Ternua, Astore, Lorpen… Ezagun egiten zaizkizu, ezta? Horiek dira outdoor kirol-arropako markarik onenetakoak; Europako hegoaldeko garrantzitsuenetako batzuk. Hirurak Ternua Group taldekoak dira eta hemengoak dira, Arrasatekoak. Ezin duzu imajinatu ere egin zenbat hazi den taldea 1994an sortu zenetik: 25 urte baino gutxiagoan, lortu du kalitate goreneko kirol-arropa egiten duten munduko fabrikatzaile handien mailan jartzea, eta mundu guztian banatzen ditu bere produktuak.  Gu oso harro gaude zabalkuntza- eta digitalizatze-prozesu horretan gure hondar-aletxoa jarri izanaz.

Jakin nahi duzu nola?

Ternua beti berrikuntzaren alde aritu da, eta laguntzailerik onenak hautatzen ditu hazteko eta bere produktu guztiak balioz hornitzeko: hasi bere produktuentzako material berriak ikertzetik —erreferentziazko zentro teknologikoetan— eta amaierako erabiltzailearen esperientziaraino. Prozesu horien guztien barruan, Arrasate taldeak erabaki zuen Euskaltelengana jotzea eraldaketa digitalaren prozesua egiteko.

Digitalizazioaren aldeko apustu horretan, Ternuak nahi zuen guk laguntzea bere lanpostu tradizionalak produktibitatearen eta komunikazioaren bertsio aberastu bihurtzen; hau da, plantilla guztiak izan zitzala behar diren lanabesak lana ahalik eta eraginkorrena egiteko. Ofimatikako eta posta elektronikoko soluziorik onenak eskaini behar genizkien, hodeiko biltegiratze-zerbitzuak, bat-bateko mezularitzako eta bideo-konferentziako aplikazioak, eta beste gauza asko. Hori guztia, taldeko kideen arteko komunikazioa eta informazio-fluxua segurua, malgua eta fidagarria izateko, nonahi egonik ere: berdin Hego Korean, Estatu Batuetan edo Arrasaten.

Gure soluzioa Microsoft Office 365-en eskutik etorri zen; tresna horrek euskarri osoa eskaintzen die konpainia osatzen duten pertsona guztiei, eta, horren bitartez, aukera daukate negozio-lerro guztietara sarbidea izateko. Gainera, konpainiako erabiltzaile guztien telefonia finko eta mugikorreko linea guztiak bateratu genituen IP telefonogune birtual batean; Interneterako sarbidea eman genien, eta Firewall segurtasun-sistema bat ezarri genien sarea babesteko.

Laburbilduz, Ternua Group-en, Microsoft-en hodeiak eskaintzen dituen tresnak instalatu ditugu, Euskaltelen telekomunikazio-zerbitzuekin integraturik, Arrasateko taldeak aukera izan dezan hazteko eta merkatuaren beharretara eta aldaketetara egokitzeko eraginkortasun, kalitate eta prestasun osoz.

Bazkide teknologiko baten bila bazabiltza enpresa-proiektu bat garatzeko, ez zalantzarik izan guregana jotzeko: atsegin handiz entzungo dizugu eta zurekin lan egingo dugu, zure enpresarentzako soluziorik onenaren bila.