Interneteko merkataritza-jarduera esponentzialki hazi da azken urteotan, eta eguneroko salerosketa-aukera bihurtu da kontsumitzaile askorentzat.
Amazonek eta beste zenbait plataformak milaka milioi euroko negozio-bolumena dute, eta, gainera, oso ezagunak direnez, produktuak erakusteko eta merkaturatzeko erakusleiho apartak dira.
Testuinguru horretan, Kit Digitalak ere laguntza eskaini nahi dizue denei, nola autonomoei hala mikroenpresei eta ETEei, zuen negozioa Marketplacera arrakastaz gidatzeko.
Marketplace soluzioak zuen negozioa zabaltzea du helburu, horretarako banaketa-kanal berriak baliatuta, zuen produktuak bezero gehiagorengana irits daitezen.
Oso eraginkorra da, batetik, hazteko, bezero potentzialengana iristeko aukera ematen baitu, eta, bestetik, salmentak igotzeko eta kostuak murrizteko. Gainera, markaren irudia ere hobetzen da aldi berean, eta zuen enpresarekiko konfiantza areagotzen.
Zer eskaintzen du Marketplace soluzio digitalak zuen enpresarentzat?
- Aukerak eskatzea eta kudeatzea erosketetan
- Produktuen katalogoa, kategorien azterketa eta hautaketa barne
- Listing edukia, katalogoko produktuen deskribapenekin
- Onlineko negozioa sortzea eta pertsonalizatzea plataforman kudeaketa azkartzeko eta eraginkorragoa izateko
- SEO posizionamendua, posizionamendu organikoa maximizatzen duten kanpaina pertsonalizatu eta optimizatuen bidez, zuen negozioa leku nabarmenean ager dadin Interneteko bilatzaile nagusietan bilaketak egitean.
- Ordainketa-kanpainak, negozioaren ikusgarritasuna areagotzeko Marketplacen.
- Zenbait plataforma dituzue aukeran: Amazon, Ebay edo Alibaba
Euskaltel, Kit Digitalaren dinamizazio-eragilea
Dakizuenez, zuen enpresaren eraldaketa digitala bultzatzen laguntzen dizuegu Euskaltelen, Kit Digitalari esker, digitalizazio-eragile baikara.
Hona hemen Kit Digitalari buruzko webinar bat, "Nola lagundu hazten zuen enpresari Interneten" azaltzen duena.
12.000 €-rainoko bonuak daude ETEentzat soluzio askotarikoak inplementatzeko; adibidez, zuen webgunea eta Interneten duzuen presentzia hobetzeko, sare sozialak kudeatzeko, edo soluzio osatuagoetarako, hala nola Business Intelligence eta Analitika, faktura elektronikoa edo zibersegurtasuna..
Euskaltelek zure negoziora eta zure beharretara hobekien egokituko diren soluzio digitalak gomendatuko dizkizu.
Marketplace da gure aukera-sortako azken berrikuntza zuentzat; beti bezala, gure laguntza izango duzue izapideak egiteko prozesu osoan, gu arduratuko baikara eskaera egiteaz eta zuen bonu digitala lortzeko egin beharreko urrats guztiez.
Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei edo Kit Digitala programari buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.