Errealitateak azkar aldatzera behartzen gaitu. Azken urteetan, nabarmena zen hori teknologiarekin; orain, pandemiarekin, indartsu zapaldu behar izan dugu azeleragailua enpresok, ahalik eta normaltasun handienarekin lanean eta gure bezeroei zerbitzuak eskaintzen jarraitzeko.
Euskaltelen, telelanaren aldeko apustu sendoa egin dugu, elkarlanerako baliabideak eta irtenbideak indartuta. Denon ahaleginari esker, telelana errealitate bihurtu dugu, eta, hala, enpresa askok aukera izan duzue COVID-19aren garai honetan modu seguru eta eraginkorrean lanean jarraitzeko. Baina telelana ez da beti aukera egokia; izan ere, jarduera eta sektore batzuetan ez da posible lana urrutitik egitea, ez beti behintzat, eta toki edo zerbitzu jakin batean fisikoki egotea eskatzen dute.
Euskaltelen, aholkulari teknologiko garen aldetik, aurrez aurreko lanerako irtenbideak behar diren kasu horietan ere lagundu nahi dizuegu; izan ere, "normaltasun berria" deritzonarekin batera, eguneroko jarduera baldintzatzen duten distantzia sozialari eta osasun- eta higiene-beharrei erantzun behar dieten irtenbideen premia iritsi da. Pertsona-zenbagailuak, sarbide-kontrolak, arku detektatzaileak, deskontaminazio-sistemak, pertsonen trackinga egiteko eta distantzia soziala kalkulatzeko sistemak, edukiera kontrolatzeko sistemak, garbitzeko moduko mugikorrak eta tankerako beste irtenbide asko erabiltzen hasteko garaia da.
Euskaltelek irtenbide aurreratuen multzo bat eskaintzen dizu, zure enpresaren beharretara egokitua, zure jarduerarekin segurtasunez eta eraginkortasunez jarraitu ahal izateko.
Hasteko, teletrebakuntzako plataforma bat jarri dugu martxan, webinarrak eta edukiak eskaintzeko. Smartmobiles plataformari esker, erabiltzaile-esperientzia onena izango duzue, eta zuen prestakuntza-estrategia diseina dezakezue, hainbat formatu erabiliz (audioa, pdf-a, estekak). Gainera, zuen enpresako kudeaketa-sistemekin integra ditzakezue, eskalagarriak dira, baliozkotze biometrikorako aukera ematen dute eta ahots-mekanismo batzuekin erabil daitezke —hala nola Alexarekin—.
Beste irtenbide hauek ere proposatzen dizkizuegu:
- Kamera termografiko finko eta mugikorrak, tenperatura neurtzeko.
- Tenperatura-sentsoreak, metal-detektagailuak eta pertsona-zenbagailuak dituzten sarbide-kontrolak: arreta berezia jartzen zaie aurpegia ezagutzeko tresnei. Tresna horiek aukera eta prezio ugari dituzte, eta uste dugu enpresa gehienen eskura daudela.
- Pertsonen trackinga egiteko eta distantzia soziala kalkulatzeko sistemak: zure bezero, langile eta hornitzaileentzako gune seguru eta garbi bat izateko.
- Deskontaminazio-sistemak: mikrobioen aurkako teknologia patentatuak dituzte, eta airea kimikoki iragazten dute. Hala, leku itxietan dauden pertsonak babesten dira.
- Edukiera-kontrola: lokalen edukiera denbora errealean neurtzeko eta ezarritako segurtasun-mugak gainditzen direnean alarmak sortzeko. Datu-analitika bat ere egin dezakete, bezeroen portaerak hobeto ezagutzeko eta marketin-kanpainak egiteko.
Osasun-protokolo berriek garbitzeko moduko mugikorrak ere ekarri dizkigute. Proposamen higieniko eta segurua da hainbeste erabiltzen ditugun telefono mugikorren kasurako. Izan ere, mugikorraren pantaila egunean 2.000 aldiz edo gehiago ukitzera irits gaitezke, eta horregatik, hain zuzen, era guztietako kontaktu, gainazal eta testuingururen eraginpean dago. Baina nekez egiten diogu uko hura erabiltzeari. Mota honetako mugikorrek IP ziurtagiriak dituzte, eta horien bidez ziurtatzen da ez zaiela kalterik egiten ur gezatan sartuz gero edo alkoholez bustitako zapitxo batekin garbituz gero. Eta gailu indartuak ere baditugu, ur gazia, xaboia nahiz gel desinfektatzaileak erabiltzeko aukera ematen dutenak.
Azken batean, COVID osteko garai berrian, enpresek irtenbide seguru ugari topa ditzakezue zuen enpresa errealitate berrira egokitzeko, bai aurrez aurreko lan-irtenbideen kasuan, bai telelanaren kasuan.
Informazio gehiago jaso nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulariarekin.