Joan Euskaltel Enpresara
Deitu DOAN 900 840 590
  • ES
  • EU
Blog Euskaltel Empresa Gertutasuna, urrutira iristeko.
  • Enpresak
  • Ekitaldiak
  • Tresnak
  • Arrakasta-kasuak
  • Itunak
  • Bideoak
  • e-learning
  • Logo Euskaltel
    srch_icon
    menu_iconMENUA
    • ES
    • EU
    menu_icon
      • herramientas
      • alianzas
      • eventos
      • casos de éxito
      • vídeos
      • e-learning
    • ES
    • EU
    closeorng_icon
    Partekatu

    Internet bidezko emankizunak, adimen artifiziala erabiliz

    Ana - Euskaltel
    • 2018-11-22
    • notebk_icon 2 min

    Dionisio Nespral txapelketa da  Gijóneko Tenis Elkartearen kirol-ekintza nagusia. Erakustaldi-txapelketa bat da, eta nazioarteko tenis-jokalari ezagunek parte hartzen dute. Urtero egiten da elkartea sortu zenetik, duela 55 urte. Asturiasko tenis-jokalariak ezagutaraztea eta kirol hori sustatzea du helburu.

    Asturiasen oso txapelketa garrantzitsua den arren, ez da ATP zirkuituko txapelketa handietako bat, eta, beraz, ez dute telebistaz eman azken urteotan. Langileak, kamerak, errealizazioa, emisioa… txapelketako tokira bertara eramatea ez da errentagarria, gaur egun, telebista tradizionalentzat. Eta halaxe sortu zen gure aukera.

    Gure bezeroak, Gijóneko Tenis Elkarteak, laguntza eskatu zigun kirol-ekitaldi hau zuzenean eta modu ekonomikoan emititzeko. Eta guk onartu egin genuen erronka, eta irtenbide ezin hobea sortu genuen kirol-ekitaldiak emititzeko edo grabatzeko. Irtenbide hori edozein kirol-ekitalditan erabil daiteke orain, edozein neurritakoa dela ere.

    Bi egunez tenisa zuzenean, mundu osorako

    Gijóneko Tenis Elkartearen helburu nagusia zen bere ekitaldia gehiago ezagutaraztea, eta ekitaldia bertatik bertara ikusi ezin zuten bazkideei zuzenean ikusteko aukera eskaintzea. Lehen erantzuna argi zegoen: Internet bidez emango genuen txapelketa.

    Emanaldiak, gainera, klubaren mailan egon behar zuen: bereizmen handiko irudi-kalitate onenarekin eta zuzeneko iruzkinekin. Txapelketa profesionalen parean.

    Proiektua definitzean, bezeroarekin elkarlanean, ikusi genuen Elkarteko kideek jasotzen zituzten eskolak bideoan grabatzea ere egokia izan zitekeela haien ikaskuntza hobetzen laguntzeko.

    Teknologia eta adimen artifiziala

    Erronkak identifikatu ondoren, irtenbide batekin hasi ginen lanean: ahalik eta ekipamendu gutxienekoa izan behar zuen, eta langile gutxirekin martxan jartzeko modukoa.

    Irudiak jasotzeko, 4K kalitateko  bost kameraz osatutako sistema bat proposatu genuen, tenis-partida batean gertatzen diren mugimenduei egokitutako estaldura bermatzeko behar diren plano guztiekin.

    Erronka nagusia errealizazioa zen, eta, horretarako, irudiak lantzeko adimen artifizialeko sistema bat sortu genuen, hodeian ostatatua. Sistema hori arduratzen da planorik interesgarrienak autonomiaz aukeratzeaz. Sistema horri esker, errealizazio-lana automatikoki egin zen.

    Baina, oraindik behintzat, dena ezin da automatikoki egin. Esatariak falta zitzaizkigun, txapelketaren gatza eta piperra. Haien lana errazteko, aplikazio bat garatu genuen Smartphonerako; hari esker, elkarteko bi pertsonak kirol-esatari gisa jardun zezaketen, audio-kalitate handiarekin.

    Adimen artifizialean oinarritutako kamera-sistema bat izanik (langilerik eta errealizadorerik gabea), entrenatu egin behar izan genuen, emankizun ona egiten ikas zezan.

    Emankizun-prozesua oso gardena zen pertsonentzat ere. Gure sistemak automatikoki eta denbora errealean bidaltzen zuen bideoa Youtubera. Eta bideoa kalitate handian bidaltzeko, konexio azkarra eta fidagarria behar da. Ahalmen handiko zuntz-konexioa erabili genuen. Gainera, etenik gabeko emisioa bermatzeko, konexio hau ekitaldi honetarako bakarrik erabili genuen, gainerako saretik aparte.

    Internet bidezko emankizuna, errealizazio automatikoarekin

    Gure irtenbideak Gijóneko Tenis Elkartearen aurreikuspen guztiak bete ditu. Honela dio Víctor Méndezek:

    Konponbide arrakastatsua izan da, lortu nahi zen helburua betetzea ahalbidetu baitu: teniszale guztiek eta klubeko bazkideek Internet bidez ikusi ahal izatea txapelketa, instalazio erraz eta eroso batekin.

    Izan ere, emankizunak telebista konbentzionalek baino askoz inbertsio txikiagoarekin egin ziren, eta emaitza ikusgarria izan zen.

    Bi pertsona bakarrik behar izan genituen partiden emankizunak egiteko, eta telefono mugikor banarekin egin zuten, harmailetatik. Irudiaren kalitatea ikusgarria izan zen, eta audioa, perfektua. Ez genuen espero txapelketa ikusi genuen kalitatearekin ikustea,  telebista konbentzionalez emango balute bezala.

    Garatutako sistema berritzaile honek, tenis-partidetarako ez ezik, beste kirol-ekitaldi askotarako ere balio du, kirol-mota edozein dela ere, bai eta kultura-ekitaldietarako eta beste mota askotako ekitaldietarako ere.

    Kamera anitzeko sistema adimendunarekin, gure bezeroen esku dago nahi dutena zuzenean ematea, kalitate ezin hobearekin eta oso merke. Modu horretan grabazioak eginez, aukera dago kirolarien teknika hobetzeko, gurasoentzat eta lagunentzat emankizunak egiteko eta, publizitatea txertatuz, dirua irabazteko. Laburbilduz, aukera berriak ditugu azken teknologiak gure bezero guztien esku jartzeko.

     

    ¿Te ha gustado?

    Formulario contacto

    • Jarri harremanetan gure aholkulariarekin

    • Euskaltel da ematen dizkiguzun datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna, eta zure informazio-eskaera kudeatzeko erabiliko ditu, kontratuzko harreman baten arabera. Ez dizkiegu zure datu pertsonalak lagatzen hirugarrenei, horretarako legezko betebeharrik ez bada. Gure hornitzaileekin, berriz, guri zerbitzu bat emateko sarbidea behar duten kasuan bakarrik partekatuko ditugu. Eskubidea duzu, besteak beste, zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko eta haiek ezeztatzeko, eta halaber haiek tratatzearen aurka egiteko, gure webguneko pribatutasun-politikaren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.

    • This field is for validation purposes and should be left unchanged.
    TOP
    Partekatu
    Aurrekoa Hurrengoa
    dietu doan Deitu DOAN 900 840 590
     jarri-harremanetan aholkulari batekin

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu.

    Eman izena gure buletinean!

    Izena eman nahi dut

    DIRULAGUNTZAK

    • Baduzu enpresa bat Euskal Autonomia Erkidegoan, banda zabal ultralasterako sarbiderik gabe, eta konektatu nahi duzu? Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak
    • Irekita dago Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak SPRI bidez eskaintzen dituen dirulaguntzen programaren deialdia Dirulaguntzak

    TOP BLOG

    • Gogokoena
    • Azkena
    • Aipatuena
      • Webgune onenak urtea zerbait berria ikasten hasteko Enpresak
      • Teknologia mugikorraren aroak: 1G, 2G, 3G, 4G… Enpresak
      • #FLL Euskadi: aprender divirtiéndose Enpresak
      • inteligencia_artificial_sostenibilidad Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten Enpresak
      • inteligencia_artificial Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako Enpresak
      • gestion_cliente Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak Enpresak
      • Zibersegurtasuna, desafioa euskal enpresentzat Enpresak
      • Munduan arrakasta duten euskal enpresa sortu berriak – Lehen zatia Enpresak
      • Nola heldu digitalizazio teknologikoari ETE-etan Ekitaldiak, Enpresak
     
    5g empresas aplicaciones 5g aukerak Automatizazioa bai analytics big data empresa características 5g Ciberseguridad ciberseguridad oficina data driven DataRobot digitalización digitalizazioa Entornos y soluciones Cloud Eraldaketa digitala erronkak estrategia teknologikoak Herramientas teletrabajo inteligencia aplicada INTELIGENCIA ARTIFICIAL inteligencia artificial aplicaciones inteligencia artificial big data inteligencia artificial empresas irtenbide teknologikoak jornadas tecnológicas pymes euskadi redes 5g Responsabilidad Social Corporativa sectores aplicaciones 5g seguridad pymes servicio inteligencia artificial euskaltel servicios de inteligencia artificial soluciones 5g soluciones cloud soluciones conectividad 5g soluciones de inteligencia artificial Soluciones tecnológicas tecnología 5g tipos de inteligencia artificial transformacion digital empresa transformacion digital pymes Transformación Digital transformación digital empresa ventajas 5g ‘Kit digital’

    agian interesatuko zaizu

    Nola laguntzen dion adimen artifizialak zure enpresari jasangarriagoa izaten

    • 08 abuztua
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Ikerketa Operatiboarekin, automatizazioaren abantailak zure enpresarako

    • 27 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Bezeroek zure negozioari buruz zer iritzi duten jakiteko inkestak eta estatistikak

    • 14 uztaila
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Data Marketingen abantailak zure enpresan: eraginkortasuna, errentagarritasuna eta biziraupena

    • 12 uztaila
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Datuen babesa, Big Data soluzioak garatzen edo erabiltzen dituzten enpresetan

    • 30 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Roberto Romero: “Metabertsoa da telekomunikazio-sare globalen hurrengo iraultza handia”

    • 28 ekaina
    • smllnote_icon 2 min
    Partekatu

    Euskaltelek sendotu egin du energiaren kudeaketa: ziurtagiria lortu du, eta 0 emisioko enpresa bihurtu da

    • 21 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu

    Santiago Niño-Becerra: “Teknologia oso garrantzitsua izango da etorkizun hurbilean”

    • 17 ekaina
    • smllnote_icon 1 min
    Partekatu
    logo R
    • Enpresa Soluzioa
    • Arrakasta kasuak
    • Kontaktua
    Lege oharra | Cookieen Politika | Pribatutasun Politika

    suscribe footer eu

    Newsletter Enpresak

    Eman zure helbide elektronikoa, eta edukirik onenen laburpena bidaliko dizugu

    Izena eman nahi dut

    Newsletter Empresas

    0% Complete
    Euskaltelek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak informazio-buletinean izena emateko egin diguzun eskaera kudeatzeko eta bezero zaren enpresetako jakinarazpen komertzialak bidaltzeko erabiliko ditugula. Datu horiek erabiltzeari uko egiteko edo datuetara irispidea izateko eskubidea duzu, besteak beste. Pribatutasun-atalean kontsultatu dezakezu pribatutasun-politikari buruzko informazio guztia Pribatutasun Politika ren informazio gehigarrian azaltzen den bezala.