Euskaltelek Jardunaldi Teknologikoen beste edizio bat egin du urrian; oraingoan, Larrabetzuko Eneko jatetxeko aretoan egin da, eta “Inteligentziak”, gizakiarena nahiz teknologikoa, izan dira protagonistak.

Urtero egiten dira jardunaldi teknologikoak, eta 150 profesionalek baino gehiagok lagundu digute aurten. Hain zuzen ere, Euskadiko enpresak eta gai geopolitiko eta teknologikoetako adituak biltzen dituen erreferentziazko ekitaldi gisa finkatu dira jardunaldiok, ideiak, joerak eta erronkak aztertzeko eta partekatzeko.

Oraingo honetan, adimenen, giza adimenaren nahiz artifizialaren, dualtasuna jorratu da, bien integrazioa. Izan ere, integrazio horri esker, etorkizuneko erronkei heltzeko orain arte inoiz izan ez den potentziala daukagu. Etorkizunari erronkak gainditzeko eta gizarte aurreratuagoa, helduagoa eta maila guztietan prestatuagoa eraikitzeko behar den informazioarekin heltzea da gakoa.

Jon Ander de las Fuentes, Euskalteleko zuzendaria, arduratu da foroa inauguratzeaz. Ia 30 urtez joera teknologikoen abangoardian egon ondoren, enpresei gauzen Interneten (IoT), hodeiaren, zibersegurtasunaren edo adimen artifizialaren arloetan punta-puntako soluzioak eskaintzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du Euskaltelek; eta, hain zuzen, adimen artifiziala da 2024ko Jardunaldi Teknologikoen protagonista.

Joaquín Almunia: nazioarteko agendaren erronkak

jornadas tecnologicas K joaquin almunia

Ondoren, Iñaki Gonzalez Grupo Noticiaseko argitalpen-zuzendariak solasaldia egin du Joaquin Almuniarekin.

Ministro eta Europako Batzordeko presidenteorde izandakoak etorkizun hurbilean agertoki ekonomiko eta geopolitiko globalean biziko ditugun erronkak hartu ditu mintzagai "Datozen aldaketa geopolitiko eta ekonomikoak: gure erakundeetan izango duten eragina” izeneko hitzaldian. Mundu gero eta aurreikusgaitzago honetan, erronkek baldintzatuko dute nazioarteko agenda.

Besteak beste, gai hauei buruzko hausnarketa egin du Joaquín Almuniak: Israelen eta Palestinaren arteko gatazka, AEBko hurrengo hauteskundeak, trantsizio ekologikoa eta enpresa teknologiko handien boterea.

Andrés Pedreño: Zergatik da erabakigarria adimen artifiziala enpresen etorkizunerako?

jornadas tecnológicas K andres

Gero, Andrés Pedreño Ekonomia Aplikatuko katedradun eta AAko adituaren txanda izango da; Carmen Reina MASORANGEko AA eskaera-alorreko kidearekin batera, aztertuko du “adimen artifiziala enpresa-funtzio guztietan integratzeak ekarriko duen iraultza.

Kontuan hartuta Europak gaur egun adimen artifizialean defizit handia duela, enpresa-funtzio guztietan hura txertatzeak benetako iraultza ekarriko du; besteak beste, automatizazioa, produktibitatea handitzea edo bezero-esperientzia hobetzea. Eta gizateriak enpresetan eta gizartean dituen erronka handiei aurre egiteko modu berri bat da.

Pedreñok esperimentatzeko, arriskuak hartzeko eta adimen artifizialarekiko beldurra galtzeko deia egin du, adimen artifizialak ez baitu inoiz oinarrizko eskubide bati buruz erabakitzen; beti izango du giza ikuskapena eta erregulazioa.

Adimen artifiziala enpresa eta korporazio guztientzat eskuragarri izan dadin beharrezkoak diren jokabide-ereduak eta demokratizazio-prozesuak ere aipatu ditu.

AleluIA saria: Euskadiko enpresa-berrikuntzaren aitortza

jornadas tecnologicas K convocatoria

Ekitaldiaren amaieran, lehen aleluIA saria eman da. Hain zuzen, Euskadin teknologia aplikatzean sormena eta espiritu berritzailea duten proiektuak nabarmendu nahi ditu sariketa berri horrek.

Lehen edizio honetan, mugikortasun autonomorako teknologiak eta soluzioak garatzen dituen enpresa bat izan da irabazlea: BasqueCCAM.

Beste urte batez, Euskaltelen Jardunaldi Teknologikoak topaleku izan dira ekonomiari, teknologiari eta gure enpresek eta gizarte osoak dituzten erronkei buruz hitz egiteko.