Ikerketa Operatiboa zuen negozioaren edo enpresaren efizientzia hobetzeko aliaturik onenetako bat izango da laster. Erabakiak hartzeko prozesuari aplikatuta, negozioei laguntzen die abiadura handiagoz eta ziurgabetasun txikiagoz erantzuten, metodo analitiko aurreratuak eta datuen analisia erabiliz.

Nola aprobetxa dezakezu Ikerketa Operatiboa zure negozioan?

Ikerketa Operatiboari esker, arazo operatiboetarako eta diseinu-arazoetarako irtenbide onenak lor daitezke, eta soluzioak azkar, modu adimentsuan eta eraginkortasunez aztertzen dira.

Ikerketa Operatiboarekin, logistika-, kalkulu- eta plangintza-gaiak antola ditzakezue, bai eta produktu-lerro berri bat nola dimentsionatu behar den jakin ere. Adibidez, lagungarri izan daiteke kostuak murrizteko, emaitzen kontua hobetzeko edo baliabideen beharra murrizteko.

Produkzioaren plangintza Ikerketa Operatiboarekin

Ikerketa Operatiboko tekniken aplikazio klasiko bat ekoizpenaren plangintza- eta programazio-arazoak konpontzea da.

Aukera ematen du erabakiak hartzen laguntzen duen tresna bat garatzeko; adibidez, sorten sekuentziarekin, haien tamainarekin edo prozesuetan zehar igarotzeko behar dituzten hasierako eta amaierako denborekin lotutako gaiekin; hala, efizientzia handiagoz planifikatuko dituzue eragiketak, eta produktu gehiago entregatuko hitzartutako datan.

Horrekin batera, murriztu egiten dira ekoizpen-kostuak, eta ekoizpen-ahalmena bera ere handitu egiten da, bezeroen eskaera gehiago onar baitaitezke.

Automatizazioaren gakoak

Galdera egokiak asmatzea da kontua, Ikerketa Operatiboko teknikak erabiltzeak erantzuten lagundu diezagun, kasu bakoitzean erabaki egokia emanez:

  • Zer maiztasunekin hartu behar ditugu erabakiak?
  • Nondik lor ditzakegu erabakiak hartzeko behar diren datuak?
  • Non gordeko ditugu proposatutako erabakien datuak?
  • Nola izan dezake erabakitzaileak irispidea proposatutako irtenbideetara?
  • Erabakitzaileak gainbegiratu behar ditu proposatutako erabakiak?

Erabakiak denbora errealean hartzearen garrantzia

Ikerketa Operatiboko ereduen arabera hartutako erabakien abantaila handietako bat da zure enpresako informazio-sistemetan sar daitezkeela, eta automatizatu, denbora errealean exekuta daitezen, eta hori guztia kudeatzaileak gainbegiratu beharrik gabe. Adibidez, era automatikoan ezar dezakegu datu guztien eguneratzea, informazio-sistemetan gordetzeko modua eta ereduen exekuzioa, ordu edo egun bakoitzeko irtenbide onenak proposatzeko.

Gainera, prozesuen automatizazioa gehituz gero, inbertsioaren itzulketa aste edo hilabete batzuetan eskuratzea lor dezakegu. Horretarako, funtsezko bi alderdi daude:

Saltokien hornikuntza automatizatua. Automatikoki exekutatzen den eta eskaeren sorrera optimizatzen duen algoritmo baten bidez, kostu logistikoak murrizten dira, ibilgailu beretan produktu gehiago garraiatzeari esker. Halaber, langileek denbora gutxiago behar dute erosketa-aginduak zenbatesteko, kalkulatzeko eta konpainiaren sistema zentraletan erregistratzeko.

Bide elektronikoz jasotako eskaerak automatikoki prestatzea. Supermerkatuetan, onlineko eskaerak eta etxera bidaltzeko eskaerak ugaritzean, erantzun-denborak handitu daitezke, langileak gaindituak daudenean, eta maiz gertatzen da hori. Picking automatizatuko eredu baten bidez, langileek badakite zer paketatu behar duten eta zer ordenatan, eta, horri esker, erantzun-denborak murriztuko ditugu, eta produktibitatea handituko.

Euskaltelen badakigu Ikerketa Operatiboa lagungarria dela efizientzia handiagoa lortzeko eta zure bezeroei zerbitzu hobea eskaintzeko.

Adimen Artifizialean eta Ikerketa Operatiboan espezializatutako gure taldeak (BAI Analytics) lanean dihardu egunero Ikerketa Operatiboko zerbitzuak zuen enpresan arrakastaz ezartzen laguntzeko behar duen tresna garatzen du, edozein dela ere zure enpresaren tamaina eta haren datuen eta informazio-sistemen heldutasun-maila.

Gehiago jakin nahi baduzu enpresetarako ditugun soluzio teknologikoei buruz, harpidetu gure buletinera, edo jarri harremanetan enpresetarako gure sail komertzialarekin formulario honen bidez edo zure aholkulari pertsonalaren bidez.