Enpresaren datuak eta komunikazioak ondo babestuta eta zainduta daudela jakiteak lasaitasuna eta eraginkortasuna ematen du.

Izan ere, enpresa guztiek, edozein sektore, tamaina eta tokitakoak direla ere, Interneteko trafikoa babestu beharra dute. Segurtasuna zaintzea bereziki garrantzitsua da telelana egiten duten edo zerbitzari bateko informazioa eskuratzen edo partekatzen duten langileak dituzuen enpresentzat.

Helburua da erabat kudeatutako plataforma batean oinarrituta gailu mugikorrekin lan egiten dugunean urruneko sarbide segurua izatea.

Era guztietako gailuei edo, gutxienez, sarri nahiz noizbehinka lanerako erabiltzen dituzuen eta komunikazioak eta sarbideak modu integralean babesteko su-ebaki bat duten gailuei egokitzen diren soluzioez ari gara.

Telelana segurtasunez egiteko, gailu mugikorren eta egoitza nagusiaren arteko komunikazioek pribatuak eta SSL zifratuak izan behar dute.

Gainera, soluzio horiekin, jarduera etengabe monitorizatzen da, edozein mehatxu digitali buruz ohartarazteko, eta sarbideak kontrolatzeko sistema eta haiei buruzko txostenak egiteko aukera dago, konexio guztiei buruzko informazio osoa izateko.

Eta zer ekarpen egiten diote zuen enpresari funtzionalitate horiek?

Lehenik eta behin, segurtasuna ematen diote. Zuen ekipamenduak eta datu kritikoak babestuta daude Interneten eta ingurune digitaletan —zeinetan egunero sortzen baitira mehatxu berriak—.

Babes horrek barne hartzen ditu bai zuen egoitza nagusia, bai zuen jarduera gauzatzeko beste edozein leku edo gailu, eta hori erabakigarria da telelana eta mugikortasuna ohiko bihurtu diren testuinguru honetan.

Sinpletasuna ere badakarte. Segurtasun-arloko adituak arduratzen dira zerbitzuaz, eta arrisku, kontsulta edo gorabeherei berehalako erantzuna ematen diete. Hala, badakizue norengana jo behar duzuen, behar izanez gero, eta zuen negozioan jar dezakezue arreta guztia. Denbora eta baliabideak aurreztuko dituzue.

Zeharka, kideen arteko lankidetza hobetuko duzue, dokumentazioa eta nobedadeak partekatzeko eta bilerak egiteko lan-ingurune segurua eta komunikazio onak izango baitituzte.

Bezeroekiko komunikazioa ere hobetu egingo da. Elkarrekin jarduteko tresna seguruak izateaz gain, konfiantza- eta profesionaltasun-irudia emango duzue.

Horri esker, aukera berriak izango dituzue informazioa babesteko berme jakin batzuk izatea ezinbestekoa den negozio eta merkatuetan. Oro har, enpresak kalitate-estandar eta jardunbide egoki zorrotzenak betetzen lagunduko dizuete.

Zibersegurtasuna, lehentasun nagusi

Zuen enpresaren komunikazioak babesteko, ezinbestean erreparatu behar diozue zibersegurtasunari.

Beste baten identitatea hartzea edo informazioa birtualki bahitzea gaur egungo zibereraso ohikoetako bi baino ez dira, eta makina bat buruhauste ematen diete gaur egun enpresei. Zuen esku dago horiek saihestea, zuen datuak eta sistemak babesteko zibersegurtasuneko soluzio integralak erabilita.

Komunikazio seguruak eta zibersegurtasuna lehentasuna dira alferrikako arriskuak saihesteko eta produktibitatea hobetzeko. Euskaltelek gure esperientzia eta jakintza jartzen ditu zuen eskura, zuen enpresak ingurune seguru eta egonkorrak izan daitezen. Orain, gainera, Kit Digitaleko laguntzak ere eska ditzakezue.

Enpresentzat dauzkagun soluzio teknologikoei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.