Badakizu nahitaezkoa dela zure negozioaren fakturak Ogasunarekin homologatutako programa batekin jaulkitzea? Sistema berri hau, TicketBAI izenekoa, pixkanaka inplementatu da Euskadin, eta probintzia eta jarduera-sektore bakoitzak bere epeak izan ditu.

Hiru foru-aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak egungo zerga-sistema digitalizatzeko proiektu bat da TicketBAI. Hura indarrean sartuta, Euskadin jarduera ekonomikoren bat egiten duzuen pertsona fisiko eta juridiko guztiok fakturazio-software bat erabili behar duzue, ezarritako baldintza teknikoak betetzen dituena.

Billin, TicketBAIri egokitutako fakturazio elektronikorako Euskaltelen soluzioa

Legedi berriak, esan bezala, foru-ogasunekin konektatutako fakturazio elektronikoko software bat erabiltzera behartzen du. Horretarako, Bililn tresna eskaintzen dizue Euskaltelek, Hari esker, askoz errazago egokituko zarete TicketBAIk eskatzen duen fakturazio elektronikora eta fakturazioa digital bihurtzen lagunduko dizue.

Billin softwarearen bidez, fakturak elektronikoki egin ahal izango dituzue, erraz eta minutu bat baino gutxiagoan; izan ere, fakturak edo gastuak sortu eta segundo gutxian jaulki eta bidaltzen ditu ordenagailutik, mugikorretik edo tabletatik.

Soluzio berri honek aukera ematen du fakturak logo eta kolore korporatiboekin pertsonalizatzeko, ordainketa-metodoak gehitzeko, zuen fakturak zertan diren ikusteko, gastuak digitalizatzeko, fakturak PDF edo Excel gisa esportatzeko, datuak automatikoki osatzeko, eta fakturatik bertatik bezeroarekin txateatzeko.

ETE-entzako eta autonomoentzako fakturazio-tresna bat da, eta aukera ematen du zuen negozioa hobeto kontrolatzeko eta administrazio-lanetan denbora aurrezteko; izan ere, legeria berrira egokitzeaz gain, abantaila ugari eskaintzen ditu:

  • Enpresaren efizientzia hobetzen du, kudeaketa-denbora minimora murrizten du eta kobratzeko batez besteko epea laburtzen.
  • Fakturak zein tramitazio-egoeratan dauden kontrolatzen du, eta bidalketa-akatsak murrizten ditu
  • Inprimatze- eta bidaltze-kostuak aurrezten ditu
  • Errepikatzen diren fakturak automatizatzen ditu

Euskaltel, Kit Digitalaren dinamizazio-eragilea

Euskaltel Kit Digitala programaren digitalizazio-eragilea da. Hain zuzen, programa horren helburua da ETEoi soluzio digitalak inplementatzen laguntzea, 12.000€-rainoko bonu bidezko laguntzen bidez.

Bono horiek erabil ditzakezue zuen enpresan soluzio digital bat edo gehiago inplementatzeko, eta horietako bat da TicketBAIrako egokitzapena. Hartara, hiru urtez doan izango duzue gure soluzioa.

Euskaltelek prozesu osoan lagunduko dizue, eta bonu digitala eskuratzeko izapide guztiak egingo ditu, baita soluzioa inplementatu ere.

Gainera, aholkulari digital pertsonalizatu bat izango duzue, izen-abizenekin, edozein zalantza edo gorabehera konpontzen laguntzeko.

Guk babeskopiak eta inguruaren monitorizazioa egingo ditugu, eta aldizkako eguneratzeak egin eta bertsio berriak inplementatuko ditugu bi astean behin, indarrean dagoen araudia betetzeko.

Laburbilduz, Euskaltel eta Billin irtenbide ezin hobeak dira zuen enpresa legeria berrira erraz, modu automatikoan eta denbora aurreztuz egokitzeko. Kit Digitala programaren bidez, TicketBAIra egokitzeko bonu bat lor dezakezue.

Kit Digitala programa nola aprobetxatu jakin nahi baduzu, jarri harremanetan zure aholkulari pertsonalarekin edo enpresen arlo komertzialeko gure taldearekin, formulario hau erabiliz.