Maiatzaren 12a ETE-en Europako Eguna da. Hain zuzen, enpresa txiki eta ertainak gure ekonomian garrantzitsuak direla aitortzeko modu bat da. Izan ere, ETE-ek Espainiako enpresa-sarearen %99 inguru osatzen dute, eta langileen ia %70 hartzen dute.
Europa osoan antzekoa da egoera: Euroguneko Barne Produktu Gordinaren (BPG) erdia baino gehiago dagokie ETE-ei, eta guztira 100 milioi langile baino gehiago dituzte. Beraz, gaur egun, ETE-etan biltzen da EBko enplegu guztiaren bi heren, eta, zenbatespenen arabera, azken bost urteetan 100 lanpostu berritatik 85 haietan sortu dira.
ETE-en ezaugarriak eta tipologiak
Zer dira ETEak? Definizioz, enpresa txiki edo ertainak dira, 250 langile baino gutxiago dituztenak eta urteko 50milioi eurotik beherako negozio-bolumena dutenak.
Hiru motatakoak dira: mikroenpresak (1-10 langile dituzte, eta urtean 2 milioi euro baino gutxiagoko beherako negozio-bolumena), enpresa txikiak (11-10 langile dituzte, eta urtean 10 milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena) eta enpresa ertainak (50-250 langile dituzte, eta 43 milioi euro baino gutxiagoko negozio-bolumena).
Betiko zalantza da autonomoak ETE gisa har ote daitezkeen. Erantzuna baiezkoa da, baldin eta langile-kopuruari eta finantza-zenbatekoei buruzko irizpideak betetzen badituzte eta jarduera ekonomikoa badute; alegia, produktuak edo zerbitzuak zuzenean saltzen badituzte.
Desabantailak eta gainditu gabeko erronkak
Inork ez du zalantzan jartzen ETEak erabakigarriak direla gaur egungo ekonomietan, baina askotariko ezaugarriak eta lan-dinamikak dituzte, eta ez dira behar bezala ezagutzen. Egunero joaten garen jatetxe, ile-apaindegi eta denda horiek dira ETEak. Gure egunerokoaren parte dira, eta enpresa handiek ez bezalako ezaugarriak eta beharrak dituzte.
Europako Batzordeak egindako txostenetan, ETE-ek dituzten arazo nagusietako batzuk nabarmentzen dira; hauek, besteak beste: ekoizpen- eta banaketa-kostuak; finantziazioa lortzeko arazoak; langile kualifikatuak erakartzeko eta atxikitzeko zailtasuna; eta bezeroak fidelizatzeko ezintasuna, merkatu gero eta aldakorrago, deslokalizatuago eta lehiakorrago batean.
Aparteko aipamen bat merezi du berankortasunak. Enpresek igortzen dituzten fakturen %70 atzerapenarekin ordaintzen dira. Egoera hori areagotu egin da pandemiarekin, eta Administrazio Publikoaren ohiko ordainketa-aldi luzeak gehitu behar zaizkio horri.
Gainera, administrazio-izapide asko egin behar izaten dituzte ETE-ek (eta batzuetan prozesu garestiak eta luzeak izaten dira), legeriak oso motel egiten du aurrera —askotariko lege-irizpideak oztopo baitira—, eta zergek inbertsioak zailtzen dituzte.
Laguntzak eta dirulaguntzak
Orain, inoiz baino beharrezkoagoa da eraldaketa digitaleko proiektuetan murgiltzeko tresnak martxan jartzea, merkatu globalean lehiatzeko eta kokatzeko.
Estatu mailan, Enpresa Txiki eta Ertainen Politikarako Zuzendaritza Nagusiak (DGPYME) arautzen ditu ETE-etarako laguntzak. Administrazio publikoaren laguntza horiek erabil ditzakezue soluzio berritzaileagoak eta lehiakorragoak ezartzeko, edo zuen ETEa nazioartera hedatzeko. Halaber, laguntzak eska ditzakete emakume ekintzaileek, eta 25 urtetik beherako langileak nahiz gizartetik baztertuta daudenak edo desgaitasun bat dutenak kontratatzen dituztenek.
Kit Digitala programako laguntzak —laguntza horien dinamizatzailea da Euskaltel—, akuilu egokia dira ETEok eraldaketa digitala arrakastaz burutzeko.
ETE-en Europako Eguna une aproposa da aldarrikatzeko ETE-ek enplegua, jarduera ekonomikoa eta tokiko garapena sortzen dituztela. Euskaltelek, zuengandik hurbil egonik, bere esperientzia eta ezagutza guztia eskaintzen dizkizue, nahi duzuen lekura iristen laguntzeko.
Gehiago jakin nahi baduzu ETE-etarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.