Joan Euskaltel Enpresara
Deitu DOAN 900 840 590
  • ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Nire enpresaren digitalizazioari arrakastaz ekiteko gakoak

    Euskaltel
    • 2020-02-18
    • notebk_icon 2 min

    Ondo ezagutzen ditut nire bezeroak? Zer egin behar dut eskura ditudan datu guztiei etekina ateratzeko? Enpresa gisa galdera horiek egin badizkiozu zeure buruari, hasia zara aurrera egiten digitalizazio-prozesuan. Merkatuan tresna eta informazio asko dago, baina, baldin eta digitalizazio-prozesuan aurrera egin nahi bada arrakastaz, nahitaezkoak dira giza faktorea, prestakuntza eta konturatzea ezinbestekoa dela baliabideak izatea eta erakunde osoa inplikatzea.

    Pixkanaka-pixkanaka, urrats sendoak eginez eta erabakiak hartuz, funtsezko puntuak landu behar ditugu:

    – Konektagarritasuna. Teknologia, gaur egun, ez da Interneteko sare bat soilik; enpresa konektatuak dira, nire instalazioko edozein sentsore sistema osoarekin konektatuta eta lotuta baitago.

    – Zibersegurtasuna. Arriskuak identifikatu behar ditugu, eta haietatik babesteko neurriak hartu.

    – Hodeia: Hodei hibridoa Hodei hibridoa irtenbide egokiena da datu-biltegiratze masiborako eta negozio-sistemak eta -aplikazioak ezartzeko plataforma gisa. Hodei hibridoak hodei publiko eta pribatua konbinatzen ditu, biak konektatuz eta guztiz integratuz, eta, hala, hodei-konputazioaren onena eskaintzen die enpresei: malguagoa da, seguruagoa, kostuak aurrezten laguntzen du, eta datuak gehiago kontrolatzen laguntzen dio erakundeari.

    Euskaltel Taldeak, bere estrategia digitalari jarraituz, bost datu-zentro ditu bezeroengandik gertu (bi Bizkaian, bi Galizian eta beste bat Oviedon). Zentro guztiek azken belaunaldiko teknologia dute, eta erabileraren arabera ordaintzen dira (hodei publikoa). Haien helburua da erraz erabiltzea, eskalagarriak izatea, kanpoko sistemak integratzea eta moldakorra izatea.

    – Adimen artifizialak (IA) machine learning proiektuak abiarazteko aukera ematen du, hala zerbitzuak automatizatzeko eta digitalizatzeko. Prozesu guztiak automatizatzeko bideratuta dago dena, baita bezeroaren eta hornitzailearen arteko harremanera ere. Teknologiak giza talentua osatzeko gai izan behar du.

    Sortzen ari diren teknologien alde egiten dugu Euskaltelen. Aholkulari eta bideratzaile teknologiko gisa, aholkuak ematen dizkiegu enpresei, digitalizazio-prozesu integral eta arrakastatsua lor dezaten. Baina ez dugu bakarrik egiten, aliantza-ekosistema oso bat sortu baitugu horretarako.

    Gure bazkide teknologikoetako bat ECOMT da. Eraldaketa digitalean espezializatutako profesional-talde bat du, makinen arteko transakzioen digitalizazioaren balio-kate osoan lan egiten duena.

    Hain zuzen ere, lan-jardunaldi bat egin berri dugu ECOMTekin, aztertzeko nola ari den aldatzen teknologia gure lan egiteko, ekoizteko, saltzeko eta erosteko modua. Ikuspegi guztiz praktiko bati jarraituz, besteak beste IoT, Big Data, Blockchain eta Machine Learning teknologiak erabiltzen dituzten enpresetan aplikatutako kasu errealak erakutsi ziren. Bertaratutakoek aukera izan zuten ikusteko nola aldatzen diren enpresak, beren negozio-ereduak berrikusiz eta egokituz, aitzindari izateko gaitasun teknologikoen aprobetxamendua funtsezkoa den lehia-ingurune berrian.

    ECOMT enpresak Big Dataren aldeko apustu irmoa egin du. Gaur egun, iturri asko ditugu datuak biltzeko, baina kontrolik gabeko datuak ez dira erabilgarriak. Guk datuak kontrolatzen ditugu eta, gainera, datuok integratzeko gai gara. Ezinbestekoa da hori edozein kontsultari edo beharri erantzuteko.

    Izan ere, helburu osoa lortzen laguntzeko ezinbesteko tresna bihurtu da teknologia. Esate baterako, teknologiari esker, bideoak hodeian denbora errealean grabatzeak ematen dituen aukerak balia ditzakegu. Datuak denbora errealean lortzea ezinbestekoa da bezeroen beharrak ezagutzeko eta haiei erantzuteko.

    Gaur egun, zerbitzu- eta aplikazio- eskaintza zabala dugu prozesuak eta enpresak kudeatzeko eta optimizatzeko. Hori dela eta, komeni da gogoeta egitea erabakitzeko zein den gure benetako negozio-beharretara ongien egokitzen dena. Soluzio guztien artean egokiena bi alderdion arteko tandema da: batetik, ondo ezagutzea automatizazio-ingeniaritza, telekomunikazioak, informatika, energia, zibersegurtasuna, sareak, Azure, AWS, neurtzeko eta egiaztatzeko protokoloak, Blockchain, softwarearen garapena elektrizitatea… eta, bestetik, telekomunikazio-zerbitzu enpresa, hau da, enpresa digitalizatuetarako gaur egungo eta etorkizuneko bideratzaile teknologikoa.

    Euskaltelen, zu laguntzeko prest gaituzu. Gehiago jakin nahi duzu? Jarri harremanetan gure taldearekin eta konta iezaguzu. Zure enpresarako soluziorik egokiena bilatuko dugu.

    ¿Te ha gustado?

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • inteligencia_artificial_sostenibilidad Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten Enpresak
      • inteligencia_artificial Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako Enpresak
      • gestion_cliente Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak Enpresak
      • Bost aholku startup bat, enpresa berri bat sortzeko Enpresak
      • Euskaltelen jardunaldi teknologikoak Euskaltelen jardunaldi teknologikoak: enpresen lehiakortasuna sustatzen Ekitaldiak, Enpresak
      • Teknologia eta produktua: horiek dira Euskaltelen bezero-esperientziaren oinarriak Enpresak, Tresnak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina data driven DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas pymes euskadi redes 5g Responsabilidad Social Corporativa sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten

    • 08 abuztua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako

    • 27 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak

    • 14 uztaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Data Marketingen abantailak zure enpresan: eraginkortasuna, errentagarritasuna eta biziraupena

    • 12 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Datuen babesa, Big Data soluzioak garatzen edo erabiltzen dituzten enpresetan

    • 30 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Roberto Romero: “Metabertsoa da telekomunikazio-sare globalen hurrengo iraultza handia”

    • 28 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da

    • 21 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Santiago Niño-Becerra: “Teknologia oso garrantzitsua izango da etorkizun hurbilean”

    • 17 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.