Euskaltel Enpresak Webgunea
Deitu DOAN 900 840 590
  • EU
  • ES
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • EU
    • ES
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • EU
    • ES
    closeorng_icon
    Partekatu

    “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino”

    Nora - Euskaltel
    • 2017-05-29
    • notebk_icon 3 min

    Badakizu munduko zerbitzari gehienek software librea erabiltzen dutela? Eta hiru mugikorretatik bik Android erabiltzen dutela, Open Source sistema bat, alegia? Software libreak enpresei eskaintzen dizkien abantailez hitz egin dugu Iker Sagasti Irontec-eko zuzendari nagusiarekin. Software librearen eremuko Bizkaiko enpresa liderra da Irontec.

    EUSKALTELEN BLOGA: Software librearen erreferentzia zarete Estatuan. Zer abantaila ditu software horrek sistema jabedun edo pribatiboen aurrean?

    Iker: Enpresa sortu genuenean, Estatuan orduan guztiz ezezaguna zen alor batean izan nahi genuen erreferente, eta… lortu dugu! Softwarea ona edo txarra izan daiteke; kalitateak ez du zerikusirik irekia edo pribatiboa izatearekin. Baina irekia izateak kalitatea zaintzeko eta egiaztatzeko berme handiagoa ematen du.

    Hiru abantaila garbi ditu software libreak: lankidetza, gardentasuna eta kostu-murrizketa erabiltzailearentzat. Lankidetzan dago oinarritua; bakoitzak bere alea jartzen du, eta mendi handi bat osatzen dugu denon artean. Hori da ideia nagusia. Horren adibide garbienetako bat Wikipedia da. Munduan erreferentzia bihurtu den entziklopedia bat egitea lortu du, mundu guztiko pertsona eta erakunde asko eta askoren ekarpen txikiari esker. Berdin funtzionatzen du Open Source ereduak. Bakoitzak kode-zati bat egiten badugu, softwarerik osatuena egingo dugu denon artean. Eta horrekin lotuta, bada beste abantaila aipagarri bat ere: erraz alda dezakeela edonork programa hori. Oro har, merkatuan dauden programek enpresen beharren % 80-90 betetzen dute, eta, egokitzapen txiki bat eginez, lor daiteke enpresak eraginkorragoak izatea edo softwarea produkzio-prozesuan hobeto txertatzea. Baina ezin baduzu aldatu —eta hori gertatzen da software pribatiboarekin—, nola egokituko duzu zure beharretara? Horrek guztiak ikaragarri murrizten ditu kostuak; batetik, ez delako lizentzia garestirik ordaindu behar eta, bestetik, lehendik egina dagoena aprobetxatu eta erraz alda daitekeelako.

    E.B. Batzuek diote software librea ez dela pribatiboa bezain egonkorra eta ez dela fidagarria. Egia da hori?

    Iker: Beldurra eragiteko eta zalantzak sortzeko egindako kanpaina baten ondorio da uste zabaldu hori, baina software librea sekula ez da izan pribatiboa baino ezegonkorragoa edo gutxiago fidatzeko modukoa. Zorionez, uste hori aldatzen ari da, eta bezero askok software librean oinarritutako soluzio bat bilatzen dute hasiera-hasieratik. Badugu adibide bat, duela oso gutxikoa, WannaCry, ordu batzuetan ia mundua kolapsatu zuen zibereraso larria, Windows sistema duten ordenagailuen akats batengatik sortua. Jendeak ez daki, ordea, Linux sistemako ordenagailuek ez zutela inolako arazorik izan. Baina berri horiek ez dituzte betetzen egunkarietako lehenengo orriak. Errealitatea da software librea fidagarriagoa dela pribatiboa baino, gardentasunagatik batez ere.

     Software libre gehiago pribatiboa baino

    E.B. Orduan, zergatik erabiltzen dira gehiago sistema pribatiboak libreak baino?

    Iker: Egia esan, gaur egun, munduan gehiago erabiltzen da software librea pribatiboa baino. Munduko zerbitzari gehienek (Internet martxan egoteaz arduratzen direnek) software librea erabiltzen dute. Google, Facebook eta Twitter-ek milioika kode-lerro libre eta programazio libreko lengoaiak erabiltzen dituzte. Hiru mugikorretatik hiruk Android erabiltzen dute, Open Sourceko sistema bat. Munduko superordenagailu ahaltsuenen % 94k software librea erabiltzen dute. Webeko programazio-lengoaia nagusia (PHP) software librea da, eta bigarrena (Java) ere bai. Ordenagailu pertsonalen eremuan bakarrik aldatzen da egoera, oso handia baita hor Windowsen presentzia.

    E.B. Hitz egin dezagun orain 2003az, lau lagun ingeniarik Irontec sortu zenuten garaiaz. Zer gogoratzen duzu urte haietaz?

    Iker: Open source terminoa ia inork ezagutzen ez zuen garaian hasi zen dena. Lau ekintzaile ginen, eta  ilusioz beterik geunden gure balioak islatuko zituen negozio-eredu desberdin bat sortzeko. Garaje batean hasi ginen laurok, Apple bere garaian hasi zen bezalaxe, eta orain Bilboko lekurik punta-puntakoenetako batean gaude, Bilbao Berrikuntza Faktorian, 33 profesionalek osatutako lantalde zoragarri bat gidatzen.Oso gogor lan egiten du talde osoak gure hasierako amets hark hazten jarraitzeko eta gure bezeroek lasai lo egin dezaten bermatzeko.

    E.B. Gurekin ere landu dituzue proiektu batzuk, hala nola Euskaltel WiFi-ra sartzeko aplikazioarena. Zein izan dira proiektu horren egiteko nagusiak?

    Iker: Euskaltelen azken urteetako proiektu estrategikoenetan parte hartu dugu: Euskaltel WiFi, eta Centrex IP, Euskaltelek etorkizunerako prestatu duen telefoniako soluzioa. Zenbait multinazional garrantzitsu izan genituen lehiakide, baina pertsona batzuek pentsatu zuten haiek bezain ongi edo hobeto lan egin genezakeela, eta gugan jarri zuten konfiantza. Hori izan zen zailena: pertsona horiek konbentzitzea gure esku utz zitzaten beren proiektu nagusiak. Arnas luzeko proiektua genuen aurrez aurre, erronka teknologiko ugarikoa, etorkizuna eraiki behar baikenuen, gu hasi ginenean ez zegoen zerbait. Baina teknologia eraikitzea da gure espezialitatea; beraz, gainerakoa erraza izan zen. Gainera, kalitate- eta eskakizun-maila handia bete beharrak gure barne-prozesuak hobetzen eta den-dena ematen lagundu zigun.

    E.B. Webgunean, zuen proiekturik arrakastatsuenak jaso dituzue. Eta euskal enpresetarako soluzioak dira asko. Hori da euskal ekonomiaren indarguneetako bat, enpresen arteko lankidetza?

    Iker: Geografikoki, Euskadi da gure merkatu nagusia, baina merkatua zabaltzen saiatu nahi dugu datozen urteetan. Enpresen arteko lankidetzan eta enpresa horietako askok gugan jarri duten konfiantzan oinarritu da gure hazkundea. Izan ere, euskal ekonomiaren ohiko ezaugarrietako bat da inguruko kolaboratzaile-sare bat osatzea eta hemengoaren aldeko apustua egitea, eta, hala, tokiko ekonomia sustatzea. Mundua globalizatu egin da, eta gero eta konplexuagoak dira egitekoak, baina zutabeak ez dira aldatu behar: tokiko ekonomia sustatzea, anbizio globala izatea eta sektoreetako lider izango diren balio erantsi handiko produkzio-ereduen alde egitea.

    Interesatzen zaizkizu garatzen ditugun proiektu teknologikoak eta ezagutu nahi dituzu Irontec bezala gurekin diharduten beste enpresa batzuk? Eman begiratu bat gure Enpresa atalari; elkarrizketa interesgarri pila dituzu hor.

    ¿Te ha gustado?
    Ikustaldiak: 10
    • Irontec
    • Segurtasuna
    • software
    • teknologia
    • WannaCry

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • soluciones_5G 5G teknologiaren abantailak, sektoreak eta erabilera-kasuak enpresetan Enpresak
      • soluciones_tecnologicas_K_crear_empresa Enpresa edo negozio bat arrakastaz sortzeko urrats eta soluzio teknologikoak Enpresak
      • kit_digital_marketplace Marketplace, Kit Digitalak eskaintzen duen soluzio berria Enpresak
      • Mugikorretarako 9 aplikazio zure denbora eta agenda optimizatzeko Enpresak
      • Euskaltelen parte hartzea BIND 4.0 proiektuan Enpresak
      • Zure negozioaren martxa ona bermatzeko soluzio bat Enpresak, Tresnak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics Big Data características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad pymes ciberseguridad trabajo data driven DataRobot digitalización Entornos y soluciones Cloud erronkak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas iot irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas kit digital protección pymes pymes euskadi redes 5g responsabilidad social Euskadi seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones de inteligencia artificial soluciones inteligencia artificial soluciones pymes Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital pymes Transformación Digital ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    5G teknologiaren abantailak, sektoreak eta erabilera-kasuak enpresetan

    • 23 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Enpresa edo negozio bat arrakastaz sortzeko urrats eta soluzio teknologikoak

    • 13 urtarrila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Marketplace, Kit Digitalak eskaintzen duen soluzio berria

    • 04 urtarrila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Lan egiteko modu berriak: coworkingetik bulego birtualera

    • 27 abendua
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Nola erabili adimen artifiziala denbora errealean prezio optimoak jartzeko

    • 20 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zer abantaila dituzte IoT soluzioek mundu hiperkonektatu batean?

    • 13 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Euskal enpresak erabat digitalizatzearen alde egiten dugu

    • 09 abendua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zibersegurtasunari buruz jakin beharreko 10 datu

    • 30 azaroa
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala. Baja eman nahi baduzu, mesedez, bidali mezu elektroniko bat Euskaltel Enpresasera.