Teknologia ziztu bizian doa aurrera, eta etengabe iristen zaizkigu nobedadeak eta aurrerapenak. Horien artean, arreta gehien bereganatzen duten teknologietako bi adimen artifiziala eta gauzen Internet dira. Eta zer gertatzen da bi teknologiak konbinatzen baditugu? Zer erabilera ditu?
AIoT siglaren bidez, gauzen adimen artifiziala adierazten da, adimen artifizialeko tekniken eta gauzen Interneten konbinazio bat.
AAren eta IoT-ren potentziala kontuan hartuta, ez da harritzekoa haien aukerak eta onurak areagotuko dituzten sinergiak bilatzea. Zehazki, AIoT kontzeptua Kevin Ashton teknologoari zor diogu. Gauzen Interneten sortzaileetako bat da, eta haren helburua izan da sarera konektatutako objektuei denbora errealean autonomia funtzionala ematea.
Hain zuzen, gauzen Internetekin, Interneteko konektagarritasuna ematen diegu dispositibo eta gailuei, eta AArekin, berriz, automatikoki ikasteko gaitasuna. Biak batuta, teknologia berri bat sortzen da (AIoT), gai dena gauzen Interneterako erabiltzen diren gailuei autonomia emateko, eta gai dena, halaber, egoerak aurreikusteko, datuak analizatzeko edo erabakiak hartzeko. Horrela, gauzen Internetera konektatutako objektuetara eramaten ditu bere gaitasunak adimen artifizialak, eta, bestalde, informazioa biltzeko eta trukatzeko gauzen Internetek ematen dituen aukerez baliatzen da.
Teknologia hori erabiltzeko, AIoT azpiegitura jakin bat behar da, gai dena sortzen diren aplikazio edo datu guztiak kudeatzeko. Gailuan bertan egin daiteke (Edge edo ertzean), edo hodeian, hodeiko soluzioen bidez.
Eta horri 5G sareen ahalmena gehitzen badiogu, handitu egiten dira, bai gailu konektatuen kopurua, bai erantzun-denbora, eta bai AAz eta gauzen Internetez baliatzen diren aplikazioen kopurua, biak batera nahiz banaka erabilita.
Gauzen adimen artifizialaren (AIoT) helburuak
Oro har, gauzen adimen artifizialaren helburu nagusia da gauzen Interneten onurak maximizatzea, AA oinarri hartuta. Eta gehiago ere bai:
-
teknologia eta soluzio adimendunagoak eta eraginkorragoak garatzea.
-
Gauzen Internetek bildutako datuen kudeaketa eta analisia optimizatzea, gizakiaren esku-hartzerik gabe.
-
Gizakien eta makinen arteko interakzioak erraztea.
-
Datu-kantitate izugarriak kudeatzea eta ereduak edo joerak azkar ateratzea.
-
Beren burua zuzentzeko, eguneratzeko, egokitzeko edo pertsonalizatzeko ahalmena duten sistema eta gailu teknologikoak eskuratzea.
-
Enpresa-prozesuak eta -jarduerak hobetzea, arriskuak murriztuz, sinergiak aprobetxatuz eta bezero-esperientzia hobetuz.
Gauzen adimen artifizialaren aplikazio praktikoak
AIoT teknologia errealitate bat da hainbat enpresa eta sektoretan, nahiz eta beti ez garen horren jakitun. Zertan erabiltzen da, adibidez, AIoT teknologia?
Lagungarria izan daiteke hirietako soluzio adimendunak sortzeko, trafikoari edo argiztapenari buruzko datuak denbora errealean biltzeko eta modu autonomoan jarduteko, gizakiaren esku-hartzerik gabe.
Beste arlo batzuetan ere bai: nekazaritzan, lagundu dezake ureztatze-sistemak klimatologiara egokitzen, eta, ibilgailu autonomoen kasuan, bide onena aukeratzen.
Etxean, lagungarriak izan daitezke energia- edo ur-kontsumoa murrizteko, gure ohituren eta beharren arabera gomendatuz (edo zuzenean gauzatuz). AIoT-ri esker, gure hozkailuek elikagai-kopurua kudeatu dezake, zer erosi behar dugun esan, lehentasunak ezarri, eta baita errezetak proposatu ere.
Aplikazio praktikoen zerrenda luzea da, eta hazten jarraitzen du:
-
Telefono adimendunak
-
Smartwatch edo eskumuturreko adimendunak
-
Aldi bereko itzulpenak
-
Etxetresna elektrikoak
-
Ahots-morroiak
-
Sare sozialak
-
Edukiak gomendatzeko sistemak. Streaming plataformak, webguneak, sare sozialak, bilatzaileak...
-
Zaintza adimenduneko aplikazioak
-
Ibilgailu autonomoak
-
Hiri adimendunak Trafikoaren, aire-kalitatearen neurgailuen, larrialdien eta abarren kudeaketa
-
Etxebizitzetako eta enpresetako energia-eraginkortasuna
-
Nekazaritza-lanak. Ureztatze-sistemak, iragarpen meteorologikoak...
-
Osasunaren monitorizazioa eta jarraipena
-
Floten kudeaketa
-
Aurpegia ezagutzeko eta sarbideak kontrolatzeko sistemak
-
Robotika
Ez dago zalantzarik: AAren eta Gauzen Interneten konbinazioaren emaitza, gauzen adimen artifiziala (AIoT), potentzial handiko teknologia da, eta abantaila asko ematen dizkie enpresei eta erabiltzaileei.
Gehiago jakin nahi baduzu enpresentzat ditugun gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresentzako gure sail komertzialarekin, formulario hau betez. Azken albisteen berri izateko, jarraitu guri LinkedInen.