Ziurgabetasun ekonomikoa eta inflazioaren etengabeko igoera nagusi diren honetan, Euskaltelek eta Grupo MásMóvil taldeak inbertsio-konpromisoa indartu dute aurten, bereziki enpresei zuzenduta.
Ahalegin hori duela urte batzuk hasi zen, eta 2023an ere horrekin jarraituko dugu; izan ere, gure helburu nagusia da gure bezeroei zerbitzu eta soluzio gehiago eta hobeak eskaintzen jarraitzea, nahiz eta energiaren, hornitzaileen eta materialen kostuak handitu.
Balioa ematearen aldeko apustua egiten jarraitzen du Euskaltelek. Uste dugu hori dela gakoa enpresak —merkatuak gero eta zorrotzagoak izanik— lehiakorrak izan daitezen.
Proiektu berritzaile handietan inbertitzea
Euskaltelek proiektu handietan parte hartzen du, nazio mailakoetan nahiz tokikoetan, eta, horri esker, eraldaketa digitalean eta jarduera ekonomikoan lagunduko eta aholku emango dizueten eragile teknologikoa izaten jarrai dezakegu.
Euskadin, 100 milioi euroko inbertsioa egin dugu azken belaunaldiko zuntza hedatzeko. Zuntz horrek nabigazio azkarragoa eta sare-egonkortasun eta -segurtasun handiagoa ekarriko ditu, eta, horrekin batera, mugikor-estaldura hobetzea. Gainera, antena-kopurua ere handitu da, enpresak eta etxeak prestatuta egon daitezen 5G teknologiak etorkizunean ekarriko dizkigun abantailez baliatzeko.
5G Euskadi proiektua
5G teknologiari esker, lehen aldiz, sarearen bilakaera ez da izango datuak bidaltzeko abiadura handitze hutsa. Teknologia hori negozio-eredu berriak gaitzeko eta gaur egungoen eraldaketa ahalbidetzeko pentsatuta dago; beraz, aukera ezin hobea da enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta sektore guztietan lider izaten jarraitzeko.
Laburbilduz, gure ustez, 5G-a lehiatzeko abantaila bat izango da enpresa guztientzat, eta, horregatik, Euskaltel 5G Euskadi ekimenaren liderra da. Hain zuzen, hainbat enpresa eta erakunde publiko eta pribatuk osatutako ekimen bat da, eta ekimenaren helburua da 5G sarea hedatzea, eta, horren bidez, teknologia eta erabilera-kasu errealak probatu ahal izatea.
5G Euskadi proiektuaren bidez, Euskadik berrikuntza-eremu gisa eta digitalizazio jasangarriaren motor gisa Europan duen posizio estrategikoa indartu nahi da. Zenbait sektore —hala nola mugikortasuna, industria, energia eta zibersegurtasuna— hasi dira 5G teknologiarekin lanean, eta horien emaitzak ikusten ari gara 5G Euskadin.
Izan ere, 5G-ak iraultza teknologiko handia ekarriko du, eta onura asko enpresentzat; besteak beste, hauek:
- Banda-zabalera 100 aldiz handiagoa izango da, eta horri esker, alde batetik, abiadura handiagoan eta energia gutxiago erabilita bidaliko dira edukiak —efizienteagoa eta jasangarriagoa izango da— eta, bestetik, kalitate eta bereizmen handiko edukiak bidali ahal izango dira.
- Denbora errealeko konexioa eta erantzun-denbora oso-oso txikia; horri esker, ezin hobea da urrutiko aplikazioetarako, hala nola telemedikuntzarako, eta urrutiko produkzio- eta mantentze-lanetarako.
- Gailu bat baino gehiago aldi berean konektatzeko aukera.
- Kontsumo txikiagoa.
Atlantic Data Infrastructure (ADI), hodeiko zerbitzuak emateko Euskadiko datu-zentro handi bat
Euskaltelek, Teknei Taldearekin, Dominionekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, datu-zentro handi baten sorreran parte hartu du, hodeikosoluzioak pil-pilean diren honetan enpresek eta erakundeek informazioa hodeian segurtasunez gordetzeko leku gehiago izan dezaten.
Proiektu handi honek lanpostuak eta aberastasuna sortuko ditu bere eragin-esparruan, enpresa berriak erakartzea eta sortzea erraztuko du, haien eraldaketa digitalari lagunduko dio eta I+G+Bko proiektuak garatzea sustatuko du.
Zerbitzu berriak, zure enpresa beti ON egon dadin
Euskaltel Enpresak atalak, gure zerbitzu-eskaintza hobetu du, ETE MAX soluzioari esker. Soluzio horren bidez, ETEok egunean eduki ahal izango duzue negozioa —abiadura handiko Internet baliatuta—, zibersegurtasuneko aukera lehiakorrak izango dituzue, eta, inoiz konexiorik gabe gera ez zaitezten, mugikor bidezko konexioa izango duzue.
Kit Digitala
Kit Digitala programaren digitalizazio-eragilea gara. Hiru mila milioi euroko aurrekontua du programak, Next Generation EU funtsetatik eratorria, eta sektore guztietako milioi bat enpresa txiki, mikroenpresa eta langile autonomo digitalizatzea du helburu.
ETE-entzako doako segimendu- eta aholkularitza-zerbitzu bat jarri dugu zuen eskura. Bonu digitala eskuratzeko izapide guztiak egiten ditugu, eta, bonu horren bidez, aukera duzue zuen enpresan soluzio digitalak hobetzeko edo inplementatzeko, hala nola faktura elektronikoa edo Bulego Birtualeko zerbitzuak eta tresnak.
Zibersegurtasuna
Zibersegurtasuna izan da gure beste lan-ardatz nagusietako bat 2022an.
Zibersegurtasun-arloko gure adituak jartzen ditugu enpresen eskura, enpresa-sarearen eta -webgunearen auditoriak egin ditzaten eta haien zalantzak argitu ditzaten. Gainera, zibersegurtasun-zerbitzua eskaintzen dugu, gailuak babesteko, barne direla birusen aurkako lizentziak eta datuen babeskopiak egiteko lizentziak.
Urtarrilaren 1etik aurrera, Euskaltelen Interneteko sarbidearekin, antibirus-lizentzia bat eta datuen babeskopia bat izango dituzue zuen gailuen segurtasuna hobetzeko (PCak, eramangarriak, mugikorrak…).
Zerbitzu bereizgarriak: bezero-arreta eta aholkulari komertziala
Gertutasuna eta arreta pertsonalizatua gure izaeraren parte dira, eta, horregatik, lehentasunezko arreta-zerbitzua eskainiko dizuegu: enpresarako aditu digital bat izango duzue eskura behar duzuen guztietan.
Badakigu gure bezeroek bereziki balioesten dutela zerbitzu hau —aholkularien inplikazioa, konfiantza eta prestakuntza—, baita aurresalmentako gure zerbitzua ere.
Zuen beharrak asetzea eta haietara egokitzea da gure helburua.
Horretarako, gure zerbitzuak eta produktuak etengabe hobetzearen eta eguneratzearen alde egiten du Euskaltelek, bai eta teknologia berri bereizgarrien alde ere, hala nola 5G estaldura edo hodeiko zerbitzuak.
Hala egin dugu 2022an, eta halaxe egin nahi genuke 2023an ere. Bide luzea dugu egiteko, eta bidelagun izateko aukera paregabea.
Eskerrik asko gurekin konfiantza izaten jarraitzeagatik.
Enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruzko informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin.