Ba al dakizu nora iritsi den dagoeneko Euskaltel lurralde laranja? Catalunyara! Lehenik, Asturias eta Galizia izan ziren; gero, Nafarroa etorri zen, eta laster León, Kantabria eta Errioxan izango gara. Baina “benvinguda” eman digute jada Catalunyan!

Akordio bat sinatu berri dugu RACCekin, Kataluniako 600.000 etxetara baino gehiagotara eramateko dagoeneko 6 milioi asturiar, galiziar, nafar eta EAEko herritarrek baino gehiagok ditugun zerbitzuak: banda zabala, telebista digitala eta telefonia finko eta mugikorra. Hemendik aurrera, beraz, RACCtel+ gisa identifikatuko gaituzu Catalunyan, hori baita Euskaltel Taldeak eta RACCek sortu dugun marka berria erakunde horretako bazkideek gure zerbitzu guztiak erabiltzeko aukera izan dezaten.

Oraindik ez dakizula zer esan nahi duen horrek? Bada, hasi prestatzen unibertso laranjan sartzeko. Akordio honi esker, aukera izango duzu zure beharrizanetara hobekien egokitzen den tarifa aukeratzeko, eta datu mordoa izateko eta sekulako abiadan nabigatzeko: 1 Gb-erainoko abiadura zuntz bidez.

Eta etxean batzuk bazarete, ikusi ahal izango duzue zer aukera pila duen gure Family paketeak, hauek guztiak baititu: zuntz optikoa, telefono-linea finkoa deiekin, telebista digitala eta 20 Gb-eko datu mugikorrak dei mugagabeekin. Mundiala, ezta? Bada, aukera hori dugu baita telefono finkorik gabe ere:Take Away deitzen diogu, aurkitu bezain laster eraman nahiko duzulako.

Gainera, gure telebista digitalak telesail berri eta entretenimendu-programarik onenak eskainiko dizkizu, 100 kanal tematikotan baino gehiagotan banatuak. Eta gure 4K Dekoari esker, beste modu bat aurkituko duzu telebista ikusteko. Izan ere, App onenak deskargatu ahal izango dituzu, hala nola Netflix, YouTube, Twitch edo Spotify, eta zeuk hautatuko duzu noiz ikusi zure programa gustukoenak.

Baina bada gehiago oraindik: zerbitzu teknologiko berrien garapenean buru-belarri sartuta dagoen telekomunikazio-talde bat gara, eta luze baino lehen ikusiko dituzu zerbitzuok. Hasi Internet of Things soluzioekin eta Adimen Artifizialeko erremintekin, eta WiFi-a eta mugikortasuna batzen duten teknologia berrietaraino: soluzio-katalogo oso bat da, telekoen sektorean lidergoan jarri gaituena Europan eta aukera eman diguna puntako enpresen bazkide izateko eta haien telekomunikazio-zerbitzuen hornitzaile integral izateko.

Zer iruditzen zaizu? RACCtel+ familiako kide izan nahi duzu? Zure zain egongo gara!