Joan Euskaltel Enpresara
Deitu DOAN 900 840 590
  • ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    mindfulnessa, estresa kudeatzen ikasteko

    Euskaltel
    • 2020-05-04
    • notebk_icon 2 min

    Ingurune aldakor, konplexu eta anbiguo batean bizi gara. Hainbat eskakizuni egin behar diegu aurre egunero: tentsiozko lan-ingurune baten eskakizunei, bezero eta hornitzaileekiko harreman azkar eta zorrotzei, mundu hiperkonektatu eta global bateko familia- eta gizarte eskakizunei, eta gehiegizko informazioari, besteak beste.

    Egoera horiek egokitzeko gaitasuna eskatzen digute, eta, askotan, antsietatea eragiten digute. Baina arazoa ez da estresa. Estresa erantzun natural bat da, eta egokitzen eta bizirik irauten laguntzen digu. Kaltegarria dena da beti alerta-egoeran egotea, hots, estres kronikoa.

    Izan ere, iristen da une bat non ia dena mehatxutzat hartzen baitugu, eta ez baititugu modu kontzientean baloratzen dauzkagun erronkei aurre egiteko ditugun baliabideak. Ez gara gelditzen pentsatzeko, arnasa hartzeko; ez gara gelditzen. Eta horretara dator mindfulnessa edo arreta osoa.

    Mindfulnessak gure arreta orainaldian jartzea dakar, epaitu gabe eta etorkizuneko edo iraganeko pentsamenduen distraziorik gabe. Eta orainaldiak egonkortasuna esan nahi du. Horrela bakarrik presta gaitezke etorkizunari sendo heltzeko.

    Hala ulertu dute enpresa askok. Munduko punta-puntako enpresen % 20k baino gehiagok babesten eta sustatzen dute mindfulnessaren praktika jarraitua eta entrenamendua beren taldeen artean, eta gero eta gehiagok ikusten dute zer onura dituen diziplina horrek arreta entrenatzeko.

    Euskaltelek gure enpresen eta haietako langileen ondoan egon nahi du, eta, teknologia-aholkulari izanik, zuen jarduera egiteko tresnak eta baliabideak eman nahi dizkizue. Eta, batzuetan, ez gara ari baliabide material eta teknologikoez, baizik eta ziurgabetasun-egoeretan erresilientzia emozionala sendotzen laguntzen duten baliabideez; eta halakoxea da egoera gaur egun, COVID-19aren krisiaren ondorioz.

    Mindfulnessa toki eta une honetan egotea da. Egiten ari garen lanean erabateko inplikazioa dago: helburua fokalizatzen dugu, eta energia eta baliabideak une bakoitzean dugun errealitatean jartzen ditugu.

    Eta zer onura ekar diezazkiguke horrek enpresa batean?

    • Nork bere burua ezagutzea bultzatzen du.
    • Entzuteko, komunikatzeko eta emozioak edo arazoak kudeatzeko trebetasuna hobetzen du.
    • Adimen emozionala indartzen du; gaitasun garrantzitsua une honetan (enpatia eta autorregulazio emozionala).
    • Lidergo-trebetasunak garatzen ditu.
    • Erabakiak hartzeko gaitasuna hobetzen du.
    • Egoera aldakorretan, aldaketa kudeatzen laguntzen du.
    • Arreta jartzeko gaitasuna hobetzen du.
    • Egoera bakoitzerako erantzun egokiena hautatzen laguntzen digu.
    • Estresaren kudeaketa erraztu eta bizi-kalitatea hobetzen du.

    Azken batean, laneko egoeretan hain beharrezkoak eta erabilgarriak diren ezaugarriak hobetzen laguntzen du.

    Une honetan, bereziki garrantzitsua da geure burua eta arreta entrenatzea, geure burua zaintzea eta gugandik hurbil egotea, burua, bihotza eta gorputza lerro berean eta konektatuta dauzkagula. Gure bizitza pertsonalak eta profesionalak eskertuko digute.

    Ziurgabetasun honen erdian, gizarteak behar duen konfiantza sortzeko gaitasuna dugu enpresok, eta horrek errealitatearekin kontaktuan dagoen eta etorkizunaz arduratzen den lidergoa eskatzen du; lidergo arduratsu eta kontzientea, eredu izanez eragina izango duena, barrutik kanporantz egiten duena, aldaketan lagunduko diguna eta inguratzen gaituen guztiarekiko lotura ulertuko duena.

    ¿Te ha gustado?

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • inteligencia_artificial_sostenibilidad Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten Enpresak
      • inteligencia_artificial Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako Enpresak
      • gestion_cliente Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak Enpresak
      • TAKE AWAY eta esan #AGURFINKOA Enpresak
      • Evento-Alcatel-portada-nuevo-blog Euskaltelen Telefonogune Birtuala, zure komunikazio aurreratuetarako soluzioa Enpresak, Tresnak
      • Euskaltel, enpresek hobekien baloratzen duten operadorea, bezeroarekiko arretagatik eta zerbitzu teknikoarengatik aholkularia_kontaktatu, Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina data driven DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas pymes euskadi redes 5g Responsabilidad Social Corporativa sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten

    • 08 abuztua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako

    • 27 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak

    • 14 uztaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Data Marketingen abantailak zure enpresan: eraginkortasuna, errentagarritasuna eta biziraupena

    • 12 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Datuen babesa, Big Data soluzioak garatzen edo erabiltzen dituzten enpresetan

    • 30 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Roberto Romero: “Metabertsoa da telekomunikazio-sare globalen hurrengo iraultza handia”

    • 28 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da

    • 21 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Santiago Niño-Becerra: “Teknologia oso garrantzitsua izango da etorkizun hurbilean”

    • 17 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.