Gure Erantzukizun Sozial Korporatiboko politikaren helburuetako bat da ekonomia deskarbonizatzea. Eta 2020a benetako inflexio-urtea izan da, baliatzen dugu energia guztia berdea izatea lortu baitugu. Lorpen hori aktibo berriztagarrietan oinarritutako elektrizitate-hornikuntzaren alde egindako apustuaren emaitza da.
Hasieratik bertatik, jasangarritasunarekin eta gure jarduera korporatiboak ingurumenean sortzen duen inpaktua kudeatzearekin eta kontrolatzearekin konpromisoa izan du Euskaltelek.
2018an hasi zen energia-eraginkortasunaren aldeko gure apustua. Urte hartan, ISO 50001 arauaren araberako energia-kudeaketarako sistema bat ezarri genuen. Sistema horrek energia-eraginkortasunerako urteko planak definitu eta abian jartzea eskatzen du, eta instalazioen energia-kontsumoari buruzko ikuskapenak egitea aldizka.
2020an, jasangarritasun-politika berritu zuen Euskaltelek, eta datozen urteetan gauzatuko du politika hori, 2020-2025erako Jasangarritasun Plan Estrategikoaren bidez.
Gure helburu nagusia da negozio-eredu arduratsu baterantz egitea,zeinak lehentasuna eman baitie karbono-neutraltasunari eta emisioak gutxitzeari, horretarako gutxiago kutsatzen duten energiak baliatuta eta baliabideak modu arduratsuan erabilita. Hiru jarduera-eremu nagusi ditu gure ingurumen-estrategiak: klima-aldaketaren aurkako borroka eta baliabideen kontsumo eraginkorra; hondakin elektronikoen zirkulartasuna eta kudeaketa, eta ingurumen-ziurtagiriak eta -ekimenak sustatzea.
Karbono-aztarna kalkulatu du Euskaltelek, bere jarduerek zuzenean eta zeharka eragiten dituzten emisioak neurtu, eta urteko CO2-emisioak murrizteko planak eta berotegi-efektua eragiten duten gasen (BEG) emisioei buruzko kalkulu eta txostenak ezartzeko, eta murrizketa nabarmena lortu du: %96koa.
Baliabideak arduraz kudeatzeko konpromisoaren barruan, ekonomia zirkularraren aldeko apustua egiten du Euskaltelek, eta, horretarako, ekipoak berrerabiltzeari ematen dio lehentasuna, birziklatzeari eta ezabatzeari baino gehiago.
Euskaltel Taldearen ingurumen-estrategia Ingurumena Kudeatzeko Sistemak babesten du, zeinaren barruan sartzen baitira Ingurumen Politika eta GJHekiko konpromisoa. Ildo horretatik, bat egin dugu Berreskuratze Berdearen aldeko Aliantzarekin. Aliantza horren helburua da Europar Batasunak jasangarritasuna helburu hartuta gainditzea osasun-krisia eta krisi ekonomikoa, eta gobernuek jasangarritasun-irizpideekin bat datozen neurriak eta politikak ezar ditzaten sustatzea.
Hemen duzue gure Politika Sozial Korporatiboari buruzko informazio guztia.