#OTDChallenge2024 industriaren eraldaketa digitalari buruzko ekitaldi nagusia da Nafarroan. 2024ko edizioa apirilaren 17an eta 18an egin da. Aurten, "Industriaren birsortze adimenduna" izena eman zaio jardunaldiari, eta bertan izan da Euskaltel.
Fundación Industrial Navarra (FIN) erakundeak antolatzen du #OTDChallenge jardunaldia, eta Euskaltelek laguntzaile gisa dihardu. Aurten, 450 enpresa baino gehiagotako 1.400 zuzendari inguruk parte hartu dute.
Bi egunez, Nafarroako industriaren produktibitatea eta lehiakortasuna optimizatzeko azken soluzio teknologiko eta berritzaileak aurkeztu dira. Hainbat gai jorratu dira, hala nola produkzio-prozesuen automatizazioa, fabrika adimendunen garapena eta adimen artifizialaren erabilpena fabrikazioan.
Gainera, kasu arrakastatsuak aztertu dira masterclass eta ponentzietan, showroom teknologiko batean egin dira aurkezpenak, eta tailerrak ere egin dira zuzenean erakusteko azken belaunaldiko soluzio teknologikoak.
Nazioartean punta-puntakoak diren enpresek, hala nola Siemensek eta Microsoftek, eta gure lurraldeko enpresa erreferenteek —Embega edo Lodisna, adibidez— beren esperientzia eta ezagutzak partekatu dituzte #OTDChallenge2024 jardunaldian.
Euskaltel #OTDChallenge2024n: Adimen artifiziala
#OTDChallenge-en 2024ko edizioko gure parte-hartzea apirilaren 17an (asteazkena) hasi da, 10:50ean, showroom gunean. Bertan, Adrián Bertol AAko gure adituak azaldu du nola aplikatu behar den Adimen Artifiziala giza akatsak murrizteko eta baliabideak optimizatzeko. Horretarako, industria-inguruneetan ikusmen artifiziala, ikerkuntza operatiboa eta AA sortzailea erabili diren esperientziak erakutsi dizkigu.
AArekin lotuta, datuaren ziklo osoa erakutsi du, eta AAren erabilera-kasu praktikoak azaldu ditu, hala nola kate logistiko bateko akatsak identifikatzea eta egiaztatzea, edo salgaiak eta produktuak identifikatzea biltegiratze-prozesua kudeatzeko.
Ikerketa operatiboaren fasera iritsi arteko lehen urratsak dira. Ikerketa operatiboaren helburua da ekoizpen-prozesua optimizatzea, kalitate-kontrola ere barne, edo biltegia optimizatuz picking-denbora murriztea.
Ziklo horren azken fasean egiten du bere ekarpena AA sortzaileak. Hala, esate baterako, chatbotak erabiltzea ahalbidetzen du dokumentazio-bolumen handien kontsultak egiten direnean edo produktu berriak azkar eta modu automatizatuan diseinatu nahi direnean.
AAko gure adituak datuak ondo kudeatzearen garrantziaz emandako hitzaldi laburra apirilaren 18an (osteguna) errepikatu da, Auditorio Nagusian, 09:40an.
Euskaltelen tailerrak eta standa #OTDChallenge2024 jardunaldian
Arratsaldean, 16:00etan, Euskaltel Tailer bat egin da. Han, datuen kudeaketari buruzko doako diagnostiko pertsonalizatua egin diete gure adituek gure standera etorri diren enpresei. Lehen azterketa horren ondoren, agerian gelditu dira enpresak egin behar dituen urratsak estrategiarik onena ezartzeko eta lehiakorragoa izateko.
Euskaltelen standa martxan egon da #OTDChallenge2024 jardunaldiak iraun duen bi egunetan. Bertaratu diren enpresa guztiei datuen kudeaketari buruzko informazioa eman diegu eta zalantzak argitu dizkiegu.
Euskaltel #OTDChallenge2024 jardunaldian: 5G teknologia
Apirilaren 18an, ostegunarekin, 5G teknologia izan dugu hizpide. 10:50ean, Norberto Ojinaga gure azpiegitura-arduradunak azaldu du nola erabiliko den 5G teknologia etorkizuneko mugikortasunean, eta Euskaltelen eta BasqueCCAMen esperientziaren berri eman du.
5G teknologia aplikatzeak hamaika abantaila eskaintzen dizkio industriari, besteak beste, ikuspegi hauetatik: eraldaketa, eraginkortasuna, malgutasuna, erantzun-denboren murrizketa eta erabakiak hartzeko moduaren hobekuntza.
Automobilgintzaren sektorearen kasuan, aurrekaririk gabeko eraldaketa digitala ari da gertatzen, eta horrek komunikazio-soluzioen eta Big Data aurreratuen beharra dakar. Testuinguru horretan sortu da Euskadin BasqueCCAM elkartea, nazioarteko erreferente bihurtua mugikortasun autonomo eta konektatuan. Elkarte horrek Euskaltelengan jarri du konfiantza, soluzio teknologiko berritzaile batez hornitu dezan. Soluzio teknologiko horrek 5G arkitektura eta Big data uztartzen ditu, kalitate-maila gorena ziurtatzen du latentziari, abiadurari eta sendotasunari dagokienez, eta bide batez, Euskadi lurralde giltzarri bihurtzen du etorkizuneko mugikortasun berrian.
Urtez urte, enpresen eraldaketa digitala sustatzen duten teknologia berritzaileenen erakusleiho erraldoia eta topagunea da #OTDChallenge.
Euskaltelen beti dugu gogoan helburu hori, eta esperientzia eta talde espezializatua ditugu hura erdiesteko.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzako ditugun soluzio teknologikoez gehiago harpidetu gure buletinean edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario honen bidez. Azken albisteak ezagutzeko, jarraitu guri LinkedInen.