• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Telelana seguru egiteko gomendioak

    Euskaltel
    • 2020-04-07
    • notebk_icon 2 min

    Enpresa gehienok aldatu duzue txipa, eta telelana aukeratu duzue egungoa bezalako egoera zailetan lan egiteko. Baina presaka ibiltzeak ezin gaitu okerreko bidetik eraman… Geure jardunbide egokien dekalogo bat ezarri behar dugu, telelana eraginkortasunez eta segurtasunez egiteko.

    Telelana bai, baina segurtasunez

    Egungo egoera proba gogorra da gure lan-prozesuen digitalizazioarentzat. Edozein tokitatik lan egin behar dugu, edozein unetan, eta azkar, seguru eta erraz. Ez dugu zalantzarik; erronka zaila da, baina ez da ezinezkoa. Izan ere, gaur egun, inoiz baino gehiago, teknologiak, zerbitzuek eta komunikazio-soluzioek bulegoan bageunde bezala etxetik lan egiteko aukera ematen digute.

    Baina, egoera berri honen aurrean, gure datuek eta prozesuek arrisku handiagoa dute. Beraz, lehentasuna izan behar du erasotzaileetatik babesteko neurriak hartzeak. Izan ere, telelana egiteak ez du esan nahi gure enpresaren sistemak eta datuak sarean erakutsi behar ditugunik.

    Zer neurri har ditzakegu telelana zibersegurtasunez egiteko?

    – Sare Pribatu Birtualeko (VPN) zerbitzu bat erabiltzea enpresara urrunetik konektatzeko, wifi irekiak, fidagarriak ez direnak edo erabiltzaile askok partekatzen dituztenak saihestuta.

    – Suebaki-soluzio bat izatea, enpresaren azpiegiturak babesteko (bai zerbitzu korporatiboak, bai urruneko kokalekuak).

    – Enpresako langileen artean informazioa modu seguruan trukatzeko lankidetza-tresnak erabiltzea. Lankidetza-tresnak, hala nola Teams eta Skype, funtsezkoak bihurtu dira: langileek dokumentuak partekatu behar dituzte edo bilerak egin behar dituzte, erraz eta gardentasunez, txat bidez eta banakako zein taldeko deiak eginez.

    – Ziurtatzea gure ekipoa ongi babestuta dagoela eta beharrezkoak diren segurtasun-neurriak badituela (sistema eragile eguneratua, aplikazio eguneratuak eta birus-kontrakoak).

    – Gure gailuak babestea, erabiltzen ez ditugun bitartean blokeatuz eta guk bakarrik dakizkigun pasahitz seguruak erabiliz; eta gure lana ere babestea, aldian behin segurtasun-kopiak eginez.

    Sareak beti ditu arriskuak; are gehiago koronabirusaren garai honetan

    Gogoratu behar da ziberdelinkuentziak sistema automatikoak dituela Windowseko RDP (Remote Desktop Protocol) protokoloa aktibatua duten eta zuzenean Internetera konektatuta dauden ekipoak detektatzeko, adibidez, eta ekipo horiek kontrola ditzaketela.

    Gainera, orain, spama eta phishing-erasoak areagotzen ari dira, denok koronabirusari buruzko informazioa behar dugula aprobetxatuz.

    Erne ibili behar da beti, eta ez da ireki behar hartzaile ezezagunen mezurik edo espero ez dugunik, ez eta fitxategi susmagarririk ere. Eta kontuz esteka susmagarriekin ere. Ez sakatu haien gainean, nondik datozen seguru ez badakizu. Eta hornitzaileren batek deitzen badigu esanez ustezko gorabeherak konponduko dizkigula, guk haien berri ez dugula, ez egin kasurik.

    Azken finean, edozein lekutatik gure jarduerarekin aurrera jarraitzeko soluzio ezin hobea da telelana, baina bulego barruan nahiz kanpoan funtsezkoa den alderdi bat ahaztu gabe: segurtasuna.

    Telelan segurua. Aholkuak negozioetarako.

    ¿Te ha gustado?
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • soluciones_IoT Nola babestu datuak IoT soluzioetan Enpresak
      • Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko Enpresak
      • Hemen dugu jada etorkizuneko hiria Enpresak
      • Prest2018, berrikuntzan eta bezeroan oinarritutako ikaskuntza Ekitaldiak, Enpresak
      • Euskaltel, ingurune global batean lehiatzeko gakoak aztertzen Ekitaldiak, Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

    • 13 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

    • 11 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.