Mundu hiperkonektatu honetan, Gauzen Interneten eta adimen artifizialean oinarritutako enpresa-soluzioak gero eta eta gehiago erabiltzen diren honetan, aparteko garrantzia hartu du biltegiratze-arkitekturen modernizazioakdatuaren kudeaketa modernoa egiteko.

Egoera horretan, enpresei oraingo datu-base erlazionalak osatzeko eta datuak sakonago eta modu eraginkorragoan ustiatu ahal izateko aukera ematen dizueten estrategien aldeko apustua egiten du Euskaltelek. Modernizazio horren bidez, analitikak ahalmen handiagoa izango du, eta aukera emango du datu-iturri eta -aldagai ugari abiadura handian eta denbora errealean hartzeko, eta konputazio-ahalmena eta datu guztiak arin ustiatzeko behar diren tresnak edukitzeko.

Mileva plataforma digitalizazio-estrategiarako soluzio konbergente bat da, eta oinarria da soluzio eta zerbitzu digitalak azkar garatzeko, non gailu guztiak sentsoretzat har baitaitezke, eta ereduak lortzeko, etorkizuneko jokaerak aurreikusteko edo adibideetatik ikasteko algoritmoak baitituzte.

Eguneroko jarduerak eta zerbitzuak digitalizatzearen ondorioz, enpresak gero eta digitalagoak dira, eta gero eta gailu konektatu gehiago dituzte. Smart car, Smart Home, Smart City, Smart Retail, Smart Farming, e-Health eta 4.0industria etorkizun hurbila dira, eta aurrerapauso handiak ikusten ari gara horietan guztietan. Eta IoT plataformak ezartzeak —hala nola MILEVA IoT— industria-prozesuak eraldatzen laguntzen du. Hala, produktu eta zerbitzu berriak garatzen dira, giltzarriak baitira egoera berrira egokitzeko: prozesuak digitalizatzen dira, eragiketak automatizatu, eta enpresei gaitasuna ematen zaie enpresaren aktiboen jarraipena, inbentarioa eta monitorizazioa denbora errealean egiteko.

Zergatik Mileva IoT?

- Mota guztietako sentsoreak garatu eta integratzen ditu, fisikoak nahiz software erakoak, bezeroaren espezifikazioen arabera.

- Komunikazio seguruak eskaintzen ditu, sare korporatiboekin bateratutako sare pribatuen bidez.

- IoT gailuak eskala handian administratzen eta hornitzen ditu.

- Arauak konfiguratzeko eta negozioaren logika oso erraz aplikatzeko tresna grafiko bat eskaintzen du.

-Zerbitzua API moduan eskaintzen du; hala, sarbide segurua du plataformak negozio-aplikazioetan, appetan edo web-tresnetan txertatzeko dituen ahalmenetarako.

- Bateragarria da Mileva Big Datarekin, hots, informazioa eskala handian eta denbora errealean kudeatzeko aukera ematen duen zerbitzu-plataforma eskalagarriarekin.

Mileva Big Datak zuen garapenerako behar dituzuen datuak lortzeko eta informazio hori integratzeko eta biltegiratzeko gaitasuna ematen dizuete erakundeei, denbora errealean analitika bat egiteko errendimendua izateko bermearekin, eskalagarritasun mugagabearekin —hodei hibridoan oinarritutako plafatorma bati esker— , eta datuen, plataformaren eta komunikazioen jarraitutasunaren bermearekin.

Adimen artifizialeko ereduak garatzeko eta mantentzeko open source plataforma pertsonalizagarri eta malgu batekin osatzen du Mileva IAk datuaren balio-zikloa , eta iragarpen-zerbitzari batekin. Iragarpen-zerbitzari horren ereduak Milevaren zerbitzarietan zabaldu daitezke ekoizpenean, baina baita adimen artifizialean ere, eta URLak ere sor daitezke, datuak eskuz sartzeko. Konputazio-ahalmena duenez, bezeroak behar dituen liburutegiak eta hizkuntzak instala daitezke, eta dashboard definituak erabili, zerbitzuaren kalitatea monitorizatzeko. Azken batean, jardunbide onenak eta sektoreko azken aurrerapenak eskaintzen ditu, enpresei lehiakortasun handiagoa eskaintzeko eta eragiketa-prozesuak eta erabakiak hartzea hobetzeko.

Euskaltelek, enpresen eraldaketa digitalaren alorreko bazkide teknologiko integrala den aldetik, eskura dituen soluzioen eta ekipamenduen ahalmen osoa eskaintzen dizue, betiere azken teknologiak erabiliz, eta zerbitzu, produktu, ezagutza, esperientzia eta arrakasta-kasu berriak lortzeko hitzarmenak eginez.

Enpresentzako gure IoT eta Big Data zerbitzuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, harpidetu gure buletinera edo jarri harremanetan Enpresen Merkataritza Arloko taldearekin.