eko hamarkadatik erabiltzen dira jadanik STEM siglak, alor hauetako diziplinen multzoa izendatzeko: zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak.

Diziplina anitzeko kontzeptu bat da, eta enpresei erantzun berritzaile eta sormenezkoak ematea du xede, erabakigarriak baitira digitalizazioaren erronkei aurre egiteko.

Enpresen beharrizan horrek, alabaina, profesional kualifikatuak aurkitzeko zailtasunarekin egiten du topo, bai eta ikasketa-mota horietako matrikulazioek izan duten emendatze ezarekin, eta are, beherakadarekin ere.

STEM talentuaren bila

Zergatik da hain zaila STEM diziplinetako lanpostuak betetzea?

Alde batetik, enpresen eskaria altu-altua delako teknologiarekin, zientziarekin edo matematikekin lotutako ezagutza praktiko eta eguneratua duen askotariko jendea lortzeko. Halaxe gertatzen da Big Datan,Gauzen Interneten, adimen artifizialean edo konputazio kuantikoan. Oro har, kualifikazio-maila altuko eta oso espezializatutako prestakuntzaz eta esperientziaz ari gara: baliabideak behar ditu (denbora, kostuak), eta eguneratze-lan etengabea.

Bestalde, beren lan-etorkizuna erabakitzen ari direnen artean ezagutza falta dago, teknologia-prestakuntza eta erreferente gabezia, eta aukera horiei erakargarritasuna kentzen dieten zenbait estereotipo eta topiko, batez ere emakumeen kasuan.

Digital.es-ek egindako “STEM bokazioen erronka” ikerketaren arabera, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta LHko ikasleen %38k baino gutxiagok daukate argi zer ikasi nahi duten, baina %25ek aitortzen dute ez dituztela STEM diziplinak aintzat hartzen, ez dakitelako zertan aritzen diren ere.

Egoera hori izanik, gizarteko, hezkuntzako eta ekonomiako eragile guztien elkarlana eta parte-hartzea behar da STEM alorretako ikusgaitasuna eta aintzatespena hobetzeko, jakintzagai horietarako bokazioa eta talentuaren garapen goiztiarra susta dadin.

STEM bokazioak sustatzearen garrantzia

Heziketak eta hezkuntza-instituzioek rol erabakigarria jokatzen dute STEM alorretako bokazio goiztiarrak pizteko eta sustatzeko, esparru zientifiko eta teknologikoko profesionalen beharrari erantzute aldera.

Hori dela eta, funtsezkoa da gazteenei diziplina horien garrantzia helaraztea, bizi-baldintzak hobetzeko eta gizarteak aurrera egiteko erabakigarriak dira eta. Diziplina transbertsalak dira, bizitza errealeko arazoak konpontzera eta jakin-mina, irudimena eta berrikuntza sustatzera bideratuak, eta, aldi berean, IKT tresnei probetxua ateratzen dietenak.

“STEM bokazioen erronka” ikerketak zenbait arazo azaleratzen ditu, hala nola askotan hautazkoak besterik ez diren ikasgai teknologikoetako prestakuntza falta, eta aurrekoari gehitzen zaion gaitasun digitalen gabezia, baita irakasleena berena ere.

Halaber, gazteen etorkizunari begira, helarazi egin behar zaie irteera profesional zabaleko lanbideak direla, eta gero eta eskari handiagokoak hainbat esparrutan, bioteknologiatik hasi eta telemedikuntzaraino, edo errealitate areagoturaino.

Gainera, lanbide hauek ez diete errutinari edo asperdurari tarterik uzten, etengabe ari baitira eguneratzen eta aldatzen.

Beharrezkoa da, beraz, hezkuntza-instituzioen, erakunde publikoen, enpresen eta elkarte profesionalen artean partekatzea STEM talentua sustatzearen garrantzia aldarrikatzeko lana.

Euskaltel, bere aldetik, HETELekin batera ari da SHARE Proiektua sustatzeko lanean. Ekimen horren bidez, Telekomunikazioetako eta Sistema Informatikoetako (TIS) 50 ikaslek osatutako talde batek aplikazioen zerbitzariak eta sare korporatibo bat instalatzen dihardu.

STEMen alorrean bokazioak pizteko modu berritzaile bat.

STEM profilak eta enpresa

Sektore teknologiko eta digitalak talentua erakartzeko arazo orokorra du, Europan nahiz Espainian, eta gero eta zailagoa da teknologia edo ezagutza-arlo berrietan espezializatutako profilak aurkitzea eta atxikitzea.

Baliabide, ezagutza eta denbora faltak traba egiten die enpresei, lehiakortasunaren, eraldaketa digitalaren edo, are, merkatu edo produktu berrietan barneratzeko posibilitatearen ikuspuntutik.

Egoera horren aurrean, aintzat hartzeko modukoa da aholkularitza digital integrala eskaintzeko gai diren enpresak kontratatzeko aukera, hala nola Euskaltel, zeinak, teknologia berritzaileen arloko ezagutzak eta esperientzia biltzeaz gain, aliantzak baititu merkatuko partner nagusiekin.

Horra hor teknologia berritzaileen aukerak baliatzeko era praktiko, pertsonalizatu eta eraginkor bat, gaurko merkatu konplexuan STEM talentuaren bilaketa nekezean ibili behar izan gabe.

Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez.