5G teknologiak beste abiadura-jauzi kuantitatibo bat ekarriko du, eta ezaugarri hauek izango ditu, besteak beste: latentzia oso txikia, dentsifikazio handia eta energia-eraginkortasuna. 5G teknologia giltzarria izango da aplikazio berriak garatzeko, bereziki enpresa- eta industria-sektorean.
Teknologia honi esker, zailtasun tekniko batzuk konponduko dira, eta, hala, negozio-eredu berriak jarri ahal izango dira martxan zenbait sektoretan, hala nola automobilgintzan, osasun-sektorean, nekazaritza-sektorean edo aisialdiarenean. Ekosistema berri horretan, denbora errealeko automatizazioko negozio eta erabilera-kasu berriak gauzatu ahal izango dira.
Gainera, bertako enpresetan egingo dira, 5G Euskadi proiektu pilotuaren bidez. Proiektu horren helburua da bertako enpresetan erabilera-kasu berriak identifikatzea eta probatzea, eta 5G-aren eta harekin batera doazen teknologien onurez baliatzea. Izan ere, 5G sareari esker, eskualde aurreratuenetako bat izango da Euskadi; baita Euskadiko enpresak ere. Zure enpresak proiektu honetan parte hartzeko unea da.
Hizlariak
- David del Campo, 5G Euskadi proiektuaren kudeatzailea eta Euskaltelen enpresa-arloko marketin korporatiboko zuzendaria
- Pedro Herbello, Euskaltel Taldeko produktuen eta soluzioen arduraduna
Programa
09:30hAurkezpena
09:35h5G-a, zure enpresaren eraldatze digitala bultzatzeko.
- Zer da 5G-a?
- 5G Euskadi proiektuaren aurkezpena.
- Erabilera-kasuak.
10:30hGalderak
Eguna eta ordutegia
2021eko irailaren 23a, osteguna. 09:30 - 10:45