Roberto Romero metabertsoan aditua den teknologoarekin hitz egin dugu. Duela gutxi, "Gaur erabakiko duzu zer etorkizun nahi duzun” Jardunaldi Teknologikoetan parte hartu du. Harekin, telekomunikazioen unibertsoa goitik behera aldatzen ari den fenomeno birtual horren aukerak errepasatu ditugu.
Testuinguruan kokatzeko, zer da metabertsoa eta zein dira haren gakoak?
R.R.: Metabertsoa da telekomunikazio-sare globalen hurrengo iraultza handia. Internet espazialki antolatua proposatzen du, estandarretan oinarritua eta erabiltzailearen inguruan antolatua, hura sarearen beraren zentro dela. Beraz, edozein marka edo konpainia erabat aldatzen da audientziari dagokionez, bai erakartze-unean, bai interakzioan, bai eduki interaktiboa eskaintzean, eta engagementa zein atxikipena sortzen ditu. Sare sozialak iritsi zirenean, markek aldatu egin zuten erabiltzaileekiko portaera, sarean edukia gehitzeko aukera baitzuten. Orain, berriz, erabiltzaileak sareko benetako biztanleak dira, kriptomonetekin transakzioak egiten dituzte eta eduki digitalak dituzte. Paradigma-aldaketa bat da.
Zehazki, nolakoak izango dira metabertsoko enpresak?
R.R.: Orain bezalakoak, baina eraginkorragoak izango dira, eta teknologiari are etekin handiagoa aterako diote. Azken batean, funtsa teknologiaren ezagutza da, eta ulertzea teknologiak aldatu egin duela, aldatzen ari dela eta aldatu egingo duela enpresarekin, langileekin eta bezeroekin dugun harremana.
Bezeroekin interakzioan eta harremanetan egoteko modu berri baten aurrean al gaude?
R.R.: Bai, noski. Helburuko targeta Z belaunaldia izaten ari da neurri handi batean, baina egungo Interneteko sektore, industria eta erabiltzaile guztiei eragingo die horrek, eta gure hezkuntza-, lan-, erosketa-esparruak eta abar aldatuko ditu. Aldaketa handia da, baina pixkanaka gertatuko da, eboluzio bat bezala, zegoenetik badatorrela ikusten dugunerako eboluzio bat.
Zure ustez, zein dira metabertsoaren potentzialitaterik handienak? Eta arriskuak?
R.R.: Arriskua da ez ulertzea, formula berriak pixkanaka hartuz joateko eta aukera horien guztien inguruan balioa sortzeko. Potentzialtasuna da ez dela egun batetik bestera sortuko; dagoeneko ezagutzen dugunaren bilakaera bat da, gure tresnak aldatzen jarraituko duena, eraginkorrago, jasangarriago eta etikoago egingo gaituena, eta aukerak aprobetxatzeko gaitasunetan dagoen arrakala murriztuko duena.
Enpresa gisa, nola eman ditzaket lehen urratsak metabertsoan?
R.R.: Ikuspegi batetik bide bat egin dezaketen adituetan oinarritzea da garrantzitsuena. Nire ustez, hau ez du prentsa-ohar bat ateratzea; aukera izatekotan, ulertu behar da zer teknologia jartzen diren eskura, eta haietako zeinek alda ditzaketen nire lehentasunak eta haietako zeinek aktiba ditzaketen baliabide berriak, bai kontratazioan, bai prestakuntzan, bai eragiketetan, bai barruko nahiz kanpoko bezeroei eskaintzen dizkiedan zerbitzuetan.
Esango zeniguke mundu birtualaren aukerak aprobetxatzen jakin duen enpresaren baten arrakasta-kasu bat?
R.R.: 30 milioi erabiltzaile egunean zenbait plataformatan, hala nola Fortniten; 50etik gora Robloxen; BMWren 31 faktoria baino gehiago biki digitalen inguruneetan; Accenturek 120.00 Oculus Quest banatzen ditu langile berrien artean konpainiako onboardinga egiteko.
2020an, 54 mila milioi USD ibili ziren ingurune birtualeko transakzioetan; 2021ean, 41 mila milioi USDkoa izan zen NFTen merkatua; 10-20 urteko erabiltzaileak sareko erabiltzaile guztien %38 dira, %36 21-35 urtekoak dira, eta %22 36-50 urtekoak .
Metabertsoak mundu jasangarriago eta arduratsuago batera eramango al gaitu?
R.R.: Hori da helburuetako bat. Horretarako, nahitaezkoa da sare berria gu guztiok hartzeko moduko sare bihurtuko duten estandarrak izatea. Sarearen diseinu berriak gune-gunetik ekarriko ditu jasangarritasuna eta etika; erabiltzailea izango da pieza nagusia, eta berak erabakiko du zer rol duen sarean eta nola erabili nahi dituen datuak eta pribatutasuna. Edukiak kontsumitzeko modu berri bat ikusiko dugu hardware-plataforma berrietan, eta merkatuak konponduko ditu gaur egungo zenbait arazo zerikusia dutenak hornidura-katearekin eta erregulazio-araudiekin, eta pixkana-pixkana ulertuko dugu eboluzioa zentzu komuna aplikatzea baino ez dela.
Gaur egungo arazoa, ziur asko, inguratzen gaituen zarata da, asko zailtzen baitu garrantzitsua dena eta ez dena bereiztea; baina aurreratzen jarraituko dugu, asko aurreratzen, datozen 3-5 urteetan, eta gaur egungo zalantza asko argituko dira.
Metabertsoari eta antzeko gai berritzaileei buruz aritzean, zalantzak sortzen dira datuen pribatutasunari eta hori guztia arautzeko beharrari buruz. Nola heltzen zaie alderdi horiei?
R.R.: Bloke-kateen teknologia benetan harrigarria eta oso malgua da. Sare berriak bloke-kateen teknologiaren bidez estandarizatzean, aukera izango da transakzioetarako segurtasun-geruza bat sortzeko, eta erabiltzaileen esku uzteko nola eta norekin partekatu nahi dituzten beren datuak eta pribatutasuna. Horrez gain, aukera egongo da identifikatzeko zer erabiltzaile erreal dagoen legalki pertsona fisiko gisa identifikatzen gaituen ID bat duen kontu baten atzean, eta, beraz, behar adinako segurtasunez baliatuko ditugu metabertsoaren sareko espazioak.
Espekulazio-burbuila bat dago gaur egun kriptomoneten inguruan, baina erregulatuz joango da pixkanaka, eta askotariko produktu eta zerbitzuak proposatuko dituen ikuspegi holistikoago bat gailenduko da. Azal-azalean gaude oraindik.
Gaur egun, hainbat teknologia ditugu —horietako askotan aktiboki dihardugu lanean Euskaltel Taldean—, eta gero eta garrantzi handiagoa ari dira hartzen gizarte digitalizatuan; esate baterako, adimen artifiziala, 5G teknologia, hodeia, Big Data... Nola eragingo diote elkarri edo nola sostengatuko dute batak bestea metabertsoan?
Askotariko teknologia gaitzaileak daude, hala nola 5G-a, adimen artifiziala, Edge Computing, errealitate areagotuko eta birtualeko hardware-bisoreak, bloke-kateak, gauzen Internet… Teknologia horiek pixkanaka-pixkanaka iritsi dira azken 20 urteotan, eta gaur egun elkarrekin aritzeko eta Internet hautemangarri eta jasangarri bat eraikitzeko elkartzen ari dira. Hala, ahots bidezko morroiak protagonismoa hartzen ari dira; adimen artifizialari esker, gehiago egin dezakegu gutxiagorekin, makinen ikasketarekin prozesuak optimizatzen direlako; eta are algoritmo aurreratuak dituzten edukiak automatikoki sor ditzakegu, hala nola Dalle-2. Smartphoneak ordeztuko dituzten errealitate mistoko bisoreen etorkizuna harrigarria da.