Interneteko konexio ona izatea ezinbestekoa da enpresa guztientzat, ez dago zalantzarik, baina, gaur egun, harago joan behar da. Sarea aukera-iturri agorrezina da, eta zerbitzu eta aplikazio berri ugari aurki ditzakegu bertan. Hala ere, baditu mehatxuak ere, zeinak etengabe gehitzen eta eguneratzen baitira, eta haien aurka babestu beharra daukagu.

Testuinguru horretan, NoBA Enpresa jarri dugu martxan, eta, hala, banda zabaleko gure sarbideak berritu ditugu, zuei sarerako konexio indartsua eskaintzeko eta, horrez gain, zuen enpresen datu eta baliabideetarako segurtasun eta babes handiagoa emango dizuen zerbitzua eskaintzeko. Soluzio horrekin, abiadura handiagoa izango duzue Interneteko sarbide guztietan, hasi 350 Mb/s-ko gutxienekotik eta 1 GB-raino, eta, gainera, Euskaltelen ETE-entzako zibersegurtasun-zerbitzuak dakarren segurtasuna. Laguntza teknologiko oso bat da, zuen enpresaren informazioa eta gailuak zibererasoetatik babesteko, honelako zerbitzuekin: zibersegurtasuneko euskarri aditua, sareko ahulguneen analisia, eta ekipamenduen babesa eta konfigurazioa.

Aditu digital bat zure enpresaren eskura, behar duzun guztietan

Gure zerbitzuaren zutabeetako bat da laguntza tekniko aditua izatea eguneko 24 orduetan, asteko 7 egunetan. Horri esker, zuen enpresan Internetera konektatuta dauden gailu guztiei laguntza eman diezaiekegu, aplikazioei eta Microsoft 365 eta Google Workspace plataformei buruzko zalantzak edo arazoak argitu ditzakegu, edo, ahulguneren bat izanez gero edo instalazio- eta konfigurazio-arazoren bat izanez gero, zuen bulegoraino joan gaitezke. NoBA Enpresarekin, Interneteko sarbideari dagozkion gorabeherak konpontzeaz gain —gehienez ere 8 orduz konpontzeko konpromisoa izango dute— zure enpresaren gailuei eta aplikazioei buruzko edozein gorabehera ere konpontzen dugu, instalatuta duzun bideratzailea edozein dela ere.

Gaur egun, zibersegurtasuna lehentasunezko gaia bihurtu da enpresentzat; jabetzen zarete zuen sistemen aurkako zibereraso batek informazio-galera handia ekar dezakeela, eta ospe-galera ere bai, eta horregatik oso garrantzitsua dela Interneteko sarbidearen zerbitzuan zibersegurtasun aurreratuko soluzioak izatea, zure gailuak eta zure enpresako informazio garrantzitsua seguruagoak izan daitezen. NoBA Enpresak Bit Defender Total Security antibirusa du, birusen eta malwareen aurka merkatuan dagoen software onenetako bat . Horrez gain, enpresako informazioaren segurtasun-kopiak egiteko eta hodeian enkriptatzeko aukera izango duzu. Hala, beti izango duzu eskuragarri, eta noiznahi berreskuratu.

Gainera, NoBA Enpresak aukera ematen du sarearen eta zure webgunearen ahulguneen analisia egiteko. Horretarako, aztertzen du ea eraso edo informazio-lapurretaren bat jasan dezakezun, zure salmenta-kanala segurua dela ziurtatzearren.

Azken batean, Aholkularitza Teknologiko Integral aditua da, zibersegurtasunean aditua, enpresek erasoen aurrean duten babesa hobetzeko.

Hemen duzuNoBA Enpresari buruzko informazio gehiago. Gehiago jakin nahi baduzu gure soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan enpresa bezeroentzako sail komertzialarekin.