Bizi dugun eraldaketa digitalaren testuinguru honetan, enpresentzat oso garrantzitsua da zibersegurtasuna. Baina, badakigu zer esposizio-maila dugun? Babestuta ote gaude? Nola eragingo lioke gorabehera batek zure negozioari? Eta… nola lor dezakegu eragina minimizatzea?

Galdera horiei guztiei erantzuteko, lan-gosari bat antolatu genuen maiatzaren 17an gure egoitzan S2 Gruporen — Euskaltelen eta MÁSMÓVIL taldearen zibersegurtasuneko proiektuen eta zerbitzuen hornitzaile nagusiaren— laguntzarekin.

Jakin nahi duzu zein diren zure negozioa babesteko jarraitu beharreko jardunbide egokiak? Iñigo Buenok kontatu dizkigu, S2 Grupoko Iparraldeko lurralde-zuzendariak.

Arriskuen kudeaketak eta zibersegurtasunak prozesu jarraitua izan behar dute

Enpresa askok uste izaten dute behar bezala babestuta daudela, arriskua kontrolatua dutela eta haien erakundea ez dela interesgarria zibergaizkileentzat. Ez dugu gehiegizko konfiantzarik izan behar, ordea, eta, batez ere, ulertu behar dugu zibersegurtasuna etengabeko hobekuntza-prozesu bat dela.

Abiapuntu hori hartuta, garrantzitsua da arrisku orokorrak eta zehazki zure enpresari dagozkionak ezagutzea, babestu beharreko aktiboak identifikatu eta kategorizatzea, eta negozioaren beharretara egokitzen den ekintza-plan bat izatea.

Nola kudea dezakezu hori guztia? Lau urrats hauei jarraituz.

Arriskuak modu globalean analizatu

Lehenik eta behin, zure negozioak benetan zer arrisku duen baloratu eta neurtu behar duzu. Informazio horrekin, aktibo kritikoak identifikatu eta ekintza-plan espezifikoak definitu beharko lirateke, eta, hala, enpresara egokitutako etengabeko kudeaketa-eredu bat definitu.

Horretarako, zenbait mekanismo jarri behar dituzu martxan; besteak beste, auditoretza bat egin, segurtasun-gidaplan bat garatu, edo segurtasun-bulego bat martxan jarri. Beti bezala, enpresa bakoitzaren beharrak eta heldutasun-maila hartu beharko dira kontuan.

Zure enpresa babestu

Zure negozioan soluzio teknologikoak inplementatzeko eta kudeatzeko, babes-sistemak jarri behar dira. Funtsezkoa da azpiegituraren garapenean eta bilakaeran segurtasuna kontuan hartzea.

Eta horretarako lagungarri dira zaintza teknologikorako tresnak, hala nola FW edo WAF Cloud, AntiDDos, segurtasun-kopiak eta abar.

Arriskuak garaiz detektatu

Mehatxuek ustekabean harrapa ez zaitzaten, enpresak eskura duen informazioa aztertu behar du, une oro haren bilakaera monitorizatu, langile guztiak kontzientziatu eta automatizatu.

Kasu honetan, funtsezkoa da, besteak beste, alerta-sistema goiztiarrak, inteligentzia- eta zaintza-txostenak, hatz-markei buruzko txostenak, eta kontzientziazio-plan egokituak izatea.

Erantzun, inpaktua gutxitzeko

Orain arte ikusi dituzun urrats guztien helburua da puntu horretara ez iristea. Alabaina, prest egon behar dugu, eta pentsatu behar dugu gerta daitekeela gure enpresari eraso egitea. Horrela, gerta litezkeen gorabeherei egoki erantzun ahal izango diegu, erakundeko kide guztiak inplikatuz eta negozioaren jarduera berrezartzeko plana martxan jarriz.

Eta, horretarako, zibersegurtasun-soluzioak eskaintzen dizkizu Euskaltelek, S2 Gruporen bidez.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure aldizkarira edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.