Egunero, zure enpresak milaka eta milaka datu sortzen ditu, eta milaka eta milaka datu behar ditu. Informazio hori guztia antolatzea beharrezkoa da, baina zaila ere bai; horregatik, komeni da datu-egitura zentral, antolatu eta integratuak edukitzea enpesaren eraldaketa digitala eraginkorra izan dadin.

Hain zuzen, gai horri heldu berri dio Euskaltel Taldeak 'SAP HANA: el límite lo pones tú’ gosari birtualean, eta erakutsi du, modu erraz eta praktiko batean, zer abantaila dituen HANA hosting-ak, hots, hurbileko eta gune anizkoitzeko hodei batek, zeina bezeroaren datu-sarearekin integratua baitago eta haren beharretara moldatzen baita.

Euskaltel Taldea aditua da datu-zentroetan, eta beti egiten du teknologiarik onenaren aldeko apustua: hurbileko datacenter bat, zure enpresaren sare pribatuarekin integratua, eta prestazio handiko hodei pribatua. Zure sistemek behar duten guztia duen eta zure sarean integratuta dagoen hodei pribatu batez ari gara oraingoan.

SAP HANA hosting-zerbitzuari esker, zerbitzu gisa, hileko kuota bat ordainduta, RAM formatuan administratutako eta dimentsionatutako BBDD SAP HANA instantziak eduki ditzakezu, Sizing SAP prozesuan gomendatutakoaren arabera. Instantzia horiek Euskaltel taldeak dauzkan biltegiratze-zerbitzuak eta aplikazio-backup zerbitzuak erabil ditzakete; hau da, zure SAP inguruneak gure hurbileko hodeira migratzeko aukera ematen dizugu, Datacenter Birtuala produktua SAP aplikazioen zerbitzariak hedatzeko erabiltzea erraztuz.

Gainera, zure instantziak vLAN 10G baten bidez SAP aplikazioen zerbitzariak (hala nola ERP edo BO) hedatuta dauden Datκer Virtual edo Housing ingurunearekin konektatzeko eska dezakezu; edo, bestela, SAP HANA instantzia batekin, Euskaltel taldearen beste gune batean erreplikatzeko. Horrela, erabilgarritasun handiko soluzio bat izango duzu, datu geografikoekin. Ez du inolako kosturik zure enpresarentzat, eta datu-baseko instantzia bakoitza VMWARE makina birtual batean zabaltzen da. Makina horrek birtualizazio-azpiegitura berariazko bat erabiltzen du, VMWARE vCenter ingurunea, eta SAP TDI (Tailored Datonso Integration) baldintzak betetzen dituen cluster partekatu batean dago.

Zuen teknologia-aholkulari garenez, neurrira egindako proiektuak eskaintzen dizkizuegu, behar dituzuen baliabideen arabera ordaintzekoak; adibidez, lehen fabrikatzaileen teknologian oinarritutako soluzio hau, zeina zure behar zehatzetara egokitu baitaiteke eta SAPen integrazio-, migrazio- eta/edo administrazio-zerbitzu profesionalak barne hartzen baititu.

Esan zer behar duzun, eta zure enpresari hobekien egokitzen zaion soluzioa bilatuko dugu. SAP HANA enpresari lotutako gure soluzioei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.