Zer da enpresa jasangarri bat? Etorkizuneko belaunaldiek oinordetzan jasoko duten ingurunea zainduz lan egiten duen enpresa bat. Erantzukizun, erronka eta aukera bat da gauzak beste era batera egiteko, eraginkortasunari eta lehiakortasunari uko egin gabe.
Martxoaren 25ean, ##PlanetarenOrdua egiten da urtero. Keinu sinboliko bat da; ordubetez argiak itzaltzen dira, #Klima-aldaketaren arazoaz kontzientziatzeko.
Ekimen horren bidez, gizartean eta enpresetan politika jasangarriak egiteko beharra ekartzen dugu gogora, eta gero eta erakunde gehiago ari dira horretaz jabetzen.
Enpresan jasangarritasun-arloko neurriak hartzearen onurak
Jasangarritasuna bera balio bat da gaur egun, baina, gainera, balio eta abantaila ugari eskaintzen dizkio enpresari lehiatzeko.
- Jasangarritasun-arloko Europako arauak betetzea eta haietara egokitzea
- Merkatu berrietara, negozio-aukeretara eta finantziazio-lerro berrietara irekitzea, bai publikoak —enpresa jasangarrientzat eta pribatuentzat askotariko laguntzak baitaude—, bai pribatuak —gero eta gehiago baitira jasangarritasunaren alde egiten duten enpresetan parte hartu nahi duten inbertitzaileak—.
- Gardentasuna sustatzen du, eta horrek kontsumitzailearekiko konpromiso handiagoa dakar, hark jakin baitezake erosten duena non eta nola egin den.
- Produktibitate eta efizientzia handiagoa, eta, horrekin batera, kostuak murriztea, baliabideak, materialak, garraioa edo energia modu zentzuzkoagoan erabiliz.
- Lotura handiagoa ingurumenarekin kontzientziatuta dauden bezeroekin. Alde horretatik, komeni da azpimarratzea belaunaldi gazteenek ardura eta sentsibilitate handiagoa dutela planetarekiko, eta askok nahiago dituztela enpresen produktu eta zerbitzu jasangarriak.
- Nazioarteko agertoki batean kokatzen du enpresa, etorkizunari begira, datorren munduari aurrea hartuz eta merkatu hasiberrietan kokatuz.
- Berrikuntza sustatzen du.
- Talentua erakartzen eta atxikitzen du.
- Enpresaren irudia eta ospea hobetzen ditu.
Nola egin jasangarritasunaren aldeko apustua zure enpresan
Gaur egun, enpresa asko jabetu zarete zeinen garrantzitsua den jasangarritasuna hobetzea, nahiz eta praktikan jartzeko unean zalantzak sortzen diren. “Nola egingo dut?” Zer neurri hartuko ditut?
Besteak beste, neurri eta jarduera hauek har ditzakezue kontuan:
- Gizartearekiko erantzukizuna duten enpresekin aliantzak egin eta sustatzea.
- Jasangarritasuna zaintzen duten eta material eta produktu jasangarriekin lan egiten duten hornitzaileak aukeratzea.
- Baliabideak eta energia zentzuz kudeatzeko neurri zehatzak definitzea.
- Birziklatzea, ahal den guztietan. Eta hori jarduera-sektore oso desberdinetan egin daiteke; izan ere, jarduera desberdinetan aplika daiteke, hala nola ontziratzean, ekipo informatikoetan edo laneko arropetan.
- Jasangarritasuna helburu duten ekintza sozialak eta proiektuak abian jartzea edo horietan parte hartzea. Gainera, harreman-sarea zabaltzeko eta antzeko kezkak eta ikuspegiak dituzten enpresak aurkitzeko aukera bat ere bada.
- Ekonomia kolaboratiboa planteatzea, baliabideak partekatzean eta gehiegizko ekoizpena saihestean oinarritutako lankidetza-ekonomia bat.
- Hondakinen tratamendua zaintzea.
Jasangarritasunaren arloko ekintzak Euskaltelen
Euskaltelen lehentasunetako bat da bikainki kudeatzea gure jardueran ingurumenarekin zerikusia duten alderdi guztiak.
Gure helburu nagusia da negozio-eredu arduratsu baterantz egitea, zeinak lehentasuna emango baitie karbono-neutraltasunari eta emisioak gutxitzeari, horretarako gutxiago kutsatzen duten energiak baliatuta eta baliabideak modu arduratsuan erabilita.
Horri lotuta, Energia Kudeaketaren ISO 50001 ziurtagiria eskuratu dugu, eta, emisiorik gabeko elektrizitatea erosiz, zero karbono-emisio netoko enpresa bihurtu gara, emisio zuzen zein elektrizitatetik eratorritakoetan.
Gainera, ekonomiaren deskarbonizazioa da gure helburu nagusietako bat, eta 2020tik energia berdeaz soilik hornitzen gara.
Klima-aldaketaren aurkako gure konpromisoa B balorazioarekin aintzatetsi du klima-aldaketari buruzko Carbon Disclosure Project-en (CDP) nazioarteko erreferentziazko galdetegiak.
Bestalde, FTSE4Good IBEX delakoan gaude. Burtsa-indize ospetsua da FTSE, eta inbertitzaileei ingurumen-, gizarte- eta gobernu-arloko jardunbide onenak betetzen dituzten enpresei buruzko informazioa emateko diseinatuta dago.
Ideia horri jarriki, COVID osteko garai bete-betean, Berreskuratze Berdearen aldeko Aliantzarekin (Green Recovery Alliance) bat egin genuen, Europar Batasuneko ekonomia jasangarriagoa izan dadin pandemia ondoko susperraldian. .
Urte hauetan, proiektu jasangarri eta sozialki arduratsu bat finkatzen ahalegindu gara, uste baitugu egungo enpresen beharrak ase daitezkeela gure baliabideak babestuz eta kontsumo arduratsuagoa eta jasangarriagoa helburu izanik.
Enpresentzat ditugun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez.