Adimen artifizialari esker ditugun ezagutza eta aukera guztiak kontuan hartzea eta gure enpresarako egokiena den soluzioa automatikoki ateratzea da ikaste automatiko automatizatuaren funtsezko helburua. Ikaste automatiko automatizatua automated machine learning edo AutoML izenez ere ezagutzen da.

Zuen enpresetan, gero eta datu gehiago erabiltzen dituzue, eta, horregatik, etengabe hazten ari da ikaste automatikoa eta antzeko soluzioen eskaera. Zenbat eta datu gehiago bildu, orduan eta konputazio-ahalmen handiagoa eta algoritmo-aukera zabalagoa behar da, eta, halaber, handiagoa da ekoizpen-sistemetan eredu prediktiboak arinki eta modu homogeneoan ezartzeko beharra, datu-zientziaren abantailez baliatzeko.

AutoML ahalmen handiko baliabidea da. Datu-zientziako jardunbide onenak kontuan hartzen ditu, emaitza ezezaguna den kasuetan datu-analisia, errendimendua eta ebaluazio-ahalmena hobetzeko, eta, gainera, lanaren zati zailena automatizatzen du: erabakiak hartzea.

Zer onura dituzte adimen artifizialeko soluzioek zure enpresarentzat?

Produktibitatea, eraginkortasuna, baliabide optimizatuak... Abantaila asko ekar diezazkiokete adimen artifizialeko zerbitzuek zure enpresari. Adibidez, Euskaltel DataRobot eta antzeko plataformetan oinarritzen da lan batzuk automatikoki eta gizakiak ahalik eta gutxien esku hartuta egiteko: aldagaiak hautatu eta aldagaien ingeniaritza egin, datuak prestatu, algoritmoak aukeratu, eta ereduak hedatu eta monitorizatu.

Teknologia horiek, bide batez, adimen artifiziala enpresan ezartzeko orduan izaten den zailtasun handienetako bat konpontzen dute: ezagutza espezializatua duen lantalde trebatu bat ez izatea eta halako profesionalak erakartzeko eta enpresan mantentzeko zailtasuna. Ikaste automatiko automatizatuari esker, datu-zientzian eta -analisian bereziki trebatuak ez dauden langileek ere eredu analitikoak sor ditzakete, eta, hala, trebakuntza-beharra ez da arazo, eta baliabideak aprobetxatzen dira.

Euskaltelen, adimen artifizialeko halako soluzioak erabiltzen eta garatzen espezializatua dagoen lantalde bat sartu dugu Enpresak negozio-arloan. Taldeak BAI Analytics izena du, eta haren lana big datako proiektuen lantaldeari gehitzen zaio. Hala, prozesu osoa hartzen dugu kontuan, muturretik muturrera, eta gaitasuna dugu adimen artifizialarekin eta big datarekin lotuta enpresek egiten dizkiguzuen eskaera gehienei erantzuteko.

Adimen artifizialarekin eta big datarekin erlazionatutako gure soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.