Urtarrilaren 20an (asteartea) Robotomía26 egin zen. Ekitaldi hartan, hainbat eremutan aplika daitezkeen soluzio eta aplikazio robotiko berriak erakutsi ziren, eta robotika kolaboratiboari, tradizionalari, mugikorrari edo airekoari buruzko ezagutza partekatu zen.

Robotomía26 AIN Nafarroako Industria Elkarteak antolatu zuen, eta Nafarroako Gobernuaren babesa eta Laboral Kutxaren eta Euskaltelen laguntza izan zuen.

Erakunde publikoek eta pribatuek badakite robotika funtsezkoa dela enpresen eraldaketa digitalerako eta lehiakortasunerako, eta haien helburua da eguneroko jarduerara eramatea arlo horretan egindako aurrerapenak, zeinak nabarmen gehitu baitira adimen artifizialaren gorakadarekin eta sare-konektibitatearen hobekuntzarekin.

Enpresa hauek hartu zuten parte Robotomía26 jardunaldian: Iruña Tecnologías de Automatización, Grupo Ramos, Electrolumen, Eosol, Gabyl, Largoiko eta, horietaz gain, Euskaltel.

IoT Euskaltelen

robotomia26 interior

Gure izenean, MasOrangeko Tech Lead IoT den Enrique Louzaok parte hartu, eta Movilidad Conectada: El Rol del IoT en la Robótica Autónoma (Mugikortasun konektatua: IoTaren rola robotika autonomoan) hitzaldia eman zuen. Hartan nabarmendu zuen IoT soluzioek roboten eta ibilgailu autonomoen mugikortasuna hobetzen dutela hiri-, industria- eta logistika-inguruneetan. Hizpide izan zituen, orobat, mugikortasun seguru, efiziente eta konektatu baterako erronkak eta aukerak.

5Gak fidagarritasuna, latentzia oso txikia eta ahalmen eta eskuragarritasun oso handiak ekarri dizkigu. 4Gak baino 10 aldiz abiadura handiagoa du (10 Gb/s-erainoko puntako abiadurarekin), eta, horri esker, aukera ematen du datuak 1 milisegundoan transferitzeko eta gailuak masiboki konektatzeko.

Horrek guztiak berehalakotasuna, bat-batekotasuna, integrazioa eta eraginkortasuna dakartza, eta Euskaltelen aukera hori baliatzen dugu bezeroaren beharretara ondoen egokitzen den soluzioa eskaintzeko IoT konektagarritasun-teknologiak erabilita.

IoT teknologiak erabiltzearen bi adibide dira, besteak beste, droneak eta AGVak, denbora errealeko urruneko monitorizazioari, inbentarioen kudeaketari edo azpiegituren ikuskapenari dagokienez.

Zer aukera ematen ditu Euskaltelen IoT teknologiak?

  • AVG autonomoak, merkantziak mugitzeko.

  • Stockaren kudeaketa automatizatzeko droneak.

  • Droneak edo AGVak, eremu zailetan sartzeko, ikuskapenak egiteko edo elementu arriskutsuak manipulatzeko.

  • Aktiboen segimendua (tracking), denbora errealean.

IoT teknologiaren beste aplikazio- eta erabilera-eremu garrantzitsu bat mantentze-lan prediktiboa da, osagai kritikoak urrunetik eta denbora errealean monitorizatzeko aukera ematen baitu.

  • Sistemaren erorketa-denborak minimizatzen ditu.

  • Osagaien hutsegiteak detektatzen ditu, hausturak gertatu aurretik.

  • Ekipoen balio-bizitza luzatzen du.

  • Eragiketak optimizatzen ditu, arrisku-profilak ezarriz.

Enriquek nabarmendu du etorkizun hurbilak Mugikortasun Konektatura garamatzala, eta horrek hiriak, fabrikak eta logistika eraldatzen dituela IoT eta 5G teknologiekin. Eta teknologia horietan inbertitzeak eraginkortasuna, segurtasuna eta jasangarritasuna bultzatzen ditu.

Euskaltelen, eraldaketa horren buru gara, eta denbora errealean konektatzen eta automatizatzen diren eta optimizatzen duten soluzioak eskaintzen ditugu. Izan ere, lankidetzan aritzea eta teknologia horiek aprobetxatzea aukera ezin hobea dira ingurune adimendunagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa eraikitzeko.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz, jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, berriz, jarraitu guri LinkedInen.