• ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Munduan arrakasta duten euskal enpresa sortu berriak – Lehen zatia

    Ana - Euskaltel
    • 2015-08-26
    • notebk_icon 3 min

    Enpresen aro berri batean bizi gara. Startup deritzen enpresak nonahi ari dira sortzen, bai nazioarteko krisiaren ondorioz, krisiak asmamena zorrotzarazi baitigu, bai teknologia berrien indarraren ondorioz. Gune nagusia Silicon Valleyn duen harrobi estatubatuar geldiezinaren ereduari jarraitzen diote enpresa berri horiek. Ohiko profila ingurune digitalarekin erlazionatutako konpainia gazte bat da, baina ez da bakarra.

    Ozeano Atlantikoaren beste aldean, ez gara atzean gelditu. Euskadin ere arnasten da berrikuntza-haizea. Hemen ere badugu enpresa hasi berrien geure booma. Hauek dira Euskadi nazioarteko enpresa-berrikuntzaren maparen erdigunean kokatu nahian dabiltzan protagonista batzuk:

    DECORAMUS, GOZATU ETXEA DEKORATZEN

    socias fundadoras de Decoramus
    Decoramus onlineko plataforma bat da, eta dekorazioaren unibertsoa du ardatz. Sortzaileetako bat da Ruth Guerrero, eta harekin hitz egin dugu.

    Euskaltel bloga: Zer da Decoramus?

    Ruth Guerrero: Decoramusen, erabiltzaileei beren etxeak eta negozioak dekoratzen laguntzen saiatzen gara. Prozesu horretan, nahiko galdurik egoten gara gehienak, eta, horregatik, hainbat gauza konbinatzen ditugu: online erosteko aukera, informazioa eta inspirazioa proiektuen argazkien eta artikuluen bidez, eta sektoreko profesionalei aholkua eskatzeko aukera.

    EKT bloga: Zein zarete bazkide sortzaileak?

    R.G: Loida, Naiara eta ni, Ruth. Loidak enpresa-ikasketak egin ditu, Naiara ingeniaria eta web-garapenean aditua da, eta nire profila mistoa da. Ikus-entzunezkoen komunikazioan lizentziaduna naiz, eta Interneteko proiektuak garatu ditut nire ibilbide profesional osoan, bai programatzaile gisa, bai zuzendari gisa.

    EKT bloga: Nola sortu zen Decoramusen ideia?

    R.G: Geure esperientzian oinarrituta. Izan ere, infernu bilakatu zitzaigun berez dibertigarria dirudien zerbait, etxea dekoratzea. Ezin genituen aurkitu aldizkarietan edo telebistan ikusten genituen gauzak, eta prozesu hori errazteko modua bilatu genuen.

    EKT bloga: Nola lortu zenuten hasteko dirua?

    R.G: Kanpoko batere finantziaziorik gabe abiarazi genuen jarduera. Muturreraino eraman dugu bootstrappinga! Fakturatzen hasi ginenean, eta negozio-eredua bazebilela frogatzen, errazagoa izan zen finantziazio-saio txiki bat ixtea hazteko.

    EKT bloga: Zer bilakaera izan du enpresak eta zein da zuen egoera gaur egun?

    R.G: 2013ko maiatzean utzi genituen beste batzuen kontura genituen lanpostuak, lanaldi osoan Decoramusen aritzeko. Ordutik hona, bikoiztu egin ditugu salmentak hiru hilabetetik hiru hilabetera, eta beste negozio-lerro batzuk garatu ditugu: muchohogar.com, etxerako era guztietako produktuak eta ideiak dauzkan gunea, eta personalizatumueble.com, altzariak saltzeko era berritzaile bat, non benetan behar duena soilik ordaintzen baitu bezeroak. Hala lortzen dugu, adibidez, kalitate bikaineko oheak soilik 24 €-an izatea.

    EKT bloga: Ekintzaileek izaten dituzten oztopo nagusiak eta egiten dituzten akats nagusiak?

    R.G: Oztopo nagusia finantziazioa da. Asko kostatzen da lortzea, baldin eta ez baduzu aurrez frogatu diru-sarrerak lor ditzakezula; eta dirua espero baino beranduago iristen da.

    Gure akats nagusietako bat izan zen ez lehenago hastea proiektuan lanaldi osoa egiten. Zaila da haztea ez bazara horretan buru-belarri ari.

    EKT bloga: Zer esango zenieke beste ekintzaile batzuei?

    Koltxoi ekonomiko bat izateko, eta Lean Startup deritzon ereduari jarraitzeko, kostu handiegirik ez izateko. Horri buruzko informazio asko dago Interneten!

    Web Decoramus

     

    Nire iHealth, 2.0 prebentzioa eta ongizatea

    Gaur aurkezten dugun bigarren enpresa hasi berria Nire iHealth da, eta teknologia eta osasuna bateratzen ditu. Álvaro Martínezekin hitz egin dugu, marketin- eta komunikazio-arduradunarekin.

    EKT bloga: Nola definituko zenuke Nire iHealth?

    Álvaro Martínez: Nire iHealth enpresa hasi berriak eduki teknologiko handia du. Medikuen eta osasungintzako beste espezialista batzuen urruneko sorospenarekin, erabiltzaileen bizimodua zaintzen eta kontrolatzen laguntzen du. Sistemak pertsona bakoitzaren osasun-egoera eta gustuak interpretatzen ditu, eta, haietan oinarrituta, neurrira prestatutako osasun-aholkuak ematen ditu. Hala, norberaren burua zaintzeko era ezin hobea eskaintzen du.

    EKT bloga: Nondik dator ideia?

    A.M: Etxekide enpresak zaintza soziosanitarioak eskaintzen ditu, eta 2010. urtean konturatu ziren gaixo kronikoei arreta emateko eta biztanle guztien prebentziorako erabil daitekeela teknologia. Enpresa hori José María Arízagak sortu zuen, eta Nire iHealthen bazkide ere bada. Horrela hasi zen dena.

    EKT bloga: Nork sortu zuen?socios fundadores nire iHealth

    A.M: Zenbait profesionalek hartu dute parte Nire iHealthen sorreran: Txaber Gandiaga, Luis Ignacio Arizaga, Ricardo González, José María Arizaga, Gorka Muñekas eta José María Sainz de Vicuña.

    EKT bloga: Zein da zuen enpresaren gaur egungo egoera eta zer espero duzue etorkizunean?

    A.M: Gure bulego nagusiak Bilbon daude, hasi ginen herrian. Eta orain baditugu egoitzak Bogotan eta Abu Dabin ere. Gaur egun, Latinoamerikan finkatzea dugu helburu, eta erabiltzaile-kopurua handitzen joatea.

    EKT bloga: Oztopoak eta akatsak?

    A.M: Gure oztopo nagusia ohiko negozioen erritmoaren eta enpresa hasi berrien erritmoaren arteko desberdintasuna izan da. Gure akats nagusia, berriz, sirenen kantu eztiei jarraitzea; ezagutza eta balioa duten proposamenak aintzat hartzen jakin behar da, eta ez itsutu zifra handiekin.

    EKT bloga: Zer aholkatuko zenioke negozio bati ekitekotan dagoen norbaiti?

    A.M: Bazkideak ondo aukeratzeko eta guztien aholkuak ondo gogoan hartzeko. Bakoitzak bere interesak ditu, hala da hori, , eta, beraz, interes horiek antzemateko gai izan behar duzu, zure negozio-ideiari eragin ez diezaioten.

    web Nire iHealth

    Artikulu honen bigarren zatirako utziko ditugu beste bi negozio hasi berri. Baietz jateko eta kontzertu batera joateko gogoa piztu!

     

    ¿Te ha gustado?
    • innovación
    • nuevas tecnologías
    • startups vascas
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • “Software librea seguruagoa da pribatiboa baino” Enpresak
      • EcoSmartEuskaltel Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin Enpresak
      • soluciones_IoT Nola babestu datuak IoT soluzioetan Enpresak
      • Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko Enpresak
      • responsabilidad-social-empresarial-euskaltel-euskadi Euskaltel Taldeak bat egin du Berreskuratze Berdearen aldeko Europako Aliantzarekin Enpresak, Itunak
      • ciberseguridad Aholkulari digital aditua, zure enpresaren zibersegurtasuna zaintzeko armarik onena Enpresak
      • transformacion_digital_pymes Kudeatu zure enpresako sare sozialak modu eraginkorrean Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina ciberseguridad trabajo DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak protección pymes pymes euskadi redes 5g sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g Zibersegurtasuna ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Aurreztu energia eta murriztu CO₂-emisioak EcoSmartEuskaltelekin

    • 13 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Nola babestu datuak IoT soluzioetan

    • 12 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Prestatu Euskaltel Enpresakekin Kit Digitalaren laguntza erabiltzeko

    • 11 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Maiatzaren 12a, ETE-en Europako Eguna

    • 10 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Zure enpresaren komunikazioetan segurtasuna zaintzearen garrantzia

    • 04 maiatza
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, 3,5 milioi euro eskaintzen ditu zibersegurtasun industrialeko laguntzetarako

    • 19 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Erabili adimen artifiziala langileen txandak kudeatzeko

    • 13 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Soluzio teknologikorik berritzaileenak ikusgai #OTDCHALLENGE2022n

    • 11 apirila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta informazio-buletinean (Newsletter) izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.