Jardunaldi

teknologikoak

ekainak 6

Gizaki gisa lider izaten jarraitu behar

Historiako iraultza teknologikorik handienarenprotagonista gara

Jardunaldi teknologikoen beste edizio bat egingo du Euskaltelek. Euskal enpresen ideia, joera eta balio berriei buruz hausnartzeko topagune esklusibo bat izango da.

Aldi honetan, zeinetan teknologiarik gabe ezin den azterketarik egin eta erabakirik hartu.

Aldi honetan, zeinetan gizakia liderra den iraultza teknologikoaren, AAren, zibersegurtasunaren, desglobalizazioaren aurrean.

Shlomo Ben Ami

Israelgo enbaxadore ohia Espainian, Israelgo kanpo-ministro ohia eta historialaria.

Jokaleku geopolitiko globalaren errepasoa eta interpretazioa. Estatu Batuek hegemonia galdu eta globalizazioa higatu ondoren potentzia handien arteko norgehiagoka nola aldatu zen deskribatuko du. 2008ko finantza-krisiak, Estatu Batuek Ekialde Hurbilean izandako gerrek, pandemiak eta Ukrainako gerrak multipolaritaterako aldaketa ekarri dute, eta funtsezko eragina izan dute bai botere globalaren balantzean, bai ekonomian.

Macarena Estevez

Deloitte-ren bazkide emeritua.

Berezitasun teknologiko baterantz goaz, azken urteetan teknologiak izandako azelerazioaren ondorio den fenomeno baterantz. Bidean, enpresak eraldatu eta egokitu egiten dira. Adimen artifizialak prozesuak automatizatzen eta gure eguneroko zereginetako batzuk hobeto egiten laguntzen digu. Azken joeren berri izatea eta aurrea hartzea izango da enpresa-ekosistema berriko lider izateko giltzarrietako bat.

Agenda

Asteartea, ekainak 6

  • 9:15 Parte-hartzaileen harrera
  • 9:30 Ongietorria eta aurkezpena
  • Jon Ander de las Fuentes Euskalteleko zuzendaria
  • 9:40 Zatikatzea eta multipolaritatea

    y cambios tecnológicosDesordena geopolitiko globalaren ondorioak

  • Shlomo Ben Ami

    Diplomatikoa, Israelgo Kanpo Arazoetako ministro ohia eta historialaria

  • 10:20 Hezkuntzako Mahaigain Birtualak, ikaskuntzarako onura gisa
  • Iñigo Astudillo, EGIBIDE, baliabide eta aktibo kudeatzailea
Hurbil zaitez INNOVAE enpresaren errealitate areagotuaren (AR) eta errealitate birtualaren (VR) esperientziazko cornerrera.

Gune honetara bertaratzen zaretenok, lehen pertsonan, AR eta VRa probatzeko aukera izango duzue, lan-ingurunean eraginkortasuna, prestakuntza eta lankidetza sustatzeko tresna gisa. Teknologia berri honek zure erakundea nola eraldatu eta indartu ikusi ez ezik, esperimentatu ere egin ahal izango duzu.

Erakustaldi hauen artean 3Dko proiektuak bistaratzeko adibideak izango dituzu, baita murgiltze-formazioak eta lan-agertokien simulazioak, ARak eta VRak enpresa-prozesuak hobetzeko duten ahalmenaren ikuspegi argia emanez.

Lekua: Eneko jatetxea (Azurmendi gunea), Larrabetzu